96. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantzaren behin betiko onespena

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitatearen Batzarrak, 2024ko abenduaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantza.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2024ko urtarrilaren 7an, eta baita entitateko iragarki-taulan paratu ere.

Jendaurreko epean alegazioak aurkeztu ziren.

Horiek aztertuta, 2024ko apirilaren 10ean egindako bilkuran, Mankomunitatearen Batzarrak aho batez

ERABAKI DU:

Lehena.–Honako alegazio hauek ezestea:

5. ALEGAZIOA - Zaintza, kontrola eta ikuskapena.

Alegazio hori ezetsi egin da, mankomunitatearen jarduera-eremukoa ez den udal bati buruzkoa denez, akatsa izan dela uste delako. Hala ere, adierazi behar da gure ordenantzek zaintza- eta kontrol-neurriak jasotzen dituztela eta mankomunitateak langile propioak dituela lan horiek egiteko. Gainera, herri bakoitzeko udaltzainen laguntza dugu bidezko zehapen-espedienteak irekitzeko.

6. ALEGAZIOA, jardunaldi eta ekitaldi publikoetan sortutako hondakinak jatorrian bereizteko betebeharrari buruzkoa.

Ezetsi egiten da alegazioa, arrazoi hauengatik: lehenik eta behin, mankomunitateak kontuan hartu zuen FEMPek proposatutako eredua eta idazketa. Gai zehatz honetan, aldaketa batzuk egin dizkiogu proposatutako idazketari, Nafarroak ekitaldi publikoei buruzko berezko legedia baitu, 36/2024 Foru Dekretuak ezartzen duenaren arabera. Horregatik, idazketak aldaketak dakartza Federazioaren proposamenarekin alderatuta, gure foru-legeriara egokitu behar baitugu.

Zabor-gelak dituzten altuerako urbanizazioetan beira-frakziorako atzealdeko karga-ontziak sartzeko betebeharrari buruzko ALEGAZIOA.

Ezetsi egin dugu alegazioa, gure eremuan horrelako urbanizaziorik ez dagoelako eta kaleetan beirazko edukiontzi nahikoa dagoelako.

Bigarrena.–Honako alegazio hauek baiestea:

4. ALEGAZIOA - Horeca sektoreko establezimenduetarako nahitaez jatorrian bereiztea.

Baietsi egiten da 43.1.e artikuluaren akatsa zuzentzeko iradokizuna: 35. artikulua oker aipatu zen eta 36. artikulua aipatu da haren ordez.

Hirugarrena.–Berariaz eta behin betiko onestea Kudeaketa Ordenantzaren testuaren azken idazketa, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta onartutako alegazioen ondoriozko aldaketak erantsi ondoren. Idazketa hau izanen du:

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HHS MANKOMUNITATEKO HONDAKINEN BILKETA KUDEATZEKO ORDENANTZA

ZIOEN AZALPENA

Espainiako Konstituzioaren 45. artikuluaren arabera, politika sozial eta ekonomikoaren gida oinarrietako bat da guztiek dutela eskubidea pertsonaren hazkunderako egokizko ingurune batez gozatzeko, eta baita hark iraun dezan betebeharra ere; era berean, botere publikoek, hala nola mankomunitatea osatzen duten tokiko entitateek, berezko baliabide guztien erabiltze arrazionala zainduko dute, bizitza kalitatea hobetu eta babesteko eta ingurunea berriztatu eta defendatu, behar beharrezko den elkartasun kolektiboan oinarrituz.

Aurrekoa betez, eta ingurumenaren arloko konstituzionaltasun-multzoarekin bat etorriz, Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko Legea (7/2022 Legea, apirilaren 8koa) onetsi zen, hondakinei dagokienez Espainian aplikatu beharreko oinarrizko araubide juridikoa ezartzen duena eta, beraz, barne antolamendura ekartzen dituena hondakinei buruz EBk 2018an onetsitako Zuzentarauen lege maila behar duten arauak; horren ondorioz, indargabetu egiten du Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko aurreko Legea (22/2011 Legea, uztailaren 28koa).

