97. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

18/2025 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, basoen berrikuntza eta zabalkundea sustatzeko oinarri arautzaileak eta deialdia onartzen dituena (2025 eta 2026 aldiak). DDBN identifikazioa: 828604.

Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren (LORAFNA) 50.1 artikuluko e) letran ezarritakoaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio "Foru Komunitatearen edo Nafarroako udalerri, kontzeju eta gainerako administrazio entitateen titulartasuneko mendien" gaineko eskumen esklusiboa.

Arau horren arabera onartu zen abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea, Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeari buruzkoa, eta, besteak beste, eskumen eta helburu hauek ezarri zituen:

–Baso eta mendien oihan eta ekologiazko ikerketa eta esperimentazioa sustatzea [3. artikuluko e) apartatua, 63.1.c) artikuluan zabaldua].

–Oihan arloko enpresaburuen, langileen eta jabeen prestakuntza bultzatzea [63. artikuluko 3. puntua].

–Gizartea sentsibilizatzea eta mendiek dakartzaten onuren zabalkundea egitea [68.p) artikulua].

–Oihan batasunak eta elkarteak bultzatzea, bai eta oihan kooperatibak ere

[68.o) artikulua eta 3.d) artikulua, baso asoziazionismoa sustatzeari buruzkoak].

Helburu horiek lortzeak Nafarroako Foru Komunitateko baso sistemek irautea eta hobetzea ekarriko du, horrek dakartzan onura guztiekin, zuzenekoak zein zeharkakoak. Horiek guztiak interes sozial handikoak dira.

Gainera, arauaren 66. artikuluan ezartzen denez, "Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak, dagozkion aurrekontuen mugen barnean, laguntza teknikoa eta ekonomikoa emanen die mendi edo oihan lur publiko nahiz pribatuen titularrei, oihan aprobetxamenduen titularrei, oihan elkarteei eta oihan industria eta enpresei".

13/1990 Foru Legearen 70., 71. eta 72. artikuluek laguntzen mailaketari eta bateragarritasunari buruzko alderdi orokorrak ezartzen dituzte, baita dirulaguntzako baremoei buruzkoak ere. Otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsi den Mendien Erregelamenduaren 104., 105. eta 107. artikuluetan zehaztu dira alderdi horiek. Erregelamendu horrek berak ezartzen du, 105.9 artikuluan, ebazpen batek garatuko duela artikulu horren edukia.

Bestalde, Nafarroako Baso Agendak, 2019ko azaroaren 13ko Gobernu Bilkuran onetsitakoak, 5 ardatz estrategikotan antolaturiko zenbait programa eta neurri finkatu zituen Nafarroako basogintza sektorea garatze aldera:

1. ardatza: Baso arloko gobernantza.

2. ardatza: Klima aldaketa eta basoko arriskuak.

3. ardatza: Basogintza sektorea sustatzea.

4. ardatza: Bioaniztasunaren kontserbazioa.

5. ardatza: Berrikuntza eta Ezagutza.

Bertan sartzen dira deialdi honekin partzialki garatzen diren neurri hauek:

–BE-4P-5N: Baso produktu berriei buruzko I+Grako laguntzen deialdi bat onartzea, Nafarroako baso espezieekin baso produktu berriak —nekazaritzako elikagaien, farmaziaren edo automobilaren erabilerarakoak— ikertzeko ekimen bat planteatzen duen edozein pertsona juridikorentzat.

–G-6P-2N: Basoen zabalkundean esperientzia arrakastatsuak sustatzea.

–G-6P-3N: Sentsibilizaziorako eta prestakuntzarako jardunaldiak egitea basogintza sektorean esku hartzen duten eragile guztientzat (profesionalak, administrazioak, teknikariak, ingurumen hezkuntzan aritzen direnak).

–KA-2P-1M: Baso praktikak zabaltzea eta gauzatzea, lurraldea arrisku naturalekiko hain kaltebera egiten ez dutenak.

Ebazpen honi Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2015 Foru Legea aplikatzen zaio.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, batetik, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak, laugarren xedapen gehigarrian egindako deskontzentrazioa dela medio, bestetik, ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Basoen berrikuntza eta zabalkundea sustatzeko 2025 eta 2026 urteetarako laguntzen oinarri arautzaileak onartzea, ebazpen honen I. eranskinean jasotzen den moduan.

2. Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izatea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Deialdi honetako konpromisoei aurre egiteko, 2025eko aurrekontuko 740002 74200 4819 456703 partidan (Baso elkarteentzako laguntzak) aurrekontu kredituak baimentzea, bai eta 2026an horretarako gaituko den aurrekontukoan ere, baldin eta aurrekontu kreditu nahikoa badago.

