Iragarkia
98. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 20a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1283/2025 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdiak onesten baitira lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuen plaza huts batzuk, I. eranskinean zerrendatzen direnak.
Abenduaren 14ko 114/2022 Foru Dekretuaren bidez (2022ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 29koa), 2022ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Lan publikoaren eskaintza partzial hori zegokion Estatuaren 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legean ezarritako ordezte-tasari. Eskaintza hartan, besteak beste, D mailako lanpostu batzuen plaza batzuk sartu ziren, I. eranskinean jasotakoak.
Abenduaren 27ko 307/2023 Foru Dekretuaren bidez (2023ko 269. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 29koa), 2023ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Lan publikoaren eskaintza partzial hori zegokion Estatuaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari. Eskaintza hartan, besteak beste, D mailako lanpostu batzuen plaza batzuk sartu ziren, I. eranskinean jasotakoak.
Abenduaren 27ko 308/2023 Foru Dekretuaren bidez (2023ko 269. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 29koa), 2023ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Lan publikoaren eskaintza partzial hori zegokion Estatuaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasa espezifikoari. Eskaintza hartan, besteak beste, D mailako lanpostu batzuen plaza batzuk sartu ziren, I. eranskinean jasotakoak.
Abenduaren 27ko 115/2024 Foru Dekretuaren bidez (2024ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 30ekoa), 2024ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Lan publikoaren eskaintza partzial hori zegokion 2024ra luzatutako Estatuaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari. Eskaintza hartan, besteak beste, D mailako lanpostu batzuen plaza batzuk sartu ziren, I. eranskinean jasotakoak.
Abenduaren 27ko 118/2024 Foru Dekretuaren bidez (2024ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 30ekoa), 2024ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Lan publikoaren eskaintza partzial hori zegokion 2024ra luzatutako Estatuaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasa espezifikoari. Eskaintza hartan, besteak beste, D mailako lanpostu batzuen plaza batzuk sartu ziren, I. eranskinean jasotakoak.
Apirilaren 30eko 42/2025 Foru Dekretuaren bidez (2025eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 8koa), 2025eko enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onetsi da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Eskaintza horretan, besteak beste, D mailako lanpostuetako plazak zerrendatu ziren I. eranskinean.
Kontuan harturik abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.1 artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), eta, orobat, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan (foru dekretu horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onetsi zen) eta azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetako Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua), bidezkoa da deialdiak onestea lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu huts batzuk, I. eranskinean zerrendatzen direnak.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Deialdiak onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu huts batzuk, I. eranskinean zerrendatzen direnak, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau eta deialdia jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Nafarroako Gobernuko idazkaritza tekniko nagusiei, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
DEIALDIAK, I. ERANSKINEAN ZERRENDATZEN DIREN D MAILAKO LANPOSTU BATZUEN PLAZA HUTSAK LEKUALDATZE-LEHIAKETAREN BIDEZ BETETZEKO
Deialdi horiek oinarri hauen arabera arautuko dira:
OINARRIAK
1.–Deialdien xedea.
1.1. Deialdi hauen xedea da lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzea I. eranskinean zerrendatzen diren D mailako lanpostu hutsak.
1.2. Lekualdatze-lehiaketa honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:
–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.
–Nafarroako Administrazio Publikoetako Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia (erregelamendu hori aldatu zen azaroaren 6ko 97/2024 Foru Dekretuaren bidez, zeinak arautzen baitu nola baloratu merezimenduak Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko).
–130/1998 Foru Agindua, abuztuaren 12koa, Lehendakaritzako eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plazak betetzeko deialdietan aplikatuko diren merezimendu baremoak ezartzen dituena.
–1/2025 Foru Lege-dekretua, maiatzaren 7koa, Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko ezohiko eta premiazko neurriak onesten dituena.
–Gainerako arau aplikagarriak eta oinarri hauek.
2.–Plaza hutsak.
2.1. Plazak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdi hauetan, hasiera batean, ebazpen honen I. eranskinean adierazitako plaza hutsak sartzen dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak.
2.2. Deialdi honetan hasiera batean egindako plaza eskaintza aurrerago osatzen ahalko da; izan ere, kalifikazio epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda –lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa– igortzen dion egunean hutsik daudenak gehitzen ahalko dira.
