1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
79E/2025 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailerena, kargutik kentzen duena Fermín Javier García Unciti, Nafarroako Foru Ogasuneko Laguntza Teknikoaren Unitate Administratiboko burua.
Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 244/2023 Foru Dekretuaren 12. artikuluak emandako ahalmenekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Fermín Javier Garcia Unciti jauna, Nafarroako Foru Ogasuneko Laguntza Teknikoaren Unitate Administratiboko burua. Burutzan aritzeko azken eguna 2025eko apirilaren 23a da.
2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Foru Ogasuneko Zergadunei Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko apirilaren 22an.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.
Iragarkiaren kodea: F2506003