AURREKONTU PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

740002 74200 4819 456703 Baso elkarteentzako laguntzak

2025

163.000,00

2026

163.000,00

4. Dirulaguntza eta laguntza publikoen publizitate sistema nazionalaren datu-basean erregistratzea oinarri arautzaile hauek eta haien deialdia, eta martxoaren 8ko 130/2019 Errege Dekretuan aipatzen den informazio guztia ematea (130/2019 Errege Dekretua, Dirulaguntzen Datu Base Nazionala eta dirulaguntzen eta gainerako laguntza publikoen publizitatea arautzen dituena).

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta bere laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte. Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoko laguntzen fitxa (www.nafarroa.eus) izanen da dirulaguntza honekin lotutako ondoz ondoko argitalpenak egiteko tokia, eta beste leku batzuetan egindakoek ez dute baliorik izanen.

6. Ebazpen hau Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzura igortzea.

7. Oinarri arautzaile hauen eta deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko titularrari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2025eko apirilaren 15ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

I. ERANSKINA.–DEIALDIAREN OINARRIAK

1. oinarria.–Dirulaguntzaren xedea, aplikazio eremua eta helburua.

1. Oinarri hauen helburua da basoen berrikuntza eta zabalkundea sustatzeko laguntzak arautzea.

2. Aurrekoaren arabera, eta Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 31. eta 38. artikuluetan xedatutakoak aplikatuz, laguntza horiek baldintza guztiak betetzen dituzte, bai baldintza orokorrak, bai 702/2014 (EB) Erregelamenduaren baldintza espezifikoak; izan ere, erregelamendu horrek, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta, barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan.

2. oinarria.–Neurri honi aplikatu beharreko baldintza orokorrak.

Jarduketa berrikuntza ekintzak, basoen zabalkundea eta basogintza sektorearen dinamizazioa sustatzera bideratuta dago, honako hauen bidez:

a. Baso asoziazionismoa sustatzea eta baso elkarteak sortzea.

b. Baso prestakuntzarako eta zabalkunderako ekintzak garatzea.

c. Bioekonomiaren esparruan, basoko berrikuntza ekintzak garatzea.

d. Aholkularitza unibertsala sustatzea basogintza sektorean.

3. oinarria.–Onuradunak.

Irabazi asmorik gabeko elkarteak izaten ahal dira deialdi honetako laguntzen onuradun, egoitza fiskala Nafarroan dutenak eta beren jarduera baso eremuan egiten dutenak, betiere aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoei eutsiko dietela agintzen badute.

4. oinarria.–Entitateak onuradun gisa onartuak izateko irizpideak.

1. Onuradun izaten ahal dira aurreko oinarrian deskribatutakoak, 5. oinarrian agertzen den jardueraren bat egiten dutenak.

2. Jarduketek dirulaguntza jasotzeko, gainera, espedienteek onarpen irizpide hauek bete behar dituzte laguntza eskaera aurkezten den egunean:

–Eskatzaileek garatuko dituzten ekintzen memoria baloratua aurkeztu beharko dute.

–Zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean eduki beharko dituzte.

–Eskatzaileek ez dute egon behar Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako batean.

–Jarduketa diruz lagungarriak bateragarriak izan behar dira Nafarroako Baso Agendarekin.

–Elkarteek egiaztatu beharko dute laguntza eskaera horiek aurkeztu baino bi urte lehenagotik egon direla jardunean.

5. oinarria.–Kostu diruz lagungarriak, mota eta zenbatekoa.

1. Diruz laguntzen ahal diren ekintzak garatzeko gastutzat hartuko dira bai onuradunek funtzio hori garatzeko zuzenean kontratatutako langileen gastuak, bai eskatutako ekintza garatzeko kontratatutako enpresek egindako fakturen ondoriozkoak. Ekintza horiek, besteak beste, honelakoak izanen dira:

a. Baso Taldeen Baso Kudeaketarako Planaren garapena, bai eta baso taldeak osatzeko helburua duten zabalkunde jarduerak eta beharrezko aholkularitzak ere.

b. Baso jarduerarekin zerikusia duten kolektiboei zuzendutako baso prestakuntzarako ikastaroak.

c. Baso jarduerarekin zerikusia duten kolektiboei zuzendutako baso zabalkunderako jardunaldiak.

d. Baso esperientziak sustatzeko ekintzak, basoen ezagutza hobetzeko, edo ekintza berritzaileak, basoko tresna edo produktu berriak edo prozesuak garatzeko.

e. Basogintza sektoreko jabeei eta enpresei aholkularitza unibertsala emateko ekintzak.