2.3. Halaber, aipatutako plazak deialditik kanpo uzten ahalko dira honako arrazoi hauengatik: birkokapen prozesuetan sartzeagatik, jarduneko zerbitzura itzultzen direnei edo burutza uzten duten langile finkoei esleituak izateagatik edo araudian ezarritako beste edozein arrazoirengatik.
2.4. Gainera, lehiaketa honetan beste plaza bat eskuratzen duten lehiakideek hutsik utzitako plazak ere sartuko dira.
2.5. Aurrekoa gorabehera, lehiakideek lekualdatze-lehiaketan plaza lortuta hutsik uzten dituzten plazak ez dira eskainiko baldin eta horiek bete beharrik ez badago, "iraungitzekoak" direlako edo antolaketa arrazoiak direla-eta.
2.6. Deialdiaren 8. oinarrian aipatzen den plaza hutsak aukeratzeko epean, deialdietako plazen ordez beste batzuk eskaintzen ahalko dira; hain zuzen ere, hutsik gelditzen direnak organo eskudunek zerbitzuaren beharren arabera eginiko aldaketen ondorioz.
2.7. Lehiaketa honetan plaza bat lortzen duen lehiakidearen jatorrizko lanpostuaren izena ez badator bat deialdi honetako lanpostuarenarekin, plaza berriak deialdiko lanpostuaren izena izanen du lehiakideak plaza berriaren jabetza hartzen duenetik. Era berean, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu eta berriz lehiakideei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da, bidezkoa denean.
3.–Betebeharrak.
3.1. Lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek betebehar hauek bete beharko dituzte:
a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.
b) D maila edo taldekoa izatea.
c) Deialdiaren xede den lanpostu mota bererako izendatua izatea.
d) Lekualdatze-lehiaketan parte hartzean borondatezko eszedentzian egonez gero, egoera horretan gutxienez urtebete eman izana.
3.2. B, C edo D motako gidabaimena eduki beharra ezarrita duen plazaren bat eskuratu nahi izanez gero:
–B, C edo D motako gidabaimena eduki beharra ezarrita duen plaza baten titularra izatea edo horretan aritzea 4.1 puntuan ezarritako epean.
–B, C edo D motako gidabaimena izatea.
3.3. Ingelesa, frantsesa edo alemana jakitea eskatzen duten plazak eskuratu nahi izanez gero, beharrezkoa izanen da:
–Izangaiak nahi duen plazako hizkuntza eskakizun bera eta antzeko jakite-maila dituen plaza baten titularra izatea edo horretan aritzea 4.1 puntuan ezarritako epean.
–Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, plazarako eskatzen den maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat izatea. Titulu edo ziurtagiri hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean bildu den tituluen zerrendan agertu beharko da, edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko da.
3.4. Euskarazko jakite-maila zehatz bat izatea betebehar gisa ezarrita duen plaza elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, beharrezkoa izanen da plaza horretarako eskatzen den maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagirietako bat izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.
3.5. Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere.
3.6. Zamak maneiatzea ezarrita duten plazak eskuratu nahi izanez gero, betekizun hori Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan edo dagokion organoan egiaztatu beharko da.
3.7. Behar diren hautaprobak gaindituta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoan euskara edo Europar Batasuneko beste hizkuntzaren bat jakin beharra duten plazetan 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera sartu direnek hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten plaza hutsak bakarrik aukera ditzakete.
Halere, xedapen hori ez da aplikatzen baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan plaza bat eskuratzeko.
3.8. Zerbitzu, atal, bulego edo horiekin parekatutako unitateren bateko burutzaren bat betetzen ari direnek zilegi izanen dute lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzea, baldin eta deialdiko baldintzak betetzen badituzte. Prozedura honetan esleitutako plazaz jabetzeak berekin ekarriko du zerbitzuko zuzendari izateari edo ataleko nahiz bulegoko buru edo horiekin parekatutako unitateko buru izateari utzi beharra.
3.9. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.
3.10. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.
3.11. Borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian urtebete daramaten langile finkoek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte; horrela, berriz itzuliko dira jarduneko zerbitzura eta plaza bat behin betiko esleituko zaie.
