1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3759/2025 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez akats material bat zuzentzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 3545/2025 Ebazpenean, zeinaren bidez onesten baita datuen zientziako teknikarien lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdia; zerrendetako bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko da, eta bestea aldi baterako kontratazioetarako.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 3545/2025 Ebazpenaren bidez deialdi bat onesten da datuen zientziako teknikari lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko hautaproben bidez; bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioetarako.
Deialdia zuzentzen duten oinarrietan (ebazpenaren I. eranskinean jasota daude), 9.4 oinarrian, zehazki, aipatzen den titulazioan akats material bat dagoela oharturik, zuzenketa egiten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.2 artikuluan xedatutakoaren babesean.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Zuzentzea akats material bat, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 3545/2025 Ebazpenaren I. eranskinean atzeman dena; ebazpen horren bidez deialdi bat onesten da datuen zientziako teknikari lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko hautaproben bidez; bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioetarako. Hau da zuzenketa:
Honela dioen tokian:
"9.4. Prestakuntza edo kontratazio eskaintza jasotzen dutenek, prestakuntza edo kontratazioa egin aurretik, eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Horretarako, Soziologiako unibertsitate tituluaren edo graduaren kopia edo horren baliokidetzat aitortutako tituluarena aurkeztu beharko dute, edo titulu hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren agiriarena, edo, hala badagokio, eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen eskuratzeko moduan egon izanaren ziurtagiria".
Honela behar du:
"9.4. Prestakuntza edo kontratazio eskaintza jasotzen dutenek, prestakuntza edo kontratazioa egin aurretik, eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Horretarako, unibertsitate tituluaren kopia –gradua, lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura– aurkeztu beharko dute, edo horien baliokidetzat aitortutako beste batena, edo titulu hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren agiriarena, edo, hala badagokio, eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen eskuratzeko moduan egon izanaren ziurtagiria".
2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Gobernuak Interneten duen web-orriaren deialdiaren fitxan (www.nafarroa.eus).
3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko abenduaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2516931