1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
765/2025 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko herrietako jaiegunak aldatzen baitira 2026rako; ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren egunak dira.
Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 682/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako jaiegunak zehaztu ziren, 2026rako; ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren egunak dira.
Ebazpen horren eranskinean, Nafarroako udal eta kontzeju bakoitzaren jaiegunak zehaztu ziren.
Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 390/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri zen (2025eko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 2koan). Ebazpen horren ebazpen-zatiko bigarren apartatuan zehaztu zen udalek 2025eko azaroaren 15a baino lehen bidali behar zutela tokiko jaiegunaren proposamena. Aipatu epean tokiko jaieguna zein den adierazi ezean, 2025erako finkatutakoak izanen dira, salbu eta egunok igandea edo jaieguna badira. Izan ere, kasu horretan, jaia hurrengo lanegunera aldatuko da.
Udal batzuek tokiko jaieguna aldatzeko eskaera bidali dute Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusira 390/2025 Ebazpenean adierazitako egunaren ondoren.
Uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 46. artikuluarekin bat, indarrean segitzen baitu irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarrean ezarritakoaren arabera, eta kontuan harturik herrietako jaiegunak aldatzeko legezko oztoporik ez dagoela, aldaketak ez baitie hirugarrenei kalterik egiten, oraingoan, egoki irizten zaio egindako aldaketa-eskaerak onartzeari. Dena den, gerta liteke organo honek, hurrengoetan, beste irizpide bat aplikatzea eta zorrozki betetzea Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duen ebazpenean aldaketak proposatzeko finkatutako epeak.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 682/2025 Ebazpenaren eranskina aldatzea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako jaiegunak zehaztu ziren, 2026rako; ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren egunak dira. Aldaketaren ondorioz, bada, eranskin horretan ageri den jaiegunaren ordez, honako hau ezartzen da jarraian ageri diren herrietarako:
–Aranguren: ekainaren 19a.
–Bera: abuztuaren 3a.
–Cadreita: urtarrilaren 19a.
–Ilundain: ekainaren 19a.
–Labiano: ekainaren 19a.
–Lakidain (Aranguren): ekainaren 19a.
–Mutiloa: ekainaren 19a.
–Taxoare: ekainaren 19a.
–Zolina: ekainaren 19a.
2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko abenduaren 22an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Ignacio Mendioroz Casallo.
Iragarkiaren kodea: F2516965