Eta 7/2022 Legea erregelamendu bidez garatzeko arau gisa, Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko abenduaren 27ko 1055/2022 Errege Dekretua onetsi da; arau horretan, tokiko erakundeek ontzien hondakinen gainean dituzten eskumenen araubidearen erregulazio xehatua jasotzen da.

Gainera, 7/2022 Legea baino lehen onetsitako hiru erregelamendu garrantzitsuren bitartez berrikuntza esanguratsuak txertatu dira tokiko erakundeen eskumen esparruan, garrantzi bereziko hondakinei dagokienez, hala nola aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinei, pila eta metagailuen hondakinei, eta abandonatutako ibilgailu eta pneumatikoen hondakinei dagokienez: 27/2021 Errege Dekretua, urtarrilaren 19koa, honako hauek aldatzen dituena: 106/2008 Errege Dekretua, otsailaren 1ekoa, pila eta metagailuei eta horien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa; eta 110/2015 Errege Dekretua, otsailaren 20koa, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzkoa. 731/2020 Errege Dekretua, abuztuaren 4koa, honako hau aldatzen duena: 1619/2005 Errege Dekretua, abenduaren 30ekoa, erabiltzen ez diren pneumatikoen kudeaketari buruzkoa (erabiltzen ez diren pneumatikoak garbiguneetan biltzeari dagokionez). Eta 265/2021 Errege Dekretua, apirilaren 13koa, balio-bizitzaren bukaeran dauden ibilgailuei buruzkoa eta abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra aldatzen duena (abandonatutako ibilgailuak etxeko hondakintzat berariaz hartzeari dagokionez).

Azkenik, Gobernuak Ekonomia Zirkularraren Espainiako Estrategia (Espainia Zirkularra 2030) eta Ekonomia Zirkularraren Ekintza Plana 2021-2023 onetsi ditu, eta, horien bitartez, ekoizpen eta kontsumo eredu berri bat bultzatzeko oinarriak ezartzen dira, non produktuen, materialen eta baliabideen balioak ahalik eta luzaroen iraunen duen ekonomian, hondakinen sorrera ahalik eta gehien murriztuta eta halabeharrez sortzen diren hondakinak aprobetxatuta, ahalik eta irismen handienarekin.

Testuinguru horretan, 7/2022 Legean, besteak beste, toki erakundeek hondakinen arloan dituzten eskumenak arautzen dira eta, hala, Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2 eta 26. artikuluetan xedatutakoa zehazten da; eta, bestalde, azken xedapenetako zortzigarrenean jasotzen da toki erakundeek lege horrekin bat datozen ordenantzak onesteko betebeharra dutela, beren eskumeneko hondakinak biltzeari eta kudeatzeari buruzko betebehar berriak ezarritako epeetan betetzen direla bermatzeko.

7/2022 Legean honela definitzen dira etxeko hondakinak: etxeko jardueraren ondorioz etxeetan sortzen diren hondakinak, arriskutsuak eta arriskugabeak, eta, halaber, zerbitzu eta industrietan sortutako aurrekoen antzekoak –osaerari eta kantitateari dagokienez–, zerbitzuaren edo industriaren berezko jardueraren ondorioz sortzen ez direnak. Kategoria horretan sartzen dira etxeetan sortzen diren hondakinak; besteak beste, sukaldeko olio erabilia, tresna elektrikoak eta elektronikoak, ehunak, pilak, metagailuak, altzariak, tresnak eta koltxoiak, baita etxeetan egiten diren eraikuntza edo konponketa obra txikietatik heldu diren hondakinak ere; eta bide publiko, berdegune, jolas eremu eta hondartzen garbiketan jasotako hondakinak kategoria horretan sartzen direla xedatzen da. Bestalde, Lege horretan honako hauek hartzen dira merkataritzako hondakintzat: handizkako zein txikizkako merkataritzak berezko duen jardueratik sortuak, baita jatetxe eta ostatuetako zerbitzuetatik, bulego eta merkatuetatik eta zerbitzuen sektoreko gainerakoetatik heldu direnak ere.