2. Gastu hautagarrietan ez da BEZa sartzen.

3. Laguntzen zenbatekoa:

a) Kostuak neurrikoak izateko printzipioa bermatzeko, aurkeztutako gastuei Nafarroako Baso Tarifak aplikatuko zaizkie. Hemen ikus daitezke: https://www.navarra.es/eu/medio-ambiente/gestion-forestal/tarifas-para-obras-y-trabajos-forestales.

b) Baso prestakuntzarako ikastaroei eta zabalkunderako jardunaldiei dagokienez, gehieneko zenbateko hau onartuko da:

–Elkartearen kudeaketa orduen kostuetarako, zenbatekoa ikastaroaren orduak bider proiektatutako parte-hartzaile kopurua eta modulua (13 euro) eginez lortzen den emaitza izanen da.

–Kanpoko laguntzen kostuak aurreko kostu horiei gehitzen ahalko zaizkie, behar bezala justifikatuta.

c) Baso aholkularitzako ekintzetarako onartuko den gehieneko zenbatekoa proiektatutako orduak bider modulua (44 euro/ordu) izanen da.

4. Diruz lagunduko dira, soilik 2025eko urtarrilaren 1aren eta 2026ko urriaren 15aren artean benetan ordaindu diren gastuak, hots, 15. oinarrian ezarritako justifikazio aldia amaitu baino lehenagokoak.

5. Gastu mota bakoitzeko, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa honako hau izanen da:

–Aurreko 1. epigrafeko a) eta d) letretan aipatzen diren gastuen % 100, betiere goian adierazitako epean ordaindu badira.

–Aurreko 1. epigrafeko b) eta c) letretan aipatzen diren gastuen % 85.

–Aurreko 1. epigrafeko e) letran aipatzen diren gastuen % 70.

6. Eskaera bakoitzeko onartutako urteko gehieneko aurrekontua honako hau izanen da:

–250 bazkide baino gehiago dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteak: 100.000 euro urtean.

–Gainerako eskatzaileak: 45.000 euro urtean.

7. oinarria.–Dirulaguntzak emateko modua eta balorazio irizpideak.

1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira laguntza hauek. Beraz, aurkezten diren eskaerak alderatuko dira haien arteko lehentasun hurrenkera ezartzeko. Laguntza ekonomikoak emateko baldintzak dira baliabide ekonomikoak eta aurrekontuetan behar den adinako kreditua izatea.

2. Eskaeren hurrenkera emandako puntuen baturaren arabera eginen da, honako balorazio irizpide hauen arabera.

ZK.

IRIZPIDEA

BALORAZIOA

PUNTUAK

PUNTUAK GEHIENEKOA

1

Eskatzaile mota

100 bazkidetik gora

50

50¹

100 bazkide edo gutxiago

0

2

Zabalkunde, prestakuntza edo esperimentazio ekintzen justifikazioa. Zergatik proposatzen dira?

Nafarroako basogintza sektorean landu beharreko gabezia bat identifikatzen da, gabeziaren arrazoiak eta ondorioak aztertzen dira, eta adierazten da zer lortu edo helarazi nahi den proiektuaren bidez, eta hori guztia zehaztasunez eta egiari lotuta.

40

40²

Ez du zerikusirik Nafarroako basogintza sektorearen gabeziarekin.

Edo ez dira aztertzen haren arrazoiak eta ondorioak.

Edo ez da adierazten zer lortu edo helarazi nahi den proiektuaren bidez, edo ez da zehaztasunez eta egiari lotuta egiten.

0

3

Jarraitasuna. Aurreko proiektu baten jarraipena da?

Ekintzak aurreko kanpainan diruz lagundutako proiektu baten lanekin jarraitzen du, ekintza berberak errepikatu gabe.

10

10 ²

Ekintzak ez ditu aurreko kanpainan diruz lagundutako proiektu baten lanak jarraitzen, edo ekintza berberak errepikatzen ditu.

0

1. Lehenengo irizpidean, honako puntuazio hauek aplikatuko dira: Puntu erdi emanen da elkarteko bazkide bakoitzeko; gehienez 50 puntu.

2. Gainerako irizpideetan, honako puntuazio hauek aplikatuko dira: Eskaerako ekintza bakoitzari taulan deskribatutako balioa esleituko zaio, eta eskaeran duen aurrekontuaren arabera haztatuko da. Hala, eskaeraren balorazioa bere ekintzen batez bestekoa izanen da, dagokion aurrekontu erlatiboaren arabera haztatuta.

8. oinarria.–Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.

1. Laguntza hauek tramitatzeko, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da eskaeren artean, aurreko oinarriko balorazio irizpideak aplikatuz. Balorazio handiena lortu duten eskaerei emanen zaie laguntza, deialdian zehaztutako kreditua gainditu gabe. Gehienez ere 100 puntu emanen dira. Espedientearen gutxieneko puntuazioak gehieneko puntuazioaren % 20 izan beharko du laguntzak eman ahal izateko (20 puntu).

