1. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3690/2025 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Alaitz Ruiz Espinal jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (412/2025 prozedura arrunta).

Alaitz Ruiz Espinal jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 19ko 777E/2025 Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez ezesten da Alaitz Ruiz Espinal jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko hogeita hamar plaza oposizio bidez betetzeko deialdiko bigarren probaren behin betiko emaitzen kontrakoa. Deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 708/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta kasuan kasuko epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Alaitz Ruiz Espinal jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (412/2025 prozedura arrunta).

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Alaitz Ruiz Espinal jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko abenduaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2516503