98. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Karga-tasak eta egutegi fiskala 2025erako

Zabaltzako Udalak, 2025eko urtarrilaren 20an egin osoko bilkuran, 2025erako karga-tasak onetsi zituen. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2025eko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 11n, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan ezarritakoari.

Argitara ematen da 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,25.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga edo lizentzia fiskala. Udal indizea: 1.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.

Karga-tasa bakarra: %10.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Parlamentuak onesten dituen kuotak.

Hona hemen 2025eko zerga-egutegia:

1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: maiatza.

2. Lurraren kontribuzioa (hiri-lurraren gainekoa eta landa-lurraren gainekoa): abendua.

3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: abendua.

Arraitzan (Zabaltza), 2025eko apirilaren 30ean.–Alkatea, María Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2506355