2. Puntuazio osoan berdinketa gertatuz gero, lehen irizpidean puntu gehien dituen espedientea lehenetsiko da, eta, berdinketa ez bada hausten, hautatzeko bigarren irizpidea lehenetsiko da. Berdinketak badirau, eskaeraren sarrera-data zaharrena duen eskaera lehenetsiko da.

3. Instrukzio organoak proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa txikiagoa baldin bada aurkeztutako eskaeran agertzen dena baino, eskaera berregiteko eskatuko zaio onuradunari, konpromisoak eta baldintzak dirulaguntzara egokitzeko, baina soilik baldin eta eskatzaile hori azkena gelditu bada hautaketa irizpideen arabera dirulaguntza jasoko dutenen artean eta aurrekontu erabilgarririk ez izateagatik ez bada emandako zenbatekoa eskatutako guztia adinakoa.

Instrukzio organoak eskaera berregina onetsi ondoren, dokumentazio guztia organo eskudunari igorriko zaio, laguntzen gaineko ebazpena eman dezan.

Nolanahi ere, eskaerak berregiten direnean, dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburua errespetatu beharko dira, bai eta eskaera edo eskariak direla-eta ezarritako balorazio irizpideak ere.

9. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.

1. Dirulaguntzaren entitate onuradunek Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte, bereziki 9. artikuluan aipatzen diren betebehar orokorrak.

2. Ordainketa ebatzi arte, 5. oinarrian ezarritako betebeharrei eutsi behar zaie, baita 7. oinarrian jasotako balorazio irizpideen ondoriozkoei ere.

3. Entitate onuradunak inbertsioen alderdi tekniko eta ekonomikoei buruz behar diren argibideak emanen ditu, baita eskatzen ahal zaion informazioa ere laguntza honi buruz, laguntzaren jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.

4. Erakunde onuradunak onartu eginen ditu laguntza ongi eman dela, inbertsioak ongi gauzatu direla eta konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak.

5. Erakunde onuradunak Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari (Baso Plangintzarako Atalari) jakinaraziko dio diruz lagundutako inbertsioak finantzatzen dituzten beste dirulaguntza publiko batzuk eskatu eta/edo jaso dituela. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, nolanahi ere, ordainketan jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen. Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna deialdi honen 17. oinarrian dago araututa.

6. Diru-laguntza ematen duen ebazpen proposamena egiten denean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeretako batean ez egotea eta, zehazki, Gizarte Segurantzarekiko zorrak eguneratuak eta zerga guztiak pagatuak izatea.

7. Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, egiaztatze eta kontrol lanen xede izaten ahal diren neurrian.

8. Deialdi honen 19.1 oinarrian dirulaguntzei publizitatea egiteko ezarritako neurriak betetzea.

9. Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauetan eta indarreko araudian ezarritako kasuetan.

10. Gardentasun betebeharrak: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kargura dirulaguntzak jasotzen dituzten entitateak behartuta daude ondoren aipatzen diren arauetan jasotako dokumentazioa aurkeztera, baldin eta jasotako dirulaguntzak edo laguntzak 20.000 eurotik gorakoak badira urte batean (hots, aurrekontu ekitaldiari lotutako urte natural batean) edo jasotako dirulaguntzak edo laguntzak haien urteko diru-sarrera guztien %20 badira gutxienez, betiere 5.000 eurora iristen badira. Hauek dira aipatu arauak: Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea, 12.4 artikulua, eta irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretua, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen dituena.

Muga kuantitatibo horiek gainditzen diren kalkulatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da ondorio horietarako, ez guztizko batura.

Erreferentziako urteko negozio zifra edo aurrekontua honako hauetako txikiena izanen da:

–Aurreko urteko negozio zifra edo gauzaturiko aurrekontua.

–Dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako negozio zifra edo onartutako aurrekontua.

Aurreko kasuak gertatzen direnean, pertsona onuradunek honako informazio honen berri eman beharko dute:

–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

–Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan dagoena izanen da.

–Kargudun bakoitzak gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan duen dedikazio mota.

–Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazio hori hilabeteko epean igorri beharko da, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik.

Informazio hori urtebetez egonen da ikusgai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Aldi hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta hilabete pasatu aurretik kendu beharko da, eskaera egiten denetik zenbatuta.

Onuradunak ez badu gardentasun betebeharra bete beharrik, ez direlako aurreikusitako inguruabarrak gertatzen, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du. Emateko ebazpenarekin batera aitorpen eredu bat bilduko da, eta hilabeteko epean igorri beharko da, ebazpena jasotzen denetik hasita.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira.

