2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Aldaketa, Udal hondakindegia arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Basaburuko Udalak, 2025eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Gartzarongo udal hondakindegia arautzen duen ordenantzan;
Erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedienteak azter ditzaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko legea) eta harekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriekin.
Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin.
Basaburuan, 2025eko apirilaren 29an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2506334