98. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Berriobeitiko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2025eko urtarrilaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Berriobeitiko udalerrian euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Iragarkia 2025eko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 28an.

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi da 2025eko apirilaren 1eko ohiko osoko bilkuran, eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko buruzko Foru Legea; maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen).

Berriobeitin, 2025eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

ALDAKETA, BERRIOBEITIKO UDAL ESPARRUAN EUSKARAREN ERABILERA
ETA SUSTAPENA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

16. artikulua. Berriobeitiko Udalak lanpostuak betetzeko egiten dituen deialdi guztietan, eta euskaraz jakin beharrik ez dagoenetan, egoki irizten diren lanpostuetan, merezimendua izanen da hizkuntza jakitea.

17. artikulua. Euskara deialdiaren (oposizioa gehi lehiaketa) puntu guztien %5 baloratuko da jendearekin harreman zuzena ez daukaten lanpostu guztietarako eta %10 harreman zuzena daukaten lanpostu guztietarako. Nolanahi ere, balorazio eskala egokiturik indarrean dauden foru dekretuetan jasotakoarekin, betiere toki erakundeendako lotesleak baldin badira.

Iragarkiaren kodea: L2506333