2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA ETA ITURENGO UDALEN BATASUNA
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat ematen da 2025eko plantilla organikoa, eranskinean datorrena. Hasierako onespenaren erabakia 2025ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 10ean.
Zubietan, 2025ko apirilaren 16an.–Lehendakaria, Ernesto Dominguez Olea.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
1. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (egonkortzea). Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Bateraezintasuneko osagarria: %35,00. Lanpostuko osagarria: %30,50. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.
2. Kontu-hartzailea. Maila: A. Sarbidea: Merezimendu-lehiaketa (egonkortzea). Doneztebeko, Elgorriagako, Iturengo eta Zubietako Administrazio Zerbitzuen Batasunekoa. Bateraezintasuneko osagarria: %35,00. Lanpostuko osagarria: %29,14. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.
3. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Lanpostuko osagarriak: %12, %20,79. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, B1 maila edo baliokidea. Administrazio egoera: jardunean.
Lan-kontratudun finkoak.
1. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa egonkortzea. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Lanaldi osoa. Lanpostuko osagarriak: %12, %49,37. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: jardunean.
Izenen zerrenda
Funtzionarioa.
Zerbitzu anitzetako enplegatua: Oinatz Asensio Santesteban. Maila: D. Gradua: 3. Antzinatasuna: 2004ko ekainaren 26a.
Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda.
Idazkaria: Izaskun Mielgo Rey. Maila: A. Antzinatasuna: 2021eko abuztuaren 2a.
Kontu-hartzailea: Naira Arretxea Gorosterrazu. Maila: A. Gradua: 1. Antzinatasuna: 2017ko irailaren 25a.
Lan-kontratudunen izenen zerrenda.
Administrari laguntzailea: Amaia Ochandorena Mindeguia. Maila: D. Antzinatasuna: 2000ko azaroaren 2a.
Iragarkiaren kodea: L2506433