1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
872/2025 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, 2024-2025 ikasturteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak esleitzen dituena.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Nafarroako Foru Komunitatean 2024-2025 ikasturteari dagozkion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak eman dakizkiela horretarako egin diren probetan kalifikazio onenak lortu dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hiru ikasleei; proba horretako kalifikazio epaimahaiaren akta ere aurkeztu du. Sari horietarako deialdia abuztuaren 8ko 549/2025 Ebazpenaren bidez egin zen.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuaren 8. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz.
EBAZTEN DUT:
1. Honako ikasle hauei esleitzea Nafarroako Foru Komunitatean 2024-2025 ikasturteari dagozkion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak, sariketaren irabazleak izan baitira. Ikasleak puntuazio handienetik txikienera ordenatuak daude:
1.–Aiuri Lasa Kamiruaga, Burlatako Askatasuna BHIkoa.
2.–Mónica García Gasca, Tuterako "La Anunciata-FESD" itunpeko ikastetxekoa.
3.–Leyre Trasierra Martín, Tafallako Sancho III el Mayor BHIkoa.
2. Xedatzea ikasle horiek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofizial bana jasoko dutela eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Nazionaletara aurkezteko aukera izanen dutela.
3. Agintzea ikasle horien ikasketa espedientean ager dadila Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezia lortu dutela.
4. Saritutako hiru ikasleetako bakoitzari 250 euro gordin ordain dakizkiola agintzea, hala xedatzen baitu bere seigarren oinarrian abuztuaren 8ko 549/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiak. Diru hori 2025eko gastu aurrekontuko "Sariak eta lehiaketak" izeneko 420005 42800 4800 321100 partidaren kargura ordainduko da.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
6. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzailetza delegatura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, saritutako ikasleen ikastetxeetara (Burlatako Askatasuna BHI, Tuterako "La Anunciata-FESD" itunpeko ikastetxea eta Tafallako Sancho III el Mayor BHI) eta interesdunei, dagozkion ondorioak sor ditzan.
Iruñean, 2025eko abenduaren 10ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2516436