Onuradunak ez badu betetzen informazioa emateko eginbeharra, horrek ekartzen ahal dituen zehapenak galarazi gabe, ordaindu gabe utziko da onartutako dirulaguntza, eta, zenbatekorik kobratu bada, itzuli beharko da, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

11. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako jarduketa printzipioak. Laguntza hauen onuradunek Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritako jarduketa printzipioak bete behar dituzte.

12. Baso Kudeaketarako Plana eginez gero, 5 urtez izan beharko da indarrean.

10. oinarria.–Laguntza eskaera eta dokumentazio osagarria.

1. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko berariazko fitxaren bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak). Fitxa horretan, esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoan sartzeko. Bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki behar da.

Eskaera paperean aurkezten bada, elektronikoki aurkezteko eskatuko zaio eskatzaileari, eta 10 egun naturaleko epea emanen zaio horretarako. Ondorioetarako, zuzenketa egin zen eguna hartuko da eskaeraren aurkezpen eguntzat.

Eskaerak ez badu oinarri arautzaile hauetan eskatutako edukia betetzen, interesdunari eskatuko zaio, hamar eguneko epean, akatsa zuzendu dezan edo beharrezko dokumentuak erants ditzan. Horrekin batera adieraziko zaio, hala jokatzen ez badu, eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela. Gorabehera hori aldez aurreko ebazpen bidez adieraziko da, izandako gertaerak eta aplikatutako arauak zehaztuta.

2. 2025eko urtarrilaren 1a baino lehenagoko gastuak ez dira diruz lagungarriak izanen.

3. Laguntza eskaerarekin batera dokumentazio hau aurkeztu behar da:

a) Eskaera orria, II. eranskineko ereduaren araberakoa.

b) Eskatzailearen IFKren kopia, eta hura ordezkatzen duen pertsona fisikoaren gaitasunarena, eta baso elkarteen kasuan, haien estatutuen kopia bat. Dokumentazio hori Administrazioaren esku badago, ez da beharrezkoa izanen berriro aurkeztea, dokumentu horietan aldaketarik egon ezean.

c) 2025 eta 2026 urteetan garatu nahi diren ekintzen memoria baloratua (2026ko azaroaren 2ra artekoa), aurrekontua bi urteetan banakatuta.

d) Martxan dagoen kanpainarako jarduketen eskaera, III. eranskinaren arabera.

e) Eskatzaileak lehen aldiz laguntzak jaso behar dituenean edo horiek ordaintzeko kontua aldatu nahi duenean, honako izapidetze elektroniko hau egin beharko du (interesdunak honako kredentzialak izan beharko ditu: Ziurtagiri Digitala, NAN elektronikoa edo Cl@ve sisteman alta emanik egon beharko du). Izapideak hemen egiten ahalko dira: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta?back=true&pageBackId=5722676

Kredentzial horiek ez baditu, "Transferentzia bidezko ordainketa eskaera" aurkeztu beharko du, behar bezala beteta eta sinatuta. Inprimaki hori Nafarroako Gobernuaren webgunean eskuratzen ahal du. Gaur egun, esteka honetan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak.

4. Kudeaketa organoaren errekerimenduei emandako erantzunak erregistro elektronikoaren bidez tramitatuko dira.

5. Onuradunak eskaera bakarra aurkeztu beharko du deialdi bakoitzeko.

10. oinarria.–Instrukzio organoa.

Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak neurri honetan jasotako laguntzak emateko prozedurak instruituko ditu, eta laguntza emateko eta ordainketa egiteko ebazpen proposamenak ere eginen ditu.

11. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.

1. Eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta arau hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunen arabera.

2. Ebaluazioa ikusirik, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak ebazpen proposamena eginen du, eta laguntzak esleitzeko espedientean jaso beharko da onuradunak betetzen dituela laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak.

Finantzatu beharreko azken proiektuaren dirulaguntza proposamenaren zenbatekoa txikiagoa bada aurkeztutako eskaeran agertzen dena baino, aurrekontuan diru erabilgarririk ez dagoelako, instrukzio organoak eskaera birformulatzeko eskatzen ahalko du. Nolanahi ere, eskaera berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburua errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere. Kudeaketa organoak eskaera berregina onetsi ondoren, dokumentazio guztia organo eskudunari igorriko zaio, laguntzen gaineko ebazpena eman dezan.

3. Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak Ingurumeneko zuzendari nagusiari aurkeztuko dio laguntzak emateko proposamena, hark onar dezan.

12. oinarria.–Dirulaguntza emateko ebazpena.

