96. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1119/2025 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita bidezkoa dela izangaiak kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-peoi laguntzaileen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 2569/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-peoi laguntzaileen gehienez ere laurogeita zazpi plaza betetzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17koan.

Martxoaren 8ko 968/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak puntuazio handiena duten eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen dituzten izangaiak kontratatzeko proposamena egin zuen. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko apirilaren 5ean, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 1610/2024 Ebazpenaren bidez, azaroaren 6ko 4201/2024 Ebazpenaren bidez eta otsailaren 10eko 402/2025 Ebazpenaren bidez, behar ziren kontratazioak egin ziren.

Adierazi beharra dago izangai batek ez zuela kontratua sinatu, eta lau plaza esleitu gabe gelditu zirela plazak aukeratzeko aurreko ekitaldian.

Halaber, horretarako ezarritako epearen barnean, lau izangairi borondatezko eszedentzia eman zitzaien, kontratua sinatu zuten egunetik aurrerako ondorioekin, beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zirelako, administrazio honetan edo beste batean.

Aurrekoa oinarri hartuta, eta deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 2025eko martxoaren 26an kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan haien ondo-ondotik ageri diren 9 izangairen aldekoa.

Alberto Liberal Baztán jauna ezin da kontratatu, ez baitu aurkeztu deialdiaren 8.2 eta 7.3 oinarrietan eskatutako dokumentazioa.

Gainerako izangaiek aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa eta egiaztatu denez eskatutako baldintzak betetzen dituztela, bidezkoa da kontratatzea eta plazak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Xedatzea honako izangai hauek kontrata daitezela suhiltzaile-peoi laguntzaileen lanpostuan aritzeko lanaldi partzialeko aldizkako lan kontratudun finko gisa:

TORTOSA MARTINEZ, SERGIO

CASADO ARDILA, HECTOR

GIL AZCUETA, XABIER

GIL DE GOMEZ SAENZ, JORDI

SAENZ ALVAREZ, DAVID

TORRADO DEL RIO, JON

LEGARDA GONZALEZ, JON

SANCHEZ MAYAYO, IVAN

2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute, zeinak 2025eko maiatzaren 19tik aurrera izanen baititu ondorioak. Kontratua prest dagoenean, horren berri emanen zaie, sina dezaten. Telematika bidez sinatzen ahalko dute, Giza Baliabideen dokumentuak sinatzeko plataformaren bidez, edo aurrez aurre, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalean.

Kontratua eskuragarri jartzen denetik hamar eguneko epean sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanaldi partzialeko aldizkako lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko apirilaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

DEITURAK ETA IZENA

PLAZA
ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

TORTOSA MARTINEZ, SERGIO

0009418

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

SU-ITZALTZE ZERBITZUA: ATAL OPERATIBOA

LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA

EREMU MISTOA

EREMU MISTOA

CASADO ARDILA, HECTOR

0009503

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

SU-ITZALTZE ZERBITZUA: ATAL OPERATIBOA

LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA

EREMU MISTOA

EREMU MISTOA

GIL DE GOMEZ SAENZ, JORDI

0009542

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

SU-ITZALTZE ZERBITZUA: ATAL OPERATIBOA

LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA

EREMU MISTOA

EREMU MISTOA

SAENZ ALVAREZ, DAVID

0009419

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

SU-ITZALTZE ZERBITZUA: ATAL OPERATIBOA

LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA

EREMU MISTOA

EREMU MISTOA

TORRADO DEL RIO, JON

0009516

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

SU-ITZALTZE ZERBITZUA: ATAL OPERATIBOA

LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA

EREMU MISTOA

EREMU MISTOA

LEGARDA GONZALEZ, JON

0009558

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

SU-ITZALTZE ZERBITZUA: ATAL OPERATIBOA

LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA

EREMU MISTOA

EREMU MISTOA

SANCHEZ MAYAYO, IVAN

0009539

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

SU-ITZALTZE ZERBITZUA: ATAL OPERATIBOA

LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA

EREMU MISTOA

EREMU MISTOA

GIL AZCUETA, XABIER

0009562

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

SU-ITZALTZE ZERBITZUA: ATAL OPERATIBOA

LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA

EREMU MISTOA

EREMU MISTOA

Iragarkiaren kodea: F2506006