Eta, aurreko definizioetan oinarrituta, 7/2022 Legearen 12.5 artikuluan xedatzen da toki erakundeei dagokiela nahitaezko zerbitzu gisa, beren lurralde eremu osoan, etxeko hondakinak biltzea, garraiatzea eta tratatzea, dagozkien ordenantzek ezartzen duten moduan.

Toki erakundeek beren gain hartzen ahalko dute merkataritzako hondakin arriskugabeen kudeaketa, 7/2022 Legearen 12.5 e) 2. eta 20.3 artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, noiz eta establezimenduek udal-kudeaketa sistemari borondatez atxikitzea erabakitzen dutenean, edo, toki erakundeak bere kudeaketa sistema propioa ezartzen duenean eta, arrazoituta eta hondakinen kudeaketan ekonomia eta ingurumen efizientzia eta eraginkortasun handiagoko irizpideetan oinarrituta, hondakin-sortzaile horiek udal kudeaketa-sistemari nahitaez atxiki behar zaizkiola ezartzen duenean. Merkataritzako hondakin-sortzailea sistema publikoari atxikitzen ez bazaio, behar bezala egiaztatu beharko dio toki erakundeari bere hondakinak behar bezala kudeatzen dituela, 7/2022 Legearen 20.3 artikuluan ezartzen den bezala.

Araudi berritasun horien aurrean, beharrezkoa da udal-eskumeneko Hondakinen Bilketari buruzko Esparru Ordenantza hau onartzea.

I. TITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremuak.

1. Ordenantza honen xedea da Nafarroako Erriberagoieneko HHS Mankomunitatearen alor geografikoko udal-eskumeneko hondakinak gordailutzeko eta biltzeko jokabide eta jarduera guztiak arautzea, hondakinen sorrera saihesteko, eta, hori ezinezkoa delarik, hondakinen kudeaketa ahalbidetzea, ordena honi jarraikiz, berrerabiltzeko, birziklatzeko eta balorizazio material edo energetikorako beste modu batzuetarako prestatuta, hondakindegietan hondakin gutxiago uzteko eta, horrenbestez, ingurumen emaitza globalik onena lortzeko, giza osasunari eta ingurumenari eragiten dizkien eragin kaltegarriak arintze aldera.

2. Udal-eskumenak baliatuta, ordenantza honek garatzen ditu hondakinei buruzko Estatuko eta autonomia erkidegoko legedia eta toki araubidearen legedia. ordenantza hau aipatutako lege horien arabera interpretatu eta aplikatu behar da une oroz.

3. Mankomunitateak bere udalerrietan horretarako prestatutako baliabide, instalazio edo zerbitzuetan hondakinak uzten dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiek ordenantza honetan eta ordenantza hau interpretatzeko edo garatzeko ematen diren arauetan xedatutakoa bete beharko dute.

2. artikulua. Araubide juridikoa.

Ordenantza honetan arautzen diren jarduera eta jokabideei aplikatu beharreko araubide juridikoa osatuko dute ordenantzan berean, gaiari buruzko aplikatu beharreko estatuko eta autonomia erkidegoko legerian eta zuzenean aplikatu beharreko Europako araudian aurreikusitakoak, eta, bereziki, honako xedapen hauetan eta horiek garatzeko edo aplikatzeko arauetan:

–2014/955/EB Erabakia, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, Hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzekoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat etorriz.