1. Ebazpen horren aurretik, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak, bitarteko elektronikoak erabiliz, behin-behineko proposamenaren berri emanen die interesdunei, adieraz dezaten proposamenari buruzko iritzirik eman nahi duten, hamar eguneko epe luzaezinean, komunikazioa jaso eta biharamunetik hasita. Izapide hori egin ondoren, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko titularrak dirulaguntza emateko ebazpena emanen du, interesdunei jakinaraziko die, eta Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko du, dirulaguntza kanpainaren prozesuaren emaitzarekin batera, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hiru hilabeteko epean.

2. Ebazpena arrazoitua izanen da, egitateen eta zuzenbideko oinarrien aipamen laburra eginez, eta behar bezala egiaztatu beharko dira.

3. Laguntzak emateko ebazpena baliabide elektronikoen bidez jakinaraziko da, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezarri bezala.

4. Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, baldin eta berariazko ebazpenik eman eta jakinarazten ez bada dirulaguntzaren oinarri arautzaile hauetan ezarritako ebazpena emateko epean.

13. oinarria.–Eskaerak aldatzea.

1. Justifikatutako arrazoiak direla-eta, onuradunak uste badu beharrezkoa dela aldaketa nabarmen bat egitea hasiera batez onetsitako emakidan, 14.3 puntuan zehazten den bezala, aldaketa eskaera bat aurkeztu beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari. Eskaeran, adierazi beharko du zer aldaketa eskatzen duen eta zergatik egin nahi duen aldatzeko eskaera hori. Eskaera inbertsioa gauzatu aurretik aurkeztuko da, eta, betiere, inbertsioak bukatzeko epea amaitu baino bi hilabete lehenago.

2. Proiektuaren aldaketa nabarmenak onetsi edo ezesteko, horien instrukzio organoak txostena egin beharko du: Baso Plangintzarako Atalak.

3. Aldaketa esanguratsutzat jotzen da onartutako aurrekontuaren % 10etik gorako aldaketak proposatzen dituena, ekintzen arteko aurrekontu aldaketak edo ekintza berri bat dakartzana. Teknikoki justifikatutako aldaketa nabarmenak baino ez dira onartuko, baldin eta deialdi honetan diruz lagungarriak badira, eta ez badute murrizten hura ematea eragin zuen baremoaren puntuazioa. Aldaketa horiek ez dute hasieran emandako laguntzaren zenbateko osoa gainditzen ahalko, salbu eta deialdiaren ebazpenak kreditu erabilgarriak utzi baditu aurrekontu partidan.

4. Azken ziurtagirian onartutako emakidaren aldean esanguratsuak ez diren aldaketak sartzen badira (diruz laguntzen ahal den Exekuzio Materialaren Aurrekontuaren (EMA) % 10etik beherakoak), ordaintzen ahalko dira, betiere emandako laguntzaren zenbateko osoa gainditzen ez bada eta deialdi honek diruz laguntzen ahal dituen kostuak badira.

14. oinarria.–Jarduketak gauzatzeko epeak, ordainketa egin aurretik bete beharrekoak eta ordainketa eskaera.

1. Inbertsioa bukatzeko eguna 2025eko azaroaren 2a izanen da 2025eko urteko laguntza eskaerentzat. Eta 2026an egin beharreko ekintzetarako laguntza jasotzen duten eskaerentzat, 2026ko azaroaren 2an izanen da.

2. Beraz, laguntzak jasotzeko, onuradunek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

–2025ean egindako ekintzetarako ordainketa eskaera, 2025eko azaroaren 7an aurkeztekoa.

–2026an egindako ekintzetarako ordainketa eskaera, 2026ko azaroaren 7an aurkeztekoa.

Hau da, espediente batek bi ordainketa izanen ditu 2025ean eta 2026an egiteko onartutako ekintzak barne hartzen baditu.

3. Partzialki edo guztiz ordaintzeko eskaerak ere (IV. eranskina) aurkeztu beharko dira, Nafarroako Gobernuko web-orrian (www.nafarroa.eus), tramiteen katalogoan dagoena ("Ordainketa eskaera egitean aurkeztu beharreko inprimakiak"), eta, horrekin batera, honako dokumentazio hau:

a) Onetsitako dirulaguntza gauzatu dela ziurtatzen duen memoria, eta urtean egindako gastuak eta inbertsioak justifikatzen dituen dokumentazioa. Memoriak, gutxienez, honako hauek jaso beharko ditu: jardueraren deskribapen xehatua, onetsitako aurrekontuaren kostu unitarioen arabera erakundeak egindako gastuen zerrenda baloratua, 5. oinarriko a, b eta c apartatuetako ekintzetan parte hartu dutenen zerrenda, bai eta zabalkunderako sortutako material guztia ere. Dokumentazio teknikoa sortzen bada (kudeaketa planak eta behar bezalako arretaren sistemak), entregatu egin beharko da. Ziurtapen sistemen edo zaintza kateen kasuan ere, ziurtapen sistemara atxikita egotearen ziurtagiria beharko da.

