1. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPATZE DEIA 000370/2025 prozedura arruntean, zeina César González Echeverría jaunak jarri baitu Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abuztuaren 19ko 239E/2025 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez, ezetsi egin zen César González Echeverría jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazpen honen aurka: 538/2024 Ebazpena, uztailaren 26koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez oinarriak onetsi eta argitaratzen baitira Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko Ega 2-XXVI. sektorean (Leringo udalerria) lurzatiak biltzeko eta ureztalur bihurtzeko.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizioaren bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igorriko da 000370/2025 prozedura arruntari dagokion administrazio espedientea. Prozedura hori César González Echeverría jaunak jarri du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abuztuaren 19ko 239E/2025 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez, ezetsi egin zen César González Echeverría jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazpen honen aurka: 538/2024 Ebazpena, uztailaren 26koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez oinarriak onetsi eta argitaratzen baitira Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko Ega 2-XXVI. sektorean (Leringo udalerria) lurzatiak biltzeko eta ureztalur bihurtzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluari jarraikiz, iragarki honen bidez interesdunak epatzen dira.

Interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara jo dezakete, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2025eko abenduaren 12an.–Idazkari tekniko nagusia, Tania Bernaldo de Quiros Miranda.

Iragarkiaren kodea: F2516530