2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
2025eko aurrekontuaren behin betiko onespena
Iturengo Udalak, 2025eko otsailaren 13an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra (37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2025eko otsailaren 24an).
Jendaurreko epea iragan baita inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari jarraikiz, aurrekontua behin betiko onetsitzat jotzen da.
Foru lege horren 277.1 artikuluak ezarritakoa bete beharrez, haren laburpena ematen da argitara.
GASTUAK:
KAPITULUA | IZENA | HASIERAKO AURREIKUSPENAK (euroak) |
1. | Langileen lansariak | 53.450,00 |
2. | Ondasun eta zerbitzuen gastuak | 206.814,81 |
3. | Finantza gastuak | 1.200,00 |
4. | Transferentzia arruntak | 199.254,54 |
6. | Inbertsio errealak | 431.170,44 |
9. | Finantza pasiboak | 4.700,00 |
GUZTIRA: | 896.589,79 |
DIRU-SARRERAK:
KAPITULUA | IZENA | HASIERAKO AURREIKUSPENAK (euroak) |
1. | Zuzeneko zergak | 121.322,11 |
2. | Zeharkako zergak | 8.000,00 |
3. | Tasak eta bestelako diru-sarrerak | 40.450,00 |
4. | Transferentzia arruntak | 323.390,00 |
5. | Ondareko diru-sarrerak eta herri-lur. aprob. | 29.610,84 |
7. | Kapital transferentziak | 373.816,84 |
9. | Finantza aktiboak | 0 |
GUZTIRA: | 896.589,79 |
Iturenen, 2025eko apirilaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.
Iragarkiaren kodea: L2506403