98. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Lizarraga Itzagaondoko 20. poligonoko 451. lurzatian. Behin betiko onespena

Itzagaondoko Udalak, 2025eko martxoaren 25eko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Lizarraga Itzagaondoko 20. poligonoko 451. katastro-lurzatian, Marcos Baines Milagrosek sustatua.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, jarraikiz ezarritakoari uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ardatz Itzagaondoan, 2025eko apirilaren 30ean.–Alkate udalburua, Elsa Plano Urdaci.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2506353