1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
457E/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 12koa, Osasuneko kontseilariak emana, Iñigo Aliaga Moreno jauna Osasuneko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko Sostengu Juridikoa Emateko Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak bosgarren xedapen gehigarrian xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren, eta izendatu gogo dena beste departamentu bateko langilea baldin bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko da.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 971E/2025 Ebazpenaren bidez zerbitzu eginkizunetarako atxikipena eman zitzaion Iñigo Aliaga Moreno funtzionarioari, Eslaba, Ezporogi, Lerga eta Zareko udalen batasuneko idazkariari, aldi baterako zerbitzuak emateko Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko Sostengu Juridikoa Emateko Bulegoko buru gisa (plaza zenbakia: 03674), 2025eko abenduaren 15etik aurrerako ondorio ekonomiko eta administratiboekin; horretan arituko da izendapenak iraun bitartean edo plaza hori bete arte edo organo eskudunak errebokatu arte, hori lehenago gertatzen bada.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak emandako ahalmenekin bat etorriz,
AGINTZEN DUT:
1. Iñigo Aliaga Moreno jauna, Eslaba, Ezporogi, Lerga eta Zareko udalen batasuneko funtzionarioa, Osasuneko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko Sostengu Juridikoa Emateko Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako, 2025eko abenduaren 15etik aurrerako ondorioekin.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko abenduaren 12an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2516477