–2019/1885 (EB) Betearazpen Erabakia, Batzordearena, 2019ko azaroaren 6koa, Udal-hondakinen isurketari buruzko datuen kalkuluari, egiaztapenari eta komunikazioari buruzko arauak ezartzen dituena Kontseiluaren 1999/31/EE Zuzentarauaren arabera.

–7/2022 Legea, apirilaren 8koa, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzekoa.

–Nafarroako Foru Komunitateko 14/2018 Foru Legea, ekainaren 18koa, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoa.

–1055/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzkoa.

–553/2020 Errege Dekretua, ekainaren 2koa, Estatuko lurraldearen barrenean hondakinak garraiatzea arautzen duena.

–646/2020 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, hondakinak hondakindegira eramanez ezabatzea arautzen duena.

–293/2018 Errege Dekretua, maiatzaren 18koa, plastikozko poltsen kontsumoaren murrizketari buruzkoa, eta Ekoizleen Erregistroa sortzen duena.

–110/2015 Errege Dekretua, otsailaren 20koa, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzkoa (urtarrilaren 19ko 27/2021 Errege Dekretuaren bidez txertatutako aldaketen arabera).

–106/2008 Errege Dekretua, otsailaren 1ekoa, pila eta metagailuei buruzkoa, eta haien hondakinen ingurumen kudeaketari buruzkoa (honako hauen bidez txertatutako aldaketen arabera: uztailaren 24ko 710/2015 Errege Dekretuaren, uztailaren 23ko 943/2010 Errege Dekretuaren eta urtarrilaren 19ko 27/2021 Errege Dekretuaren bidez).

–105/2008 Errege Dekretua, otsailaren 1ekoa, Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen dituena.

–36/2024 Foru Dekretua, apirilaren 17koa, ekitaldi publikoei eta jasangarritasunari buruzkoa.

3. artikulua. Definizioak.

Aurreko artikuluan aipatutako arau-xedapenetan jasotako definizioez gain, honako hauek ere hartuko dira kontuan:

a) Etxeko hondakinak: etxeko jardueren ondorioz etxeetan sortutako hondakinak, arriskutsuak nahiz arriskugabeak. Etxeko hondakintzat hartzen dira, halaber, zerbitzu eta industrietan sortutakoak eta aurrekoen antzekoak direnak osaerari eta kantitateari dagokienez, eta ez direnak sortzen zerbitzuaren edo industriaren berezko jardueraren ondorioz.

Kategoria honetan sartzen dira etxeetan sortzen diren hondakinak; besteak beste, sukaldeko olio erabilia, tresna elektrikoak eta elektronikoak, ehunak, pilak, metagailuak, altzariak, tresnak eta koltxoiak, bai eta etxeetan egiten diren eraikuntza edo konponketa obra txikietatik heldu diren hondakinak ere.

Honako hauek ere etxeko hondakintzat hartuko dira: bide publikoak, berdeguneak, josteta eremuak eta hondartzak garbitzetik heldu direnak.

b) Udalaren eskumeneko osasun hondakinak: jarduera medikoak edo osasun arlokoak egitean sortzen diren hondakinak, baldin eta biltzeko edo kudeatzeko baldintza espezifikorik eskatzen ez badute, inolako kutsadura espezifikorik edo infekzio-arriskurik gabe, ez sortzen diren zentroen barruan ez kanpoan, baita jarduera medikoetan edo osasun arlokoetan aritzean sortutako hondakin guztiak ere, baldin eta etxeko jardueren ondorioz etxeetan sortutako hondakinen antzeko ezaugarriak badituzte. Osagai hauek izaten dituzte: papera, kartoia, metalak, beira, janari hondarrak, lorezaintzako hondakinak, altzariak eta tresnak, baita osasun zentro edo kontsulta mediko bateko gela edo eremu jakin batzuetan sortzen diren bestelako hondakinak ere, zehazki, osasun-jarduerarik egiten ez den gela edo eremuetan, hala nola bulegoetan, jantokietan, kafetegietan, biltegietan, itxarongeletan eta antzekoetan.

