96. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1118/2025 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita bidezkoa dela izangaiak kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-gidari laguntzaileen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 2570/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-gidari laguntzaileen gehienez ere berrogeita hamar plaza betetzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17koan.

Martxoaren 8ko 961/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak puntuazio handiena duten eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen dituzten izangaiak kontratatzeko proposamena egin zuen. Kontratazio proposamenak deialdiaren web-fitxan argitaratu ziren 2024ko apirilaren 5ean eta abuztuaren 22an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 1609/2024 Ebazpenaren bidez, azaroaren 6ko 4200/2024 Ebazpenaren bidez eta otsailaren 10eko 401/2025 Ebazpenaren bidez izangaiak kontratatu egin ziren.

Azken kontratazioaren ondoren, izangai batek ez zuen kontratua sinatu, plaza bat esleitu gabe gelditu zen aurreko plazen aukeraketan, eta bi izangairi borondatezko eszedentzia eman zitzaien, kontratua sinatu zuten unetik aurrerako ondorioekin, administrazio honetan edo beste batean beste lanpostu batean zerbitzuak ematen ari zirelako.

Aurrekoa oinarri hartuta, eta deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 2025eko martxoaren 25ean hirugarren kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan haien ondo-ondotik ageri diren izangaien aldekoa.

Marina Esperanza Ciriza Castro andrea eta Francisco Javier Echapare González jauna ezin dira kontratatu, ez dutelako aurkeztu deialdiaren 8.2 eta 7.3 oinarrietan eskatutako dokumentazioa.

Gainerako izangaiek aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa eta egiaztatu denez eskatutako baldintzak betetzen dituztela, bidezkoa da kontratatzea eta plazak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Xedatzea honako izangai hauek kontrata daitezela suhiltzaile-gidari laguntzaileen lanpostuan aritzeko lanaldi partzialeko aldizkako lan kontratudun finko gisa:

CAÑO ORDOÑO, MIKEL

LIZARRAGA PELLO, GORKA

2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute, zeinak 2025eko maiatzaren 19tik aurrera izanen baititu ondorioak. Kontratua prest dagoenean, horren berri emanen zaie, sina dezaten. Telematika bidez sinatzen ahalko dute, Giza Baliabideen dokumentuak sinatzeko plataformaren bidez, edo aurrez aurre, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalean.

Kontratua eskuragarri jartzen denetik hamar eguneko epean sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanaldi partzialeko aldizkako lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko apirilaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

DEITURAK ETA IZENA

PLAZA
ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

GIDABAIMENA

CAÑO ORDOÑO, MIKEL

0009468

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

SU-ITZALTZE ZERBITZUA: ATAL OPERATIBOA

LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA

Eremu mistoa

Eremu mistoa

X

LIZARRAGA PELLO, GORKA

0009491

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

SU-ITZALTZE ZERBITZUA: ATAL OPERATIBOA

LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA

Eremu mistoa

Eremu mistoa

X

Iragarkiaren kodea: F2506005