1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2701/2025 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Juan José Góngora Yerro kentzen duena Osasunaren Sustapenerako eta Jasangarritasunerako Ataleko buru kargutik, hark hala eskatuta.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2025eko ekainaren 16an emandako 1190/2025 Ebazpenaren bidez, Juan José Góngora Yerro Osasunaren Sustapenerako eta Jasangarritasunerako Ataleko buru izendatu zen, bitarte baterako.
Juan José Góngora Yerrok, 2025eko azaroaren 18an aurkeztutako eskabide baten bidez, aditzera eman zuen uko egiten ziola Osasunaren Sustapenerako eta Jasangarritasunerako Ataleko buru izendapenari.
1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuak jasotzen duenez -Legegintzako Foru Dekretu horrek Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten du-, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarteko gisa betetzeko izendapenak libreki atzera botatzen ahal dituzte izendapen horiek egin dituzten organoek.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Xedatzea Juan José Góngora Yerro Osasunaren Sustapenerako eta Jasangarritasunerako Ataleko buruaren kargutik ken dezatela, hark hala eskatuta, 2025eko azaroaren 30etik aurrerako ondorioekin, egun hori baita haren azken eguna burutzan.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari adieraztea, dagozkion ondorioak izan ditzan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jende guztiak izan dezan haren berri.
Iruñean, 2025eko abenduaren 15ean.–Kudeatzailea, Mar González Paredes.
Iragarkiaren kodea: F2516558