2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Informazio batzordeetako burutzaren ordezkariak aldatzea
Udal honetako alkateak, 2025eko apirilaren 25ean, Alkatetzaren 670/2025 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Udal informazio batzordeetako burutzaren ordezkariak aldatzeko alkatetza ebazpena.
2023ko ekainaren 28ko 1155. Alkatetza Ebazpenaren bidez, banatu zen Altsasuko Udaleko 2023-2027 legegintzaldirako informazio batzordeetako burutzen ardura.
Hiru informazio batzorderen burutza aldatzea helburu, eta bat etorriz xedatzen denarekin azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125.a) artikuluan (errege dekretu horrek Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua, onetsi zuen),
EBAZTEN DUT:
1. Manuel Bergera Ijurcoren esku uztea Hirigintza, Etxebizitzako, Obretako eta Zerbitzuetako Informazio Batzordeko burutza.
2. Manuel Bergera Ijurcoren esku uztea Industriako, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Informazio Batzordeko burutza.
3. Joseba Jokin Zelaia Oiarbideren esku uztea Gazteriako eta Kiroletako Informazio Batzordeko burutza.
4. Bere horretan diraute Altsasuko Udaleko 2023-2027 legegintzaldirako diren gainerako Informazio batzordeetako burutzak, aipatu ebazpenaren bidez zehaztuak.
5. Informazio Batzordeko burutzaren izendapenak indarra hartzeko, zinegotzi interesdunak onartu egin beharko du. Hartara, onartutzat hartuko da hiru egun baliodunen buruan, behar den jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, kontrakorik espresuki adierazten ez badu.
6. Ukitutako zinegotziei pertsonalki jakinaraztea ebazpen hau, kargu horiek onar ditzaten, hala badagokio.
7. Osoko Bilkurari ebazpenaren berri ematea egiten duen lehenengo bilkuran, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.
Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
Altsasun, 2025eko apirilaren 29an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2506326