98. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ABLITAS

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Mankomunitateko buruak maiatzaren 12an emandako 138/2025 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi zen Ablitasko Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, eta finkatu ziren lehen proba egiteko eguna eta tokia.

2025eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 3an, argitara emandako deialdiarekin bat, bidezkoa da probetarako onartutakoen zerrenda argitaratzea Ablitasko Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzeko enplegatuaren lanpostu huts bat betetzeko, eta zehaztea noiz eginen den lehenengo proba, indarreko legeriak ematen dizkidan eskumenak baliatuz,

Onartuen zerrenda:

ALAYETO CALVO, JOSE MIGUEL

AZNAR ZARDOYA, SAUL

BELLIDO DOIZ, IGOR

CABREJAS AIBAR, FRANCISCO JAVIER

CALAVIA RUIZ, JESUS

CLEMENTE AYENSA, MIKEL

ESPES SANCHEZ, JOSE ISABELINO

GARCIA MUÑOZ, EVA MARIA

GARCIA SEGURA, DANIEL

GOMEZ FRANCO, MIGUEL ANGEL

GONZALEZ GALINDO, ANTONIO

HEREDIA CANO, DIEGO

HERNANDEZ BARRANCO, HECTOR

LAZARO ARRIAZU, JESUS EUGENIO

LUNA LES, IVAN

MACAYA LOPEZ, JOSE EMILIO

MARTINEZ MUÑOZ, ALBERTO

MAYOR JIMENEZ, BLAS

MORENO MONGE, MARTA

MUNARRIZ ASENSIO, IGNACIO

OJER ARAMENDIA, ROBERTO

PEÑA BAIGORRI, FRANCISCO JESUS

RUIZ MELERO, FCO JAVIER

RUIZ RUIZ, MARIO

SANCHEZ ALEGRIA, ANGEL

VILLA RUIZ, VIRGINIA

ZUECO JIMENEZ, EDUARDO

Baztertutakoen zerrenda: inor ez.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Onartutako izangaien behin betiko zerrenda onestea Ablitasko Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Deialdiaren 4.3 oinarrian ezarritakoari jarraituz, inor baztertzen ez bada, zuzenean argitaratuko da behin betiko zerrenda, eta zerrenda horretan bertan jarriko dira hautaprobak egiteko eguna, ordua eta tokia.

Deialdiaren lehenengo proba 2025eko maiatzaren 29an eginen da, 9:30ean, Ablitaseko Udalaren kultur etxean (Tutera etorbidea 27).

Izangaiek identifikazio-agiri ofizial bat eraman beharko dute.

Ablitasen, 2025eko maiatzaren 12an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2506909