98. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Iruñeko Udalaren Haur Eskolen erakunde autonomoaren 1. lan eskaintza publiko partziala

Iruñeko Udalaren Haur Eskolen erakunde autonomoko buruak, 2005eko maiatzaren 12an, honako ebazpen hau eman zuen: RPI 12-MAY-25 (2/EI).

2025eko ekitaldiko enplegu publikoaren eskaintza proposamena egiten da, dagokiona berariazko tasatik sortutako irizpidea aplikatzeagatik eskaintzen ahal diren lanpostuei. Ikusirik espedienteko dokumentazioa,

EBATZI DUT:

1. Onestea Iruñeko Udalaren Haur Eskolen erakunde autonomoaren 1. lan eskaintza publiko partziala - Berariazko tasa, barne direla Estatuko 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.2.4 artikuluan aurreikusitako berariazko tasari dagozkien lanpostuak (aurrekontu horiek 2025era luzatu dira). Lanpostu hauek izanen ditu:

LANPOSTU
KOPURUA

LANPOSTUA

KODEA

1

Erizaina

103

1

Administrari-ofiziala (Langileria)

108

4

Administrari-ofiziala

109; 110; 118; 123

1

Kontu-hartzaile delegatua

121

1

Giza baliabideetako goi mailako teknikaria

1118

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 12an.–Erakunde-burua, Aitziber Campion Gamboa.

Iragarkiaren kodea: L2506889