1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
141E/2025 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ofizioz aldatzen baita haragitarako behi eta zaldi aziendaren instalazio baten ingurumen baimen bateratua, ebazpen honen eranskinean zehaztuta dauden aldaketen arabera. Instalazioa Ribaforadako udal-mugartean dago, eta Ganados Barberena SL da haren titularra.
Egun abian dagoen instalazio horrek badu lehendik ingurumen baimen bateratua, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta eman zitzaiona; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 10.17 multzoan, 10.21 taldean.
Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 14ko 495E/2024 Ebazpenaren bidez, aldaketa funtsezko bat baimendu zen instalazioan.
Ondoren, 2025eko martxoaren 13an, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak txosten bat eman zuen. Txostenaren edukiak Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 14ko 495/2024 Ebazpenaren XI. eranskinari eragiten dio, eta honela dio:
"Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Zerbitzuak txosten bat eman zuen 2023ko apirilaren 28an, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak eskatuta (Esp.: 0001-OT01-2023-000005). Txostenak aztertu zuen zer-nolako eragina izanen zuen ureztalurretan Ribaforadako udal-mugartean dagoen abeltzaintzako ustiategia handitzeak (sustatzailea: Ganados Barberena SL, IFKa: B-31782006).
Hasierako proiektuan, Ribaforadako katastroko 1. poligonoko 355. lurzatia aztertu zen, lurzati horretan kokatuta baitzegoen jatorrizko ustiategia. Jatorrizko ustiategian, hain zuzen, zaldi azienda zegoen, eta handitu nahi zen, han jartzeko txahalen haztegi bat. Hasierako ukipena "ertaina" zela ondorioztatu zen, lurzatiak III (R) sailkapen agrologikoa baitu. Hortaz, nekazaritzako eta abeltzaintzako eraikina zenez, txostena aldekoa izan zen. Dena den, ustiategiaren azalerak, handitu ondoren, ezinen zuen inolaz ere gainditu 5 ha-ren muga (horixe da kasu hauetan onartzen den salbuespena).
Geroago, 2024ko urtarrilaren 19an, Abeltzaintza Zerbitzuak txosten bat eman zuen, eta sustatzaileari eskatu zion bi ustiategiak bereiz zitzala, produkzio orientazioaren arabera. Hala, txahalak gizentzeko ustiategi berria beste toki batean jarri beharko zuen: zaldientzako ustiategitik 230 metrora, gutxienez. Ustiategi bakoitzak du bere REGA kodea, eta ustiategi independenteak dira.
Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 14ko 495E/2024 Ebazpenaren bidez, eta kontuan harturik Abeltzaintza Zerbitzuak emandako txostena, funtsezko aldaketa bat baimendu zen haragitarako behi eta zaldi aziendaren instalazio horretan, ebazpenaren eranskinetan jasotakoaren arabera, eta lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena eman zitzaion. Horiek horrela, txosten berrian ebaluatzen da zer-nolako eragina izanen duen behi aziendaren ustiategiak kokaleku berrian. Zaldi aziendaren jatorrizko ustiategiak proiektatutako 5 ha-ko azalera izaten jarraituko du.
Kasu honetan, iritzi da gertatzen direla Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikuluaren e) letran aurreikusitako inguruabarrak, eta, horrenbestez, egoki da ingurumen baimen bateratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 40. artikuluan aurreikusitako administrazio prozedurarekin.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Ofizioz aldatzea haragitarako behi eta zaldi aziendaren instalazio baten ingurumen-baimen bateratua, ebazpen honen eranskinean zehaztuta dauden aldaketen arabera. Instalazioa Ribaforadako udal-mugartean dago, eta Ganados Barberena SL da haren titularra.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea Ganados Barberena SLri, Ribaforadako Udalari, Greenpeace erakundeari, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari, Abeltzaintza Zerbitzuari, Nekazaritza Zerbitzuari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Biodibertsitatearen Zerbitzuari, Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeari, Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalari, Nafarroako Foru Komunitatearen Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioari, Aragoiko Estatuko Errepideen Mugapeari eta Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioko Trenbide Sektorearen Zuzendaritza Nagusiko Trenbide Plangintzako zuzendariorde nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko apirilaren 15ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.
Iragarkiaren kodea: F2505870