1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, Chatarras Iruña SAk sustatua.
Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legea garatzeko eta industriako isuriei buruzko Erregelamenduaren 16. artikuluan xedatutakoarekin (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.
Espediente mota | Ingurumen baimen integratuaren berrikuspena |
Espedientearen kodea | 0001-0052-2025-000003 | Hasiera eguna | 2025/04/22 |
Kudeaketa unitatea | Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | Sartu gabeko zentroa |
1/2016 Legegintzako Errege-dekretua, abenduaren 16koa | I. eranskina / 5.4.d) |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | I. eranskina / 5.3.b).iv) |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | II. eranskina / 9.b) taldea |
Instalazioa | Txatarra transferitzeko instalazioa eta aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinen biltegia + balio bizitzaren bukaeran dauden ibilgailuak tratatzeko zentro baimendua |
Titularra | CHATARRAS IRUÑA SA |
Zentroaren zenbakia | 3180602585 |
Tokia | Aratzuri-Itza errepidea 1. km-a, 1. poligonoa, 1550. lurzatia |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 604.254 eta Y: 4.742.221 |
Udalerria | ORKOIEN |
Proiektua | Baimenaren baldintzak berrikustea, Teknika Erabilgarri Onenei (TEO) buruzko ondorioen gaineko 2018/1147 (EB) Betearazpen Erabakiari egokitzeko |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkezten ahalko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan. –Telematikoki: Nafarroako Atarian dagoen erregistro orokor elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabilita. |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx |
Iruñean, 2025eko apirilaren 23an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Iragarkiaren kodea: F2506039