1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
171E/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 10ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin-behinekoz onesten baita NA-4410 errepidearen Berako (Nafarroa) saihesbidearen bigarren eta hirugarren faseak egiteko trazatu-proiektua.
Iruñea eta Irun lotzen dituen N-121A errepide nazionalaren zati batzuek zeharkatzen dute Bera udalerria. Bera Espainia eta Frantzia arteko mugatik oso gertu dago, eta, horregatik, herria zeharkatu eta mugaz bestaldearekin lotzen duten tokiko bi errepide daude, NA-4410 eta NA-1310. Horren ondorioz, nazioarteko trafiko-dentsitate handia sortzen da; gaur egun errepide horiek erabiltzen dituzten eta, hortaz, Berako herria hirigunetik zeharkatzen duten ibilgailu gehienak astunak dira.
NA-4410 saihesbiderako aurreikusitako jarduketak gauzatuta alternatiba bat eskaini nahi zaio trafikoaren zirkulazioari, batez ere nazioartekoari, herriko hirigunetik igaro ez dadin. Soluzio hori argi eta garbi bereizitako bi fasetan banatzen da: 2. fasea (Berako ekialdeko saihesbidea) eta 3. fasea (Berako iparraldeko saihesbidea).
Lehenengo faseak, Berako Udalak egindakoak, Eztegara pasealekua Matzada kalearekin lotzen du. Zati bat eraikita dago, eta gainerakoa gaur egun eraikitzen ari dira.
Bigarren fasea lehen fasearen jarraipena da, Berako ekialdetik. Horrela, azken hori mugaz bestaldeko Sara ingurura doan NA-4410 errepidearekin lotu nahi da, horrela saihestuz harantz doan nazioarteko trafiko guztia, eta bereziki Urdazubi eta Ainhoa arteko Dantxarineko mugako merkataritza eremurantz doana, Berako hirigunetik igaro ez dadin.
Hirugarren fasearen trazatua udalerriaren iparraldeko saihesbidea izanen da, eta NA-4410 eta Ibardinen barna mugaz bestaldera doan NA-1310 lotuko ditu. Horrela, nazioarteko trafikoak Berako hiriguneko Altzate auzo historikoko plaza zeharkatzea saihestuko da.
Bi saihesbide horien eraikuntzak trafikoaren arintasuna nabarmen hobetzea ahalbidetuko du; ibilgailuen joan-etorria errazteaz gain, Berako hirigunean ingurumen-inpaktua murrizten eta beraz, bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzen eta ondare historiko eta kulturala zaintzen lagunduko du.
Berako ekialdeko saihesbideak (2. fasea) 590 m-ko luzera du. Hasierako zatian, trazatua erreka baten eta baserri multzo baten artean doa. Elementu horiek gainditzeko, trazak eskuinerako bihurgune bat eta ezkerrerako kontra-bihurgune bat hartzen ditu, erradio gutxikoak (40 eta 69, hurrenez hurren); bakoitzak bere akordioak ditu. Puntu horretatik aurrera (0+156 kp), trazatuaren gainerakoan bi tarte zuzen daude, bata hasieran eta bestea hondarrean, eta biak 360ko erradioa eta 160ko akordioak dituen ezkerrerako bihurgune zabal batekin lotuta daude.
Trazaren punturik kritikoena trazaren hondar inguruan dago (0+500 kp), eta bertan Zia errekaren ibilgua moldatzen duen sakonunea zeharkatu behar da. Ibilgu horrek 30 m inguruko zabalera du ertzen artean; horrek ez luke eragozpen handirik sortu beharko, baina lursailak, errekatik errepideraino, goranzko malda nabarmena du, eta, beraz, 100 m-ko tarte batean, trazak 10 m inguru egin behar du gora. Trazak errekaren gainetik igarotzeko eta errepidearekin lotzeko dituen zailtasun teknikoei gaineratu behar zaie industria nabeak daudela, zolatutako tokiko errepide bat gurutzatzen dela eta errepidetik nabe horietarako nahiz etxebizitza pribaturen baterako sarbide batzuk daudela.
Baldintzatzaile horiei irtenbidea emateko, beste igarobide baten soluzioa proiektatu da, errekarekiko zein tokiko errepidearekiko aldea gainditzeko gai izanen den 50 metroko luzerako zubi bat eginda. Zia errekaren gaineko egitura hori trazaren hondarreko tarte zuzenaren barruan legoke.
Ebaketaren eta trazaren ezpondaren arteko lurren konpentsazioa erraztuko duen altxaera lortzeko, ia lehen 200 metroetan dagoen lurrazalaren pareko sestra bat proiektatu da, goranzko % 3,5eko malda duena. 0+330 kp-an trazak 10 m inguruko desnibela duen ezponda bat zeharkatzen du, eta horregatik, aldez aurretik ebaketa tarte bat egin behar da, gero lubeta tarte batekin konpentsatzeko. 0+200 kp-tik aurrera, beraz, beheranzko % 1,15eko malda duen ebaketa progresiboko tarte batean sartzen da sestra.
0+360 kp-aren inguruan, sestrak goranzko % 4,98ko beste malda bat hartzen du, NA-4410 errepidearen galtzadaren kotara iristeko trazaren hondarrean. Zia errekaren gaineko egitura 0+485 eta 0+535 kp-en artean dago, eta tarte horretako malda bera du, % 4,98koa.
Ekialdeko saihesbiderako ezarritako sekzio motak noranzko bakoitzeko errei bat duen galtzada bat du; 3,00 m-ko zabalerako erreiekin, 0,50 m-ko bazterbidearekin eta 0,50 m-ko bermarekin. Ebaketa tartean, lubaki sekzioa da nagusi, 1:1 ezpondak eta bi aldeetan hormigoizko arekak dituena. Lubeta tarteari 1,5:1 ezpondak esleitu zaizkio. Zubiko taularen sekzio mota trazaren gainerakoa baino zabalxeagoa izatea (7 m) aurreikusi da, baita alboko defentsak izatea ere, ia 10 m-ko taula-zabalera lortzeko.
Berako iparraldeko saihesbidea (3. fasea) Altzateko plaza alde batera uzteko planteatu da; izan ere, zeharbideko zatirik gatazkatsuena da, hirigunetik kanpoko saihesbide anbiziotsuago batek eragin handiak izanen bailituzke. Bilaketa horren ondorioz, trazatu askoz ere sinpleagoa lortu da, 230 m-ko traza luzerarekin eta ia lur mugimendu esanguratsurik gabe. NA-1310 errepidearekiko hasierako lotura da, ziurrenik, traza osoko punturik kritikoena eta konplexuena. Izan ere, elkargune berriak, gutxienez, bost sarbide ahalbidetu behar ditu: NA-1310 errepidearekin (iparraldean eta hegoaldean), saihesbidearekin (mendebaldeko adarra), suhiltzaileen parkerako sarbidea eta Itzea auzorako sarbidea. Horretarako, glorieta bat eginen da, eta bi aldeetara zabalduko da errekastoaren errepide azpiko igarobidea. Elkargunea atzean utzita, traza Itzea karrikan sartzen da. Lehen zatia 30 metrokoa da, ia zuzena eta estua, eraikinen artean sartuta baitago, baina sekzioak (6 m) bidea igarotzeko aukera ematen du, espaloiko alboko zerrendak eta espazio pribatuak errespetatuta. Ondoren, eskuinera bira egiten du, 50eko erradioaz, eta tarte zuzen batez heltzen dio trazaren gainerako zatiari, hondarreraino. Trazaren erdiko tarteko soluzioak ez du zailtasunik sortzen, eta trazaren bestaldeko muturrarekiko konexioa, NA-4410 errepidean, bi eraikinen artean gertatzen da; horien artean 30 metro inguruko distantzia dago, eta horrek, printzipioz, ez du aparteko zailtasunik sortu behar, lurzoruaren okupazioaz eta, ziur asko, baratze- eta asialdi-guneetan gertatuko diren afekzioez harago.
Iparraldeko saihesbidearen trazatuak altxaera ia horizontala du, goranzko % 0,3ko malda txiki batekin.
Saihesbidearen sekzio mota nagusia ekialdeko saihesbidearena bera izanen da; hau da, noranzko bakoitzeko 3,00 m-ko zabalerako errei bateko galtzada, 0,50 m-ko bazterbidea eta 0,50 m-ko berma. Eraikinen arteko tarteak, trazaren hasieran dagoenak, beste sekzio bat izanen du; sekzio horrek 6 metroko zabalera mantenduko du, eta espaloiak, bi aldeetan. Espaloien zabalera aldakorra izanen da, eta gaur egun dauden fatxadetara egokituko da.
Bi saihesbideetan honako honek osatutako sekzio bat jarriko da: zagor artifizialezko 35 cm-ko oinarri geruza bat, hautatutako lurzoruzko 75 cm-ko azpi-oinarri baten gainean, eta, errodadura geruzan, 5 cm AC-16 nahasketa bituminosoz osatutako zoladura (oinarri geruzan, 10 cm AC-32 nahasketaren gainean).
Proiektuak beharrezkoa duen drainatzea dauka, eta ukitutako zerbitzu guztiak lehengoratuko dira.
Proiektua jendaurrean jartzeko erredaktatu den dokumentuan jaso egin dira Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.
Horrenbestez, bat etorriz Proiektu eta Obren Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuarekin (azaroaren 5eko 127/2025 Foru Dekretuak aldatua),
HONAKO HAU AGINTZEN DUT:
1. Behin-behinean onestea "NA-4410 errepidearen saihesbidearen bigarren eta hirugarren faseen trazatu proiektua, Beran (Nafarroa)".
2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze-espedienteari. Ondasun eta eskubide horien zerrenda eranskinean jaso da.
3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, bai lurrak okupatu beharrari dagokionez (desjabetzearen ondorioetarako). Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Berako udaletxean.
4. Foru agindu hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren web-orrian, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.
5. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu eta Obren Zerbitzuari eta Berako Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki oholean argitara dezan.
Iruñean, 2025eko abenduaren 10ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
NA-4410 ERREPIDEAREN SAIHESBIDEAREN BIGARREN ETA HIRUGARREN FASEEN TRAZATU PROIEKTUA, BERAN (NAFARROA)
Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza
FINKA ZK. | JABEA | DESJABETUTAKO AZALERA (m²) | KATASTROKO DATUAK |
Poligonoa | Lurzatia | Lur mota |
BERAKO UDAL MUGARTEA |
BE-01 | CL Ilek-eko Jabekideen Erkidegoa | 56 | 13 | 19A | Lurzorua |
BE-02 | Zigardi Erantzukizun Mugatuko Sozietatea | 574 | 13 | 20A | Lurzorua |
BE-03 | Celayeta Alzuri, Jon | 3 | 13 | 128A | Lurzorua |
Celayeta Alzuri, Josu |
BE-04 | Celayeta Aramendi, María Teresa | 332 | 13 | 129A | Lurzorua |
BE-05 | Celayeta Aramendi, María Teresa | 15 | 13 | 130A | Lurzorua |
BE-06 | Celayeta Aramendi, José Francisco | 203 | 13 | 21A | Lurzorua |
BE-07 | Reparaz Arregui, María Luisa | 572 | 13 | 14A | Lurzorua |
BE-08 | Irazoqui Errandonea, Juan José | 379 | 13 | 13A | Lurzorua |
Irazoqui Errandonea, María Asunción |
Irazoqui Errandonea, María Josefa |
Isasi Ubiria, María Blanca |
BE-09 | Echeveste Michelena, María Isabel | 281 | 13 | 262A | Lurzorua |
533 | 13 | 262B | Belardia |
BE-10 | Igoa Goicoechea, Gonzalo | 406 | 13 | 263A | Lurzorua |
Igoa Goicoechea, Mercedes | 816 | 13 | 263B | Belardia |
BE-11 | Alzuguren Peña, Juan Manuel | 753 | 13 | 10A | Lurzorua |
554 | 13 | 10B | Belardia |
BE-12 | Aguirre Machicote, Rosa María | 641 | 13 | 9A | Lurzorua |
BE-13 | Aguirre Machicote, Rosa María | 1.740 | 13 | 245A | Lurzorua |
BE-14 | Irazoqui Biurrarena, María Elena | 152 | 13 | 8A | Lurzorua |
BE-15 | Peña Echeto, María Carmen | 1.258 | 13 | 3A | Lurzorua |
BE-16 | Igoa Goicoechea, Gonzalo | 807 | 13 | 4A | Lurzorua |
BE-17 | Oroz Larrache, María Isabel | 266 | 13 | 5A | Lurzorua |
BE-18 | Irazoqui Biurrarena, María Elena | 62 | 13 | 133A | Lurzorua |
1 | 13 | 133B | Makaldiak |
BE-19 | Berako Udala | 51 | 13 | 9154 | Bidea |
BE-20 | Aguirre Machicote, María Cruz | 1.503 | 13 | 66A | Lehorreko alorra |
355 | 13 | 66B | Belardia |
281 | 13 | 66D | Lurzorua |
BE-21 | Angulas Aguinaga SA | 7 | 13 | 228B | Bidea |
BE-22 | Fagoaga Tolosa, Beatriz | 284 | 7 | 332A | Lurzorua |
Fagoaga Tolosa, Raquel |
Taberna Sein, Vicente |
BE-23 | Gil Gil, Delicias | 73 | 4 | 150A | Lurzorua |
BE-24 | Nekasari Sa | 44 | 4 | 913A | Lurzorua |
BE-25 | Berako Udala | 111 | 4 | 159A | Lurzorua |
BE-26 | Berako Udala | 50 | 4 | 9105 | Bidea |
BE-27 | Cuartero Loyarte, María Santos | 108 | 4 | 160A | Lurzorua |
BE-28 | Caro Baroja Jaureguialzo, Pio | 131 | 7 | 167A | Makaldiak |
Caro Jaureguialzo, Carmen |
BE-29 | Eliz-Aldea SL | 262 | 7 | 324A | Lurzorua |
BE-30 | Eliz-Aldea SL | 781 | 7 | 247A | Lurzorua |
BE-31 | Reparaz Arregui, María Luisa | 1.145 | 7 | 318B | Belardia |
BE-32 | Fagoaga Marquina, Alberto | 4 | 7 | 317A | Lurzorua |
Fagoaga Marquina, José María |
Fagoaga Marquina, María Begoña |
Aldi baterako okupazioak ukitutako lurzatiak
FINKA ZK. | JABEA | OKUPAZIOA ALDI BATERAKOA m² | KATASTROKO DATUAK |
Poligonoa | Lurzatia | Lur mota |
BERAKO UDAL MUGARTEA |
BE-01 | CL Ilek-eko Jabekideen Erkidegoa | 41 | 13 | 19A | Lurzorua |
BE-02 | Zigardi Erantzukizun Zibileko Sozietatea | 5 | 13 | 20A | Lurzorua |
282 | 13 | 20B | Lurzorua |
BE-03 | Celayeta Alzuri, Jon | 22 | 13 | 128A | Lurzorua |
Celayeta Alzuri, Josu |
BE-04 | Celayeta Aramendi, María Teresa | 119 | 13 | 129A | Lurzorua |
BE-05 | Celayeta Aramendi, María Teresa | 31 | 13 | 130A | Lurzorua |
BE-06 | Celayeta Aramendi, José Francisco | 100 | 13 | 21A | Lurzorua |
BE-07 | Reparaz Arregui, María Luisa | 279 | 13 | 14A | Lurzorua |
BE-08 | Irazoqui Errandonea, Juan José | 194 | 13 | 13A | Lurzorua |
Irazoqui Errandonea, María Asunción |
Irazoqui Errandonea, María Josefa |
Isasi Ubiria, María Blanca |
BE-09 | Echeveste Michelena, María Isabel | 144 | 13 | 262A | Lurzorua |
146 | 13 | 262B | Belardia |
BE-10 | Igoa Goicoechea, Gonzalo | 176 | 13 | 263A | Lurzorua |
Igoa Goicoechea, Mercedes | 155 | 13 | 263B | Belardia |
BE-11 | Alzuguren Peña, Juan Manuel | 191 | 13 | 10A | Lurzorua |
186 | 13 | 10B | Belardia |
BE-13 | Aguirre Machicote, Rosa María | 389 | 13 | 245A | Lurzorua |
BE-15 | Peña Echeto, María Carmen | 113 | 13 | 3A | Lurzorua |
BE-16 | Igoa Goicoechea, Gonzalo | 227 | 13 | 4A | Lurzorua |
BE-17 | Oroz Larrache, María Isabel | 167 | 13 | 5A | Lurzorua |
BE-18 | Irazoqui Biurrarena, María Elena | 43 | 13 | 133A | Lurzorua |
18 | 13 | 133B | Makaldiak |
BE-20 | Aguirre Machicote, María Cruz | 167 | 13 | 66A | Lehorreko alorra |
36 | 13 | 66B | Belardia |
BE-21 | Angulas Aguinaga SA | 9 | 13 | 228A | Lurzorua |
7 | 13 | 228B | Bidea |
BE-22 | Fagoaga Tolosa, Beatriz | 212 | 7 | 332A | Lurzorua |
Fagoaga Tolosa, Raquel |
Taberna Sein, Vicente |
BE-23 | Gil Gil, Delicias | 33 | 4 | 150A | Lurzorua |
BE-24 | Nekasari Sa | 32 | 4 | 913A | Lurzorua |
BE-25 | Berako Udala | 44 | 4 | 159A | Lurzorua |
BE-27 | Cuartero Loyarte, María Santos | 63 | 4 | 160A | Lurzorua |
BE-28 | Caro Baroja Jaureguialzo, Pio | 39 | 7 | 167A | Makaldiak |
Caro Jaureguialzo, Carmen |
BE-29 | Eliz-Aldea SL | 155 | 7 | 324A | Lurzorua |
BE-30 | Eliz-Aldea SL | 417 | 7 | 247A | Lurzorua |
BE-31 | Reparaz Arregui, María Luisa | 557 | 7 | 318A | Belardia |
Iragarkiaren kodea: F2516304