97. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2025eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2025eko aurrekontua.

Hasiera batez onetsitako 2025eko udal aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, Udalaren 2025eko aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan jasotako jendaurreko aldia iragan ondoren.

Basaburuan, 2025eko apirilaren 29an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2506331