2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Ordenantza fiskala, arautzen duena ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzua kargatze-zutoinetan
Zizur Nagusiko Udalak, 2025eko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza fiskal bat, arautzen duena ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzua kargatze-zutoinetan.
Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Zizur Nagusian, 2025eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2506377