1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
402/2025 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez ikerketa batzordeen osaera aldatzen baita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eremu denetan, sexu-jazarpena eta/edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta esku hartzeko protokoloaren esparruan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 12ko 750/2024 Ebazpenaren bidez, ikerketa batzordeko kideak izendatu ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eremu denetan, sexu-jazarpena eta/edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta esku hartzeko protokoloaren esparruan. Ebazpen hori 2024ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 9an.
Nafarroako Berdintasunerako Zerbitzuak proposatu du berdintasunaren arlorako proposatutako ordezko batzordekidea aldatzea, eta María Teresa Pérez Larumberen ordez (Berdintasunaren arloko erdi mailako teknikaria) Miren Edurne Maceira Martínez izendatzea (Berdintasunerako Gobernantzaren Zuzendariordetzako Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko burua).
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emandako txosten-proposamena ikusirik, eta baliatuz Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Estatutuetan aitortuta ditudan eskudantziak (irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren estatutuok),
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Ikerketa Batzordearen osaera, sexu-jazarpena eta/edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta esku hartzeko protokoloaren esparruan. Hala, Miren Edurne Maceira Martínez andrea izendatzen da ordezko batzordekide berdintasunaren arloan, eta batzordea honela geratzen da osaturik:
• Batzordekideak, arloka:
–Ignacio Iriarte Aristu jauna, titular gisa, eta José María Ayerra Lazcano jauna, ordezko gisa, Nafarroako Osasun Zerbitzuko Organo Zentraletako Profesionalen Zuzendaritzan.
–Gabriel Izpura Liberal jauna, titular gisa, eta Susana Cruces Azpa andrea, ordezko gisa, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzan.
–Enrique Amoztegui Hermoso de Mendoza jauna, titular gisa, eta Eduardo Iván Ladrón Arana jauna, ordezko gisa, Osasun Mentaleko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuan.
–Carlos Suescun Sánchez jauna, titular gisa, eta María Nieves Arbeloa Pascual andrea, ordezko gisa, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako Profesionalen Zerbitzuan.
–José Manuel García Arguiñano jauna, titular gisa, eta Yolanda Macua Martínez andrea, ordezko gisa, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuan.
–Ana Beamonte Aréjula andrea, titular gisa, eta María Jose Royo Vera andrea, ordezko gisa, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuan.
• Batzordekide finkoak:
–Matilde Lahera Martín andrea, titular gisa, eta Silvia Serrano Domínguez andrea, ordezko gisa, Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuko psikologoak.
–Irene Martínez García andrea, titular gisa, eta Eva Estébariz Arteta andrea, ordezko gisa, Langileen eta Lan Harremanen Zuzendariordetzako administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa).
–Edurne Cortijo Huguet andrea, titular gisa, eta María Carmen Bustos Martínez andrea, ordezko gisa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari sindikalak.
–María Elena Lorente Armendáriz andrea, Berdintasunaren arloko erdi mailako teknikaria, titular gisa, eta Miren Edurne Maceira Martínez andrea, Berdintasunerako Gobernantzaren Zuzendariordetzako Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko burua, ordezko gisa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuan.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3.º Ebazpen hau igortzea María Teresa Pérez Larumbe andreari eta ikerketa batzordeetako kideei, eta Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzara, Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzura, Profesionalen Garapen eta Parte-hartzerako Zerbitzura, Langileen Batzordera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko apirilaren 14an.–Zuzendari kudeatzailea ez dagoenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza emateko zuzendaria, Nancy Nelly Gonzalo Herrera (irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretua).
Iragarkiaren kodea: F2505808