2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GIRGILLAO
2025erako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak
Girgillaoko Udalak, 2024ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, 2025. urterako karga-tasak onetsi zituen. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2025eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 7an, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan ezarritakoari.
Argitara ematen da 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:
–Lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa %0,30 izanen da katastroko balioen gainean.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa %2 izanen da obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: karga-tasa %12 izanen da.
–Lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.
Partikularrek sustaturiko egintzen ondoriozko hirigintzako txostenen tasak: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.
Lizentziak, kontzesioak eta baimenak tramitatzeko tasak:
a) Obra lizentziaren eskaera: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.
b) Lehen aldiz erabiltzeko lizentziaren tarifak:
- Oin berriko eraikinak: 150,00 euro.
- Egiturak eraberritzea, handitzea edo zaharberritzea: 100,00 euro.
- Erabilera aldatzea, etxebizitzak egitea: 100,00 euro.
- Nolanahi ere, aurreko tarifetatik gorakoak baldin badira, Hirigintza Zerbitzuak fakturatzen dituenak kobratuko dira.
Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Girgillaon dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraituko zaie.
Etxarren Girgillaon, 2025eko martxoaren 21ean.–Alkatea, Gonzalo Parreño Oroz.
Iragarkiaren kodea: L2505263