1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2687/2025 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Elena Alegre Pérez de Ciriza Nominen eta Gizarte Segurantzaren Bulegoko buru izendatzen duena, bitarteko gisa.
Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak Elena Alegre Pérez de Ciriza Nominen eta Gizarte Segurantzaren Bulegoko buru izendatzeko egindako proposamena, 2025eko abenduaren 9tik aurrerako ondorioekin.
Aintzat harturik Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginak hirugarren xedapen gehigarrian aukera ezartzen duela bulegoetako burutzak bitarteko izendapenen bidez betetzeko -testu bategin hori 1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 106.1 artikuluaren babesean da aplikatzekoa-.
Ikusirik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen aldeko txostena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Elena Alegre Pérez de Ciriza Nominen eta Gizarte Segurantzaren Bulegoko buru izendatzea, bitarteko gisa, 2025eko abenduaren 9tik aurrerako ondorioekin.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari eta Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeko buruari aditzera ematea, behar dituen ondorioak izan ditzan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak haren berri izan dezan.
Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2025eko abenduaren 11n.–Kudeatzailea, Mar González Paredes.
Iragarkiaren kodea: F2516457