1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2671E/2025 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi honetako plaza hutsak esleitzen baitira: deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako psikologo klinikoen 22 plaza huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 20eko 1416E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen psikologo klinikoen 22 plaza huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Deialdi hori argitaratu zen 2024ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 20koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren ekainaren 23ko 11674E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
Kalifikazio epaimahaiak lehiakideen zerrenda igorri du, erdietsitako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta, plaza hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Lekualdatze-lehiaketa eginda, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo klinikoen plaza huts hauek esleitzea ondoren aipatzen diren izangaiei:
Barne lekualdatzea:
DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | ZENTROA | HERRIA |
Lerma Cabornero, Ana Isabel | 61634 | OSASUN MENTALEKO IIA SEKTOREA-ARROSADIA | Iruñea |
Garcia Casal, Jesus Antonio | 70051 | OSASUN MENTALEKO IV. SEKTOREA-TAFALLA | Tafalla |
Martin Contero, Maria del Carmen | 61026 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | Iruña |
Blanco Beregaña, Mirian | 71814 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | Iruña |
Leranoz Goñi, Mertxe | 72205 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | Iruña |
2. Izendatutako lehiakideek 2026ko urtarrilaren 14an hartu beharko dute plazaren jabetza. Egun horretan plazaren jabetza hartzen ez dutenek esleitu zaien plazan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara, Osasun Mentaleko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura eta Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko abenduaren 2an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
F2516131
Iragarkiaren kodea: