1. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3530/2025 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezartzen duena, zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan, haren II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 152/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 972/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukaturik, kalifikazio epaimahaiak izendapen eta kontratazio proposamena aurkeztu zuen, bete beharreko plazetan sartzen ahal ziren izangaien alde, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 2624/2024 Ebazpenaren bidez eta urtarrilaren 10eko 58/2025 Ebazpenaren bidez haien izendapenak eta kontratazioak egin ziren.

Azken izendapenaren edo kontratazioaren ondoren, sei izangaik uko egin zioten erreferentziako hautapen prozesuari, bat ezin izan zen izendatu eta bederatzi plaza ez ziren esleitu plazen azken hautaketan.

Horretarako ezarritako epearen barnean eskatuta, hamaika izangairi borondatezko eszedentzia eman zaie, plazaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, zerbitzuak ematen ari zirelako beste lanpostu batean administrazio honetan edo beste batean.

Zerrendan haien ondotik agertzen diren izangaietatik hogeita bat erreferentziako hautapen prozesutik baztertu egin dira 2.1.b) oinarriko baldintza ez betetzeagatik, berrogeita zazpi hautapen prozesutik kanpo geratu dira langile finko bihurtu direlako, eta hamabostek uko egin diote erreferentziako hautapen prozesuari.

Azkenik, plaza hutsak aukeratzera deitutako izangaietako bat prozesutik baztertu egin da, ehun eta berrogeita hamalau pertsonak ez dute dokumentaziorik aurkeztu, eta, beraz, ezin dira proposatu, eta hiruk uko egin diote hautapen prozesuari.

Hori dela eta, deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, 2025eko urriaren 10ean izendapen edo kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, non izangaien zerrendan haien atze-atzean agertzen ziren izangaiak sartu baitziren.

Adierazi beharra dago bost izangaik uko egin diotela erreferentziako hautapen prozesuari, eta bi baztertu egin direla deialdiaren 2.1.b) oinarriaren baldintza ez betetzeagatik.

Gainerako izangaiek behar zen epean aurkeztu dute eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagozkien plaza hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko:

URRIZOLA LOIDI, MARIA DEL CARMEN

GARCIARENA GONZALEZ, MARIA DEL MAR

LOPEZ BARQUIN, RICARDO DAVID

PARADA REY, JULIO MANUEL

GARCIA REDIN, CHARO

VEGAS DELGADO, ELVIRA

ORDUÑA GOLDARACENA, MARIA CRISTINA

REKALDE IZKO, JULEN

IDOATE YOLDI, MARIA CRISTINA

URIZ JUANGO, MARIA CRISTINA

MITXITORENA ARDAITZ, ASIER

2. Honako izangai hauek kontratatzea lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean:

ANDRAIZ LABAIRU, FRANCISCO JAVIER

MARTICORENA ARAIZ, AMAYA

RAMOS DIAZ DE CERIO, REBECA

GUIXA GONZALEZ DE MENDIVIL, MARIA DEL MAR ARANZAZU

ENCINAS LOPEZ, EVA MARIA

RIKARTE DIAZ DE CERIO, EDURNE

LEON ECHAIDE, MARIA ROSARIO

MENDIVIL MURO, MARIA CARMEN

ECHANDI DE GOÑI, IÑIGO

3. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiek 2026ko urtarrilaren 15ean hartu beharko dute plazaren jabetza, bakoitzari dagokionaren arabera, toki hauetan: Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan edo Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalean (Tarazonako errepideko 4. km, 31500 Tutera).

Lan araubide finkoan lanaldi partzialean arituko diren izangaiek 2026ko urtarrilaren 15ean sinatu beharko dute dagokien kontratua, bakoitzari dagokionaren arabera, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean edo Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan. Kontratua prest dagoenean jakinaraziko zaie, sinatzeko, eta telematikoki sinatzen ahalko dute, giza baliabideen dokumentuak sinatzeko plataformaren bidez edo aurrez aurre.

Plazaren jabetza hartzen ez dutenek edo, kasua bada, lan kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo langile lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

5. Ebazpen hau igortzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura, Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, adierazita ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2025eko azaroaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

DEITURAK ETA IZENA

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

SEXU-DELITUEN ZIURTAGIRIA

GIDABAIMENA

KARGAK MANEIATZEA

Urrizola Loidi, Maria Del Carmen

0006592

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua

El Vergel zahar etxea

Funtzionarioa

Iruña

Eremu mistoa

X

Garciarena Gonzalez, Maria Del Mar

0068949

Osasun Departamentua

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Funtzionarioa

Iruña

Eremu mistoa

X

X

Lopez Barquin, Ricardo David

0069087

Osasun Departamentua

Reina Sofia ospitalea

Funtzionarioa

Tutera

Eremu ez-euskalduna

X

Parada Rey, Julio Manuel

0072027

Osasun Departamentua

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Funtzionarioa

Iruña

Eremu mistoa

Garcia Redin, Charo

0002995

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua

San Domingo zahar etxea

Funtzionarioa

Lizarra

Eremu mistoa

X

Vegas Delgado, Elvira

0031936

Hezkuntza Departamentua

Martzilla-Marqués de Villena BHI

Funtzionarioa

Martzilla

Eremu ez-euskalduna

X

X

Orduña Goldaracena, Maria Cristina

0072042

Osasun Departamentua

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Funtzionarioa

Iruña

Eremu mistoa

Rekalde Izko, Julen

0032841

Hezkuntza Departamentua

Altsasu-Altsasu BHI

Funtzionarioa

Altsasu

Eremu euskalduna

X

X

Idoate Yoldi, Maria Cristina

0030480

Hezkuntza Departamentua

Altsasu-Sakana LH-IBP

Funtzionarioa

Altsasu

Eremu euskalduna

X

X

Uriz Juango, Maria Cristina

0031612

Hezkuntza Departamentua

Altsasu-Altsasu BHI

Funtzionarioa

Altsasu

Eremu euskalduna

X

X

Mitxitorena Ardaitz, Asier

0035777

Hezkuntza Departamentua

Martzilla-Marqués de Villena BHI

Funtzionarioa

Martzilla

Eremu ez-euskalduna

X

X

Andraiz Labairu, Francisco Javier

0002804

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua

San Jose zentroa

NGko lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialekoa

Iruña

Eremu mistoa

X

Marticorena Araiz, Amaya

0006597

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua

San Jose zentroa

NGko lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialekoa

Iruña

Eremu mistoa

X

Guixa Gonzalez De Mendivil, Maria Del Mar Aranzazu

0072855

Osasun Departamentua

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Osasunbideko lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialekoa

Iruña

Eremu mistoa

Encinas Lopez, Eva Maria

0072847

Osasun Departamentua

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Osasunbideko lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialekoa

Iruña

Eremu mistoa

Rikarte Diaz De Cerio, Edurne

0072850

Osasun Departamentua

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Osasunbideko lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialekoa

Iruña

Eremu mistoa

Leon Echaide, Maria Rosario

0072852

Osasun Departamentua

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Osasunbideko lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialekoa

Iruña

Eremu mistoa

Mendivil Muro, Maria Carmen

0072856

Osasun Departamentua

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Osasunbideko lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialekoa

Iruña

Eremu mistoa

Echandi De Goñi, Iñigo

0072861

Osasun Departamentua

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Osasunbideko lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialekoa

Iruña

Eremu mistoa

Iragarkiaren kodea: F2515465