98. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Mendiorozko ARM-S1-UE- exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2025eko urtarrilaren 2ko ebazpen baten bidez, erabaki zen ARM-S1-UE-1 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua hasiera batez onestea. Proiektua Gemma Vidaurreta Unzuék eta Fermín Urdániz Orozek sustaturik dago.

Hasierako onespenaren iragarkia 2025eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an, eta jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, 2025eko apirilaren 9ko osoko bilkuran behin betiko onetsi zen Mendiorozko ARM-S1-UE-1 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 134. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizoainen, 2025eko apirilaren 16an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2505922