2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZABALTZA
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Hasierako onespena 2025eko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 10ean, eta jendaurreko aldian inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Zabaltzako Udalaren 2025eko plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren behin betiko onespena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin.
Arraitzan (Zabaltza), 2025eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
Lanpostua: Zabaltzako eta Beraskoaingo Udalen Batasuneko idazkari kontu-hartzailea. Buru den udala: Zabaltza. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35 + %3,72. Administrazio-egoera: hutsik.
Izenen zerrenda
Aldi baterako administrazio-kontratudunak.
Silvia Chivite López. Zabaltzako eta Beraskoaingo Udalen Batasuneko idazkaria: Lanaldiaren 2/5 Beraskoaingo Udalean eta beste 3/5 Zabaltzako Udalean. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35 + %3,72. Egoera: jardunean.
Iragarkiaren kodea: L2506356