2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARRAKAZTELU
Jarduera-lizentziaren eskaera. Turismo, hezkuntza eta kultura arloko Bardeako informazio- eta dinamizazio-zentroa
Bete dadin abenduaren 16ko 7/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.
Sustatzailea: –Nafarroako Errege Bardeako Komunitatea.
Jarduera: Turismo, hezkuntza eta kultura arloko Bardeako informazio- eta dinamizazio-zentroa.
Tokia: Sadabako errepidea, 1. km (APA 2 borondatezko partzelazioko 1., 2. eta 13. Lurzatiak; Zarrakaztelu, Nafarroa).
Zarrakaztelun, 2025eko maiatzaren 1an.–Alkatea, Olaia Fraile Gracia.
Iragarkiaren kodea: L2506449