98. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Haur Eskolek Iruñeko Udalari egindako kudeaketa-esleipena, kudea ditzan lekualdatze-lehiaketak batzuk, 2025eko lan publikoaren eskaintzatik eratorritako lanpostu jakin batzuetarako

Iruñeko Udalari esleipena egiten dio behar diren izapideak egin ditzan, honako lanpostu hauek bete daitezen, lekualdatze-lehiaketa bidez edo, hala badagokio, dagokion deialdi publikoaren bidez: administrari-ofiziala (langileen atala), administrari-ofiziala eta giza baliabideetako eta antolaketako goi-mailako teknikaria.

Iruñeko Udaleko Haur Eskoletako Gobernu Batzarrak, 2025eko maiatzaren 15ean, honako erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako administrazio publikoek urteko lan-eskaintza bat onetsiko dute. Eskaintza horretan jasoko dira hutsik dauden eta aurrekontu-zuzkidura duten plaza guztiak, eta adieraziko da horietatik zein bete behar diren dagokion urtean, bai eta gainerakoak betetzeko aldi baterako aurreikuspenak ere.

Horrenbestez, jarraikiz 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako jarraibideei (2025erako luzatu ziren aurrekontuak), ikusirik Iruñeko Udal Haur Eskoletako lehendakariaren 2025eko maiatzaren 12ko Ebazpena (Iruñeko Udal Haur Eskolak erakunde autonomoaren 1. enplegu publikoaren eskaintza partziala onesteari buruzkoa), eta Gerentziaren txostena aztertu ondoren, honako hau

ERABAKITZEN DA:

Lehenengoa.–Iruñeko Udalari esleipena egitea, behar diren lekualdatze-lehiaketak egin ditzan, eratortzen direnak 2025eko enplegu publikoaren eskaintzatik, honako lanpostu hauetarako: administrari-ofiziala (langileen atala), administrari-ofiziala eta giza baliabideetako eta antolaketako goi-mailako teknikaria. Orobat, ondoren hautapen-prozesuak egin ditzan, honako lanpostu hauek betetzeko:

PLAZA
KOPURUA

LANPOSTUA

KODEAK

1

Administrari-ofiziala (langileen atala)

108

4

Administrari-ofiziala

109; 110; 118; 123

1

Giza baliabideetako eta antolaketako goi-mailako teknikaria

1118

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 15ean.–Udalaren Haur Eskoletako lehendakaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2507112