3.12. Plaza huts bati behin-behinean atxikita jarduneko zerbitzura itzuli diren langileek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze-lehiaketa honetara, behin betiko destinoa eslei dakien.
3.13. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, deialdiko betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute lekualdatze-lehiaketan.
4.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.
4.1. Izena ematea eta merezimenduak aurkeztea.
Lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute izena emateko eskaera, Internet bidez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Administrazioetako langileentzako deialdiak" atalean, deialdiaren fitxan sartuta.
Hizkuntzei buruz eskaerari erantsi beharreko merezimenduak ere telematikoki aurkeztu beharko dira, goian adierazitako helbidearen bidez, deialdiaren baremoan zehaztutako atalei jarraikiz antolatuak.
Lehiakideek ez dute aurkeztu beharko deialdiaren xedeko lanpostuan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan, duten antzinatasunari buruzko dokumentazioa. Informazio hori zuzenean sartuko da izangai bakoitzaren espedientean eta jarriko da epaimahaiaren esku, baremazioa egin dezan.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.2. Epea.
Deialdi bakoitzean eskaerak aurkezteko epea hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta ezin izanen da luzatu.
Merezimendu guztiak agiri bidez aurkeztu beharko dira, telematikoki, izena emateko eskaera aurkezteko epearen barnean.
4.3. Baldintzak frogatzea:
4.3.1. B, C edo D motako gidabaimenaren eskakizuna edo hizkuntza edo euskara eskakizuna ezarrita duten lanpostuak eskuratu nahi dituztenek telematika bidez aurkeztuko dute, izena emateko eskaerarekin batera, baldintza horiek betetzen dituztela frogatzen duen dokumentazioa. Lehiakideak agiri horiek aurkeztetik salbuetsita geldituko dira gidabaimena edo Europar Batasuneko hizkuntza jakitea eskatzen duen plaza baten titularrak badira edo horrelako plaza bat betetzen ari badira.
4.3.2. 3.5 oinarriko baldintza egiaztatzearren, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari baimena eman beharko zaio abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez araututako Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion ziurtagiri hori, edo, bestela, erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da.
4.3.3. 3.6 oinarriko betekizuna Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan edo dagokion organoan egiaztatu beharko da. Horretarako, izena emateko eskaeran eskatu beharko da egiaztapena.
5.–Izangai onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.
5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du deialdi bakoitzean onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onesteko, eta aginduko du zerrenda horiek Nafarroako Gobernuaren atarian argitaratzeko, kasuan kasuko deialdiaren web fitxan.
5.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek 5 egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, kasuan kasuko deialdiaren fitxatik abiatuta.
5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea iragan eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du deialdi bakoitzean onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onesteko, eta aginduko du zerrenda horiek Nafarroako Gobernuaren atarian argitaratzeko, kasuan kasuko deialdiaren web fitxan.
Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartutakoen behin betiko zerrendak, eta aginduko da Nafarroako Gobernuaren atarian argitaratzeko, kasuan kasuko deialdiaren web fitxan.
5.4. Ezarritako epearen barnean eskaerarik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du lehiaketako plazak bete gabe gelditu direla deklaratzeko, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
6.–Kalifikazio epaimahaiak.
6.1. Honako kide hauek osatuko dute lekualdatze-lehiaketen kalifikazio epaimahaia:
Epaimahaiburua: Pedro Luis Bados Otazu jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Hautapen Prozesuetako, Lanpostuak Betetzeko eta Administrazio Egoeretako Ataleko burua.
Ordezkoa: Virginia Marín Fernández andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria.
Epaimahaikidea: Izaskun Martín Rodríguez andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.
Epaimahaikidea: Maite Soro Marqués andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.
Idazkaria: María Esther Castillo Noain andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Hautaketa Prozesuen Koordinazio Administratiboko Unitateko burua.
Ordezkoa: Rebeca Pascal Jaso andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Prozesu Judizialen Koordinazioko Unitateko burua.
6.2. Kalifikazio epaimahaiak eratzen ahalko dira deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.
Behin kalifikazio epaimahaiak eratuak direnean, epaimahaiburua edo idazkaria gaixotzen bada edo aldi baterako ez badago, justifikatutako arrazoiengatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 22.2 artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.