c) "Denda edo saltegia": lokal eta salmenta puntu finkoak, non erregularki egiten diren produktuak handizka nahiz txikizka saltzeko merkataritza-jarduerak, ostalaritzako eta jatetxetako jarduerak edo mota horretako zerbitzuak publikoari ematekoak, baita legezko edo erregelamendu bidezko xedapen baten arabera kalifikazio hori jasotzen duten beste edozein esparru mugatu ere.

d) Merkataritza-establezimendu kolektiboa: esparru, parke edo eraikin beraren barruan instalatutako lokal edo salmenta-puntuek osatzen dute, eta merkaturatze-lizentzia bakarra du, nahiz eta lokal edo salmenta-puntu bakoitzak bere enpresa-jarduera egiten duen.

e) Ekitaldi publikoak: jarduera hauek hartzen dira halakotzat:

–Ikuskizun publikoak: enpresa batek eskaintzen dion antzezpen, emanaldi, erakustaldi edo proiekzio bat ikustera joaten den publikoa biltzen duten ekitaldiak, enpresaren kontura parte hartzen duten artistak edo exekutatzaileak.

–Jolas- eta kirol-jarduerak: jardueran parte hartzeko edo enpresak eskaintzen dizkien zerbitzuak jasotzeko helburu nagusiarekin joaten den publikoa biltzen dutenak, aisia, entretenimendua, dibertsioa, kirola eta/edo jarduera fisikoa helburu.

–Jarduera soziokulturalak: pertsona talde bat jarduera sozial eta kulturaletan parte hartzeko helburuarekin bildu edo kontzentratu dezaketenak, izaera politikoa edo errebindikatzailea dutenak izan ezik, hala nola manifestazioak, mitin politikoak edo antzekoak.

–Politika, erlijio, jolas edo antzeko izaera duten jarduera publikoak, baldin eta, indarrean dagoen legeriaren babesean, hondakinak jatorrian bereizi behar badituzte.

f) Biohondakina: etxeetako, lorategietako, parkeetako eta zerbitzuen sektoreko landare-hondakin biodegradagarria, baita etxeetako, bulegoetako, jatetxeetako, handizkarietako, jantokietako, sukaldaritza kolektiboko zerbitzuetako eta txikizkako kontsumoko establezimenduetako elikagai- eta sukalde-hondakinak ere, besteak beste, eta elikagaiak eraldatzeko plantetako hondakin konparagarriak.

g) Frakzioa: hondakinak multzokatuko dira haien izaeraren eta tratamenduaren arabera. Multzo bakoitzari frakzioa esanen zaio.

h) Tamaina handiko hondakinak: udalaren eskumenekoak diren hondakinak, bolumenaren, pisuaren edo tamainaren aldetik ezaugarri bereziak izateagatik bilketa arrunteko sistemaren bidez biltzen zailak direnak.

i) Konposta: bereizita biltzen diren hondakin biodegradagarrien tratamendu kontrolatu biologiko, aerobio eta termofiloaren bidez lortutako material organiko higienizatu eta egonkortua. Ez da konpost gisa hartuko material bioegonkortua.

j) Ekonomia zirkularra: ekonomiako produktu, material eta gainerako baliabideen balioa ahalik eta gehien iraunarazten duen sistema ekonomikoa, produkzioan eta kontsumoan zehar erabilera efizientea bultzatuz, erabilerak ingurumenean duen inpaktua gutxitzeko, eta bizi-ziklo osoan sortzen diren hondakinak eta askatzen diren substantzia arriskutsuak minimizatzeko, hala dagokionean hondakinen hierarkia aplikatuz.

k) Ontzia: edozein motatako materialekin fabrikatutako produktu oro, salgaiak (lehengaiekin hasi eta bukatutako gaiekin bukatu) eduki, babestu, manipulatu, banatu eta/edo aurkezteko erabiltzen dena, fabrikazioko, banaketako eta kontsumoko katearen edozein fasetan. Ontzitzat hartzen dira, halaber, helburu horretarako erabiltzen diren erabili eta botatzeko gai guztiak.

