2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Lehen aldaketa 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2025eko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. urterako plantilla organikoa aldatzea.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik egon ezean, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.
Zizur Nagusian, 2025eko apirilaren 25ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2506285