6.3. Kalifikazio epaimahaietako kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
6.4. Epaimahaiek gehiengoz ebatziko dituzte deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.
7.–Merezimenduak.
7.1. Lekualdatze-lehiaketako deialdi hauetan, honela baloratuko dira merezimenduak:
A) Antzinatasuna deialdiaren xede den lanpostuan, dagokion administrazioan, 1 puntu urteko: gehienez 40 puntu.
Oharrak:
1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.
2. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.
B) Hizkuntzak jakitea.
1) Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik (Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik): 2 puntu gehienez, hizkuntza horietako bakoitzeko.
Frantsesa, ingelesa edo alemana merezimendu gisa baloratuko dira plantilla organikoan hala ezarria daukaten plazetan.
2) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, euskararen ezagutza baloratuko da plazak dauden eremuaren arabera, honako irizpide hauei jarraikiz:
a) Eremu euskaldunean: 4,6 puntu gehienez.
b) Eremu mistoan: 2,76 puntu gehienez.
Eremu mistoan euskara merezimendu gisa baloratuko da plantilla organikoan hala ezarria daukaten plazetan.
Oharrak B) atal osorako:
Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko ataletan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.
Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/5; B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/5; eta, B2 mailaren parekoa izanez gero, 4/5.
Euskara merezimendu gisa baloratzean, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.
7.2. Izangaiek lehiaketan lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, Administrazio Publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak horretarako berariaz eginen duen zozketa bakar baten bidez erabakiko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.
7.3. Balorazioa egin ondoren, epaimahaiek argitara emanen dute Nafarroako Gobernuaren atarian, kasuan kasuko deialdiaren web fitxan, lehiakide bakoitzak lortutako puntuazioa, eta 5 egun balioduneko epea irekiko da, argitaratu eta biharamunetik hasita, lehiakideek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten eta erreklamazioak egin ditzaten.
7.4. Kalifikazio epaimahaiak egiten diren erreklamazioak ebatzi ondoren, parte-hartzaile guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko dituzte Nafarroako Gobernuaren atarian, kasuan kasuko deialdiaren web fitxan, eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatutako izangaien zerrenda igorriko dio Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari, espediente osoarekin batera.
8.–Plaza hutsak aukeratzea.
8.1. Epaimahaiaren espedientea jaso ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du lekualdatze-lehiaketan azkenean sartzen diren plaza hutsei buruz, eta, aldi berean, plaza hutsak hautatzeko epea irekiko da. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren dagokion deialdiaren web fitxan argitaratuko da.
8.2. Parte-hartzaileek bost egun balioduneko epea izanen dute eskaera telematikoki aurkezteko –goian adierazitako helbideko esteka erabiliz– eta plaza hutsak aukeratzeko.
Eskaera ezarritako epean bidaltzen ez dutenek lehiaketaren xede diren plaza hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.
Plaza hutsak aukeratzeko epea bukatuta, lehiakideek ezin izanen diote uko egin aukeratutako plazari.
8.3. Lanpostuak betetzeko Erregelamenduan xedatutakoarekin bat, lehiakideek ezin dute orain atxikita dauden zuzendaritza nagusi edo erakunde autonomo bereko plaza hutsik aukeratu (zuzendaritza nagusi baten mende ez dagoen maila beheragoko unitate organiko bati atxikita badaude, debeku bera izanen dute), salbu eta plaza aldaketarekin udalerria, lantokia edo lanaldi arrunt edo partzialaren araubidea ere aldatzen bada.
9.–Plaza hutsen esleipena eta jabetza hartzea.
9.1. Lehiaketan lortutako puntuazioen hurrenkerari jarraikiz esleituko dira plaza hutsak. Birkokatutako lehiakideen kasuan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiko zaio: batetik, desgaitasunaren ondoriozko birkokapenen prozedura arautzen duen ekainaren 3ko 114/2002 Foru Dekretuaren 11. artikulua; eta bestetik, abuztuaren 22ko 65/2018 Foru Dekretua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileak osasun arrazoiengatik birkokatzeko prozedura arautzen duena.
Plaza hutsak aukeratzeak berekin dakar lehiakideak berariaz onartzea eskaeran adierazi dituen plazen artean esleitzen zaiona, eta ezin izanen dio uko egin.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bidez esleituko dizkie lehiakideei egokitu zaizkien plazak, eta lanean hasteko eguna ezarriko du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
9.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa. Hori ez zaie aplikatuko lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Izan ere, langile horiek lanaldi osoko plaza bat hartzearekin batera funtzionario izaera eskuratuko dute. Funtzionarioen edo estatutupeko langileen araubide juridikoa dutenek aukera izanen dute lan araubideko plaza bat eskuratzeko, lanaldi partzialekoa, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Kasu horretan, borondatezko eszedentziara igaroko dira funtzionario edo estatutupeko langile gisa.
10.–Ordainsariak.
Lekualdatzen direnek jasoko dituzte indarreko xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak.
11.–Errekurtsoak.
Kalifikazio epaimahaiek ematen dituzten egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–DEIALDIKO LANPOSTUAK ETA PLAZA HUTSEN ZENBAKIAK - D MAILA
LANPOSTUA | PLAZA HUTSEN ZENBAKIAK |
Sukaldeko laguntzailea | 2928, 2985, 10659 |
Gidaria | 71992, 73099, 73100 |
Etxezaina | 2794, 30026, 30525, 30783, 30844, 31342, 31404, 31458, 31990, 32165, 32340, 32883, 33261, 33355, 33416, 33473, 33673, 33898, 34294, 34299, 34378, 34584, 34626, 34882, 34934, 34949, 35153, 35222, 35640, 35644, 35683, 35729, 35734, 35735, 35736, 35740, 35745, 36057, 36362, 36569, 36570, 37451, 38073, 39394, 39408, 39985, 39986, 39987, 39988, 39989, 39990, 39998, 39999, 40031, 40187, 40188 |
Zaintzaile gerontologikoa, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria (EZLT), erizaintzako laguntzailea*, osasun-laguntzailea*, klinikako laguntzailea* | 2821, 3032, 3034, 3035, 3039, 3040, 3041, 3050, 3057, 3076, 3101, 3106, 3132, 3134, 3135, 3136, 3138, 3152, 3154, 3155, 3175, 3176, 4655, 7236, 7237, 7239, 7240, 7980, 7981, 7982, 8724, 8727, 9610, 10515, 11108, 11110, 11111, 11112, 11114, 11115, 11116, 11118, 11119, 11120, 11121, 11122, 11123, 11124, 11125, 11126, 11227 |
Zerbitzu orokorrak, zeladorea | 37, 94, 100, 1376, 1446, 1467, 1491, 1720, 2191, 2809, 2813, 2816, 2892, 2921, 2927, 2937, 2968, 2973, 2976, 2980, 2983, 3020, 3043, 3083, 3087, 3090, 3103, 3104, 3105, 3119, 3121, 3124, 3125, 3127, 3159, 3162, 3165, 3188, 3189, 3191, 3197, 3205, 3214, 3232, 3259, 3269, 3273, 3283, 3293, 4457, 4965, 4976, 4981, 4987, 4993, 4994, 5002, 5077, 6311, 6334, 6587, 6593, 6595, 7547, 8137, 8477, 10339, 10340, 10934, 11461, 11496, 11497, 12015, 30116, 30185, 30364, 30550, 30590, 30842, 31228, 31349, 31495, 31507, 31572, 31837, 32050, 32417, 32710, 32900, 33274, 33461, 33573, 33580, 33927, 34161, 34415, 34553, 34687, 34926, 35053, 35465, 35700, 35701, 35789, 35791, 35797, 35799, 35800, 35801, 35805, 35812, 35816, 37471, 37472, 38049, 39991, 40000, 60753, 61278, 61430, 61433, 61753, 61881, 61915, 62141, 62342, 62416, 62967, 63142, 63335, 63871, 64804, 66955, 67005, 68178, 68504, 68662, 69911, 70000, 70156, 71223, 71306, 71359, 71360, 71365, 71375, 71493, 71499, 71994, 72048, 72848, 72862, 72864, 72871, 73223, 73224, 73323, 73324, 73325, 73326, 73327, 73420, 73448, 73481, 73595, 73660, 73661, 73817, 73818, 73819, 73820 |
Iragarkiaren kodea: F2506974
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