l) Berrerabilpenerako prestakuntza: egiaztapena, garbiketa edo konponketa dakarren balorizazio lana, haren bidez hondakin bilakatu diren produktuak edo produktuen osagaiak prestatzen badira berriz ere erabili ahal daitezen beste inolako eraldaketarik gabe, eta hondakintzat hartzeari utziko zaie, baldin eta aplikatu beharreko produktu-arau teknikoak eta kontsumokoak betetzen badituzte.

m) Birziklatzea: balorizazio lana, haren bidez hondakinen materialak berriz ere produktu, material edo gai bilakatzen badira, hala jatorrizko xederako nola beste edozein xedetarako. Haren barnean sartzen da material organikoaren eraldaketa, baina ez balorizazio energetikoa, ez eta erregaitzat edo betelanetarako erabiliko den material bilakatzea ere.

n) Gaikako bilketa: hondakinen emari bat gaika egiten da, haien mota edo izaeraren arabera, tratamendu berariazkoa errazteko.

o) Berrerabilpena: edozein lan, haren bidez produktuak edo produktuen osagaiak, hondakin ez direnak, berriz ere erabiltzen badira, eraldatu gabe.

p) Tratamendua: balorizazio edo ezabaketa jarduketak, barne dela balorizazioaren edo ezabaketaren aurreko prestakuntza.

4. artikulua. Eskumenen esparrua.

1. Nahitaezko zerbitzua den aldetik, Nafarroako Erriberagoieneko HHS Mankomunitateak bere lurralde eremu osoan emanen du etxeko hondakinak biltzeko zerbitzua, ordenantza honetan ezartzen den moduan eta hondakinei buruzko eta toki araubideari buruzko Estatuko eta autonomia erkidegoko araudian ezarritakoaren arabera.

2. 7/2022 Legearen 12.5.e) artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Erriberagoieneko HHS Mankomunitateak merkataritza-hondakin ez-arriskutsuak kudeatzen ahalko ditu, Ordenantza honen Azken Xedapenetatik Lehenengoan gaitutako garapen-tresnen bidez hala erabakitzen badu; nolanahi ere, hondakin horien sortzaileek beren kabuz kudeatzen ahalko dituzte, 7/2022 Legearen 20.3 artikuluaren bigarren paragrafoan aurreikusitako baldintzetan.

3. Nafarroako Erriberagoieneko HHS Mankomunitateari dagokio zaintzeko eta ikuskatzeko ahala eta zehatzeko ahala, aurreko atalen arabera dituen eskumenen eremuan, ordenantza honetako III. tituluan ezarritakoaren arabera.

4. Udalaren eskumeneko hondakinei buruz Ordenantza honetan edo indarrean dagoen araudian ezarritako helburuak betetzen ez badira, mankomunitateak ordenantza honetan xedatutako neurriak aldatzen ahal ditu helburu horiek betetzen direla bermatzeko.

5. artikulua. Zerbitzuen prestazioa.

1. Nafarroako Erriberagoieneko HHS Mankomunitateak ordenantza honetan eta berau garatzeko tresnetan jasotako hondakinak biltzeko zerbitzuak emanen ditu, banaka edo taldean, eta toki araubidean aurreikusitako edozein kudeaketa modutan.

2. Etxeko hondakin arriskutsuen edo ezaugarri bereziak dituzten etxeko hondakinek kudeaketa zailtzen badute edo garraioan, bilketan, balorizazioan edo ezabaketan nahasmenduak eragin baditzakete, Udalak honako betebehar hauetakoren bat edo denak ezartzen ahalko dizkie edukitzaileei:

a) Berariaz erabakitako moduan eta lekuan utz ditzatela, adibidez, garbigune finko eta/edo mugikorretan.

b) Bilketa aldez aurretik erabiltzaileak eskatuta egin behar izatea, bolumen handiko tamaina handiko aparatu erradioelektrikoetarako eta bolumen handiko aparatuetarako Ordenantza honetako 10.b) artikuluan araututako bilketa bereziko araubidean.

