2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Aldaketa, Ezkontza zibilak egitea arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Barañaingo Udalak, 2025eko apirilaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Ezkontza zibilak egitea arautzen dituen udal ordenantzan.
Hasierako onespena jendaurrean egonen da 30 egun balioduneko epean, aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek aurkez ditzaten egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak eta/edo iradokizunak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea, 325.1.b) artikulua). Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantzaren aldaketa behin betikoz onetsitzat joko dira (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat).
Barañainen, 2025eko apirilaren 30ean.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2506379