2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Lurraldeko kontribuzioa eta pasabideen tasa borondatez ordaintzeko epea, 2025eko lehen seihilekoan
Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketako Erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazten da 2025eko ekainaren 6an amaituko dela lurralde-kontribuzioaren 2025eko urteko likidazioaren lehen zatikatzeari dagozkion kuotak eta 2025eko lehen seihilekoko espaloietatik (pasabideetatik) ibilgailuak pasatzeagatiko tasa borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak CaixaBanken, Caja Ruralen eta Laboral Kutxaren edozein bulegotan ordaindu ahal izango dira, dagokion ordutegian eta ordainagiria aurkeztu ondoren, edo ordainagirian agertzen den edozein modutan (informazio gehiago udalaren webgunean: www.burlata.eus).
Helbideratutako ordainagiriak borondatezko aldiaren azken egunean aurkeztuko dira kobratzeko.
Epe hori igarotakoan, ordaintzeke dauden ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta premiamendu-bidetik kobratuko dira.
Likidazio horien aurka errekurtso hauetako bat jar daiteke aukeran:
a) Egintza egin duen organoari berari berraztertzeko eskubidea, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Burlatan, 2025eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2506310