97. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

137E/2025 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita plastikozko bobinak eta plastiko termoformatuzko ontziak fabrikatzeko eta plastikozko hondakin ez-arriskutsuak balorizatzeko industria-instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Vianako udal mugartean dago eta haren titularra Envoplaster SA da.

Egun martxan dagoen instalazio horrek badu lehendik ingurumen baimen bateratua, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 297E/2024 Ebazpenaren bidez emana, eta sarturik dago Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen 17/2020 Foru Legearen 1. eranskineko 5.1 taldean.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin du:

EHZ KODEA

DESKRIBAPENA

BALORAZIOA

08 03 17*

Inprimatzeko tonerren hondakinak, substantzia arriskutsuak dituztenak.

Onartzen da hondakinen zerrendan sartzea.

13 02 05*

Motor-olio mineral kloratu gabeak, transmisio mekanikokoak eta lubrifikatzaileak.

13 05 02*

Ura eta substantzia oliotsuak bereizteko gailuetako lohiak.

13 05 08*

Harea kentzeko makinetatik eta ura eta substantzia oliotsuak bereizteko gailuetatik datozen hondakinen nahasketa.

15 02 02*

Xurgatzaileak, iragazketa-materialak [beste kategoria batean zehazturik ez dauden olio-iragazkiak barne], substantzia arriskutsuez kutsaturiko garbiketarako zapiak eta babes jantziak.

16 01 07*

Olio iragazkiak.

16 05 04*

Substantzia arriskutsuak dituzten presio-ontzietako gasak (haloiak barne).

20 03 01

Udal hondakinen nahasketak.

Ez da bidezkoa sartzea. 20. kapituluko hondakinak etxeko hondakinei buruzkoak dira soilik, eta kasuan kasuko toki entitatearen bidez kudeatu behar dira.

20 01 39

Plastikoak.

Ez da bidezkoa sartzea. Hondakin horri 150102 EHZ kodea esleitu zaio. Kode hori lehendik sartua zegoen zentroan sortzen diren hondakinen zerrendan.

20 01 33*

16 06 01, 16 06 02 edo 16 06 03 kodeetan zehaztutako bateria eta metagailuak, eta era horretako bateriak dituzten sailkatu gabeko metagailu eta bateriak.

Ez da bidezkoa sartzea. 16 06 01, 16 06 02 edo 16 06 03 EHZ kodeen arabera eskatu beharko dira hondakinak, dagokionaren arabera.

Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia, ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen bateratuan ezarritako gehieneko isurketa-balioekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.

Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Partez onartzen da plastikozko bobinak eta plastiko termoformatuzko ontziak fabrikatzeko eta plastikozko hondakin ez-arriskutsuak balorizatzeko industria-instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Vianako udal mugartean dago eta haren titularra Envoplaster SA da.

Bigarrena.–Suteen aurkako segurtasuna dela eta (abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua), instalazioan biltegiratutako hondakin kopuruak ez du handitu behar ingurumen baimen bateratua emateko espedientearen dokumentazio teknikoan kalkulatutako arrisku intrintsekoaren maila.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Envaplaster SAri igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko apirilaren 15ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.

Iragarkiaren kodea: F2505888