3. Larrialditzat edo ezinbestekotzat jotzen diren egoeretan, baldin eta bilketa zerbitzua normaltasunez eman ezin bada, eta mankomunitateak egiaztatu, adierazi eta jakinarazi ondoren, zerbitzua aldi baterako aldatzen edo eteten ahalko da. Kasu horietan, erabiltzaileek ez dute hondakinik botako zerbitzua normalizatzen den unera arte edo kasuan kasuko jarraibideak eman arte. Salbuespen horiek aplikatzeak ez du inola ere eskubiderik emanen erabiltzaileek zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko kalte-ordaina edo murrizketa jasotzeko, Ordenantza honetako 8. artikuluaren arabera.

6. artikulua. Erabiltzaileen betebeharrak eta udal-eskumeneko hondakinen titulartasuna.

1. Udal-bilketa zerbitzuaren erabiltzaile diren hondakin-sortzaileek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Hondakinen bolumena murriztea eta poltsen eta edukiontzien edukiera aprobetxatzeko moduan jartzea. Kartoizko ontzien kasuan, tolestuta utzi beharko dira, Ordenantza honetako 17.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

b) Hondakinak Ordenantza honetan ezarritako frakzioen arabera behar bezala bereiztea eta Ordenantza honen arabera horretarako ezarritako edukiontzietan edo bilketa puntuetan uztea. Aplikatzekoa denean, edukiontziak eremu publikora ateratzea zerbitzu publikoak bilketa egin dezan, mankomunitateak ezarritako ordu eta tokietan.

c) Hondakinak bildu eta uzteko ordutegiak betetzea.

d) Sortutako hondakinak edo zaborrak bideetan edo jendearen gozamenerako eremuetan (hondartzak, parkeak, lorategiak eta abar), paperontzietan edo horretarako prestatutako edukiontzietan uztea. Halakorik ez badago, hurbilen dauden edukiontzietan edo egokitutako lekuetan utzi beharko dira, frakzioaren eta izaeraren arabera.

Edukiontzi bat beteta badago, ez dute edukiontzi jakin horretan edo bide publikoan hondakinik utzi beharko; hala bada, hondakinak frakzio bereko hurbilen dauden edukiontzietara eraman beharko dira, edo hustu arte itxaron. Horrelakorik gertatuz gero, mankomunitateak prestatutako telefono-zenbakian edo -kontaktuan egoeraren berri ematea gomendatzen da, konponbideak aztertu ahal izateko.

2. Ordenantza honen 4.2 artikuluaren arabera udal-bilketa zerbitzua erabiltzen ez duten hondakin komertzial ez-arriskutsuen sortzaileek jatorrian bereizi beharko dituzte, frakzioka, eta hondakinak aplikatu beharreko araudiaren arabera kudeatu beharko dituzte, eta mankomunitateari agiri bidez egiaztatu beharko diote, horrek hala eskatzen badu, hondakin horien kudeaketa egokia, 7/2022 Legearen 20.3 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoaren arabera. Horretarako, honako hau bete beharko dute:

a) Hondakin horiek jatorrian bereizi beharko dituzte, eta higiene eta segurtasun baldintza egokietan mantendu haien esku dituzten bitartean, eta gaika behar bezala bereizita entregatuko dizkiete hondakinen kudeatzaileei, aplikatzekoa den araudian xedatzen denarekin bat.

b) Hondakin horiek behar bezala bildu eta tratatu direla egiaztatzen duen agiria eduki beharko dute, eta mankomunitatera eta autonomia-erkidