98. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Jarduera-lizentzia ematea. Ibilgailuen garbitokia

Aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia bat eman dela, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa, zeinaren bidez arautzen baitira ingurumenean eragina duten jarduerak (foru lege hori argitaratu zen 2020ko 296. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an):

Lizentzia eman den eguna: 2025eko apirilaren 30a.

Sustatzailea: Pedro junior Deschamps Lizardo.

Jarduera: ibilgailuen garbitokia.

Tokia: P kalea 48, Mutiloa.

Mutiloan, 2025eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2506389