98. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

75/2025 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoa esleitzen diena Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroan (NHEBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu-lehiaketaren deialdian hautatu diren izangaiei.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 25ean eman 252/2024 Ebazpenaren bidez, merezimendu-lehiaketarako deialdia egin zen Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroan (NHEBZ) irakasle lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko. Ebazpen hori 2025eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ean.

Ebazpenaren zortzigarren oinarriaren arabera, zerbitzu eginkizun horiek bi ikasturte osoko iraupena izanen dute hasiera batean, eta 2025eko irailaren 1ean hasiko dira.

Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroan zuzendari lanpostuan eta irakasle lanpostuetan zerbitzu eginkizunetan dauden langileek ordura arte egindako lanaren memoria aurkeztu beharko dute. Irakasle lanpostuetan ari direnen kasuan, memoria hori zentroko zuzendariak eta kasuan kasuko gaian eskuduna den zerbitzuak baloratuko dute. Zuzendari lanpostuan ari direnen kasuan, memoria kasuan kasuko gaian eskuduna den zerbitzuak baloratuko du. Memoriaren balorazioa gai edo ez gai izanen da, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.

Memoriak balorazio ona izateak berekin ekarriko du zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea.

Horrenbestez, deialdi horretan adierazitako prozedura bukatu ondoren, eta hautapen organoak egindako behin betiko izendapen proposamena kontuan hartuta, bidezkoa da zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoak esleitzea deialdian hautatutako izangaiei.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zerbitzu eginkizunak esleitzea ondoko zerrendan aipatzen diren irakasleei, Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroan (NHEBZ) irakasleen lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu-lehiaketaren deialdiaren ondorioz:

–Laura Izaskun Barcos Pérez, arreta goiztiarreko programarako, Bigarren Hezkuntzako Hezkuntza Orientazioko irakasle lanpostuan (gaztelania).

–Eider Bacigalupe Idiondo, arreta goiztiarreko programarako, Bigarren Hezkuntzako Hezkuntza Orientazioko irakasle lanpostuan aritzeko Tuterako eskualdean (gaztelania).

–Nerea Domeño Elarre, arreta goiztiarreko programarako, Bigarren Hezkuntzako Hezkuntza Orientazioko irakasle lanpostuan (euskara).

–María Carmen Muñoz Oroz, "Ikastetxeen eraldaketa eta ikaskuntzaren diseinu unibertsala" programarako, Bigarren Hezkuntzako Hezkuntza Orientazioko irakasle lanpostuan (gaztelania).

–Leire Olza Puñal, arreta goiztiarreko programarako, Bigarren Hezkuntzako Hezkuntza Orientazioko irakasle lanpostuan (euskara).

–Juan Sagüés García, ospitaleko eta etxeko laguntzaren arloko programarako, Bigarren Hezkuntzako esparru zientifiko-teknikoko irakasle lanpostuan (euskara).

–Raquel Suescun Flamarique, arreta goiztiarreko programarako, Bigarren Hezkuntzako Hezkuntza Orientazioko irakasle lanpostuan (euskara).

–Maite Undiano Leorza, ospitaleko eta etxeko laguntzaren arloko programarako, Lehen Hezkuntzako maistraren lanpostuan aritzeko ospitalean (ingeleseko hizkuntza eskakizunarekin).

–Abel Zardoya Santos, Tuterako programen arteko programarako, Pedagogia Terapeutikoko maisu lanpostuan (gaztelania).

Zerbitzu eginkizun horiek 2025eko irailaren 1etik aurrera izanen dituzte ondorioak, eta 2027ko abuztuaren 31ra arte iraunen dute.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

4. Ebazpen hau honako hauetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentrora (NHEBZ) eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera.

Iruñean, 2025eko apirilaren 30ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

Iragarkiaren kodea: F2506395