98. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Murillo el Cuendeko udal-mugarteko "Rada 4" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren (1 MW) proiektuaren onura publikoa zehazki deklaratzeari buruzkoa. Espedientearen kodea: 5232-CE.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (errege dekretu horren bidez arautzen dira argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedura), jendaurrean jartzen da honako espediente hau:

–Deskribapena: "Rada 4" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, 1 MW-ekoa eta Murillo el Cuendeko udal-mugartean kokatua.

–Xedea: jendaurrean jartzea agiri teknikoa eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, onura publikoa zehazki deklaratzeko.

–Sustatzailea: Energías Renovables Arnetum SL.

–Organo eskuduna: Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, beti, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze-espedientean, lege horren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Dokumentazioa jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-5232-CE

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente kodea adierazita.

Iruñean, 2025eko apirilaren 30ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

MURILLO EL CUENDEKO UDAL-MUGARTEKO (NAFARROA) "RADA 4" EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAREN (1 MW) PROIEKTUAK UKITZEN DITUEN ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

Lurpeko linearen ukipenak

U.M. 

FINKA

TITULARRA ETA HELBIDEA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

OHARRAK

(Proiektuaren arabera)

Jabea

Helbidea

Polig.

Lurzatia

Lur mota / Laborea

Jarduketa

Kutxatila kop.

Kutxatilen okupazioa

(m²)

Kanalizazioaren luzera (m)

Kanalizazioaren zabalera (m)

Kanalizazioaren azalera (m²)

TZaren okupazioaren azalera (m²)

Murillo el Cuende

1

SILVA MENDARO JAVIER ETA LUISA FERNANDA CB

9

72

(A AZPILURZATIA)

LEHORREKO ALORRA

ETLLa

-

-

124

0,5

62 

-

Kanalizazioa lur azpitik eginen da, 1,5 metrora, gutxienez.

Iragarkiaren kodea: F2506337