b) Entitate onuradunek beren langileak erabili badituzte jarduera diruz lagungarriak egiteko: eskaera egin zenetik emandako nominen zerrenda, gastua egin den hilabeteei dagokiena, ekintzari eskainitako ehunekoa zehaztuta. Aipatutako jarduketa horiek enpresekin kontratatzeagatik sortutako gastuei dagokienez: horiek igorritako fakturak, eskaeraren datatik justifikazioa egiten den arte, eta horiek ordaindu direla justifikatzen duten agiriak. Ordainagiriak: zuzenbidean onartutako guztiak aurkeztuko dira, betiere ordainketa oinarri hauetan jasotako epeen barruan egin dela egiaztatzen bada eta horretarako ezarritako epeen barruan egindako jarduketekin bat badatoz.

c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, kanpoko hornitzaile batek egiaztatutako gastu diruz lagungarria 30.000 eurotik gorakoa bada obra gauzatzeko kostuaren kasuan edo 12.000 eurotik gorakoa ekipamendu ondasunak hornitzeko edo aholkularitza zein laguntza enpresek emandako zerbitzuen kasuan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea hautatu dela efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz, salbu eta, dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura hori emateko behar adina entitate ez badago. Horretarako, hornitzailea aukeratzeko erabakia justifikatzeko ziurtagiria aurkeztuko dute.

Aurreko salbuespena ordainketa eskatzen den unean bertan justifikatu beharko da. Horretarako, onuradunaren legezko ordezkariak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, alderdi hori argi eta garbi azaltzen duena. Bertan, honako esaldi hau adierazi beharko da: ".................................................... hornitzailea (IFZ:...................................) ez da hautatu efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz, zeren, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez baitago hornidura edo zerbitzua ematen duen nahikoa erakunde.

d) Kontratista batekin azpikontratatutako lanen zenbatekoak dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20 gainditzen duenean eta 60.000 eurotik goitikoa denean, idatzizko kontratu bat egin beharko da, haren kopia bat aurkeztuz, ordainketa jasotzeko eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera.

4. Ordainketa eginen da baldin eta instrukzio organoak kontrol horiek egiten baditu, oinarritzat hartuz Foru Administrazioan eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

5. Ingurumeneko zuzendari nagusiak ordainketa ebazpena emanen du, behar bezala arrazoituta.

15. oinarria.–Bitarteko elektronikoen bidezko harremanak.

1. Eskatzaileak aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eta laguntzen eskaera modu telematikoan aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko laguntzen fitxaren bidez. Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko erregistro orokor elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

2. Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 45.1 artikuluko b) letran xedatutakoa betez, aurreko atalean aipatzen den laguntzaren fitxan argitaratuz jakinaraziko dira laguntza horiek emateko prozeduran egiten diren jarduketa guztien administrazio-egintzak eta komunikazioak.

16. oinarria.–Dirulaguntzen kontrola, murrizketak eta ordainketa ez gauzatzeko arrazoiak.

1. Esleipenaren ebazpenean ezarritako konpromisoak, baldintzak eta beharkizunak ez betetzeak berarekin ekarriko du emandako diru kopurua ez ordaintzea edo jasotako dirulaguntzak itzularaztea, osorik nahiz zati batean, kasuen arabera, azaroaren 9ko Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearekin bat, berandutze interesak barne izan edo ez, bidezkoa denaren arabera.

2. Dirulaguntzaren zenbatekoa 60.000 eurotik gorakoa denean, ordaindu ahal izateko, organo kudeatzaileak inbertsioaren egiaztapen materiala eginen du. Espedientean egiaztapenaren berri jaso beharko da, akta edo egiaztapen txosten baten bitartez.

Salbuespen gisa, aurreko egiaztapen materialaren ordez dokumentu bidezko egiaztapena egin liteke, baldin eta dokumentuek modu zentzuzkoan eta behar adina justifikatzen badute diruz lagundutako jarduera egin dela.

3. 14. oinarriko dokumentazioa dagokion epean aurkeztu ezean, emandako dirulaguntzari % 1 kenduko zaio justifikazioa atzeratzen den egun natural bakoitzeko, eta 25 egunez, gehienez ere. Gehiago atzeratuz gero, dirulaguntza galdutzat emanen da.

17. oinarria.–Laguntzak metatzea.

Emandako dirulaguntza, betiere horri buruzko araudia errespetatzen bada, beste laguntza batzuei metatzen ahalko zaie, betiere onuradunak horren berri ematen badu eta araudiak ezartzen dituen gehieneko mugak gainditzen ez dituela egiaztatzen ahal bada.

18. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

1. Entitate onuradunek emandako finantzaketaren izaera publikoaren publizitate egokia egin beharko dute, deialdia egin duen departamentuaren logotipoa jarriz sortutako edozein dokumentaziotan eta ekintzen hedapena eta zabalkundea egiteko ekitaldietan.

2. Azaroaren 9ko Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 45.1 artikuluan, b) letran, xedatutakoa aplikatuz, adierazi behar da Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoko laguntzen fitxa (www.nafarroa.eus) dela dirulaguntza honekin lotutako ondoz ondoko argitalpenak egiteko tokia, eta beste leku batzuetan egindakoek ez dutela baliorik izanen.

II. ERANSKINA.–BASOEN BERRIKUNTZA ETA ZABALKUNDERAKO LAGUNTZAREN ESKAERA, 2025/2026 KANPAINARAKO

ESKATZAILEAREN DATUAK

ENTITATE MOTA:

Izena:

Helbidea:

IFZa:

Herria:

Posta kodea:

Telefonoa:

Helb. elektronikoa:

Banku kontua:

ESKATZAILEAREN LEGEZKO ORDEZKARIAREN DATUAK

Izen-abizenak:

IFZa:

Helbidea:

PK:

Kargua:

Telefonoa:

Helb. elektronikoa:

Eskatzaileak ADIERAZTEN DU, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren 2025eko ............................... Ebazpenaren bidez onartutako deialdiari dagokionez, eskatutako betekizunak betetzen dituela eta aipatu deialdiaren oinarrien baldintza guztiak onartzen dituela, eta AITORTZEN DU:

(1) Harekin bateraezina den beste laguntza ekonomikorik ez duela jaso.

(2) Onuradun izateko debekurik ez duela, DFLaren 13. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan adierazitakoaren arabera.

(3) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.

(4) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari baimena ematen diola Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eta Gizarte Segurantzan dauden datuak ikusteko, horrela egiazta dezan, dirulaguntzak emateko ebazpenaren proposamena egiten den unean, egunean dituela zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

(5) Baimena ematen duela eskaeran agertzen diren bere datu pertsonalak fitxategi automatikoetan sartzeko, Datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz erabiltzeko.

Hala, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren laguntzak ESKATZEN DITU.

.........................(e)n, ........(e)ko .............................aren .........(e)(a)n.

(Eskatzailearen sinadura)

III. ERANSKINA.–GASTU DIRUZ LAGUNGARRIEN ZERRENDA

ESKATZAILEA:

IFZ/IFK: ESPEDIENTE ZK.: ........................................................

Ekintza mota¹

un.

euroak/unitatea

Eskatutako aurrekontua (BEZik gabe)

Urtea

1. ekintza

Langile propioaren orduak

Joan-etorrien kilometroak

Kanpoko kontratazioa

2. ekintza

Langile propioaren orduak

Joan-etorrien kilometroak

Kanpoko kontratazioa

3. ekintza

Langile propioaren orduak

Joan-etorrien kilometroak

Kanpoko kontratazioa

4. ekintza

Langile propioaren orduak

Joan-etorrien kilometroak

Kanpoko kontratazioa

(1) Deialdi honetako 5. oinarriko aukeren artean, a, b, c, d eta e esleitzea.

Basoen berrikuntza eta zabalkunderako 2025-2026 kanpainarako laguntzen deialdiaren oinarrien arabera, zerrendatutako zenbatekoengatiko laguntza eskatzen du, aurkeztutako memoria baloratuarekin bat etorriz.

Data, sinadura (izena eta kargua)

IV. ERANSKINA.–ORDAINKETA ESKAERA

(lanak bukatzean aurkeztu beharreko inprimakia)

ESKATZAILEA: IFZ/IFK:

ESPEDIENTE ZK.: ........................................................ Urtea:

Ekintza mota²

un.

euroak/unitatea

Exekutatutako aurrekontua (BEZik gabe)

1. ekintza

Langile propioaren orduak

Joan-etorrien kilometroak

Kanpoko kontratazioa

2. ekintza

Langile propioaren orduak

Joan-etorrien kilometroak

Kanpoko kontratazioa

3. ekintza

Langile propioaren orduak

Joan-etorrien kilometroak

Kanpoko kontratazioa

4. ekintza

Langile propioaren orduak

Joan-etorrien kilometroak

Kanpoko kontratazioa

(2) Deialdi honetako 5. oinarriko aukeren artean, a, b, c, d eta e esleitzea.

Basoen berrikuntza eta zabalkunderako laguntzen 2025-2026 kanpainako deialdiaren oinarriekin bat, adierazitako zenbatekoak paga dakizkion eskatzen du, ekintzak garatzeko egin diren gastuei baitagozkie.

.............................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n.

Data, izena eta kargua

Iragarkiaren kodea: F2506308