98. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2025eko lehen seihilekoa

Aditzera ematen da heldu den ekainaren 10ean bukatuko dela hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2025eko 1. seihilekoa ordaintzeko epea. Epe hori iragaten denean, ordainagiriak Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean ezarritako errekarguekin; zehazki, 117. artikuluan ezarritako errekarguekin (Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra).

Uharten, 2025eko apirilaren 28an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2506288