1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
479/2025 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen baita Altsasuko Udalak sala horretan jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (errekurtsoa 394/2025 prozedura arruntean bideratu da).
Altsasuko Udalak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren uztailaren 23ko 220/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Nafarroako udalei eta kontzejuei dagozkien behin betiko zenbatekoak onetsi ziren kontzeptu hau dela eta: toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsa 2025eko ekitaldirako (transferentzia arruntak).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.
Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Altsasuko Udalak sala horretan jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (errekurtsoa 394/2025 prozedura arruntean bideratu da).
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.
3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara, eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta jakinaraztea Altsasuko Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko abenduaren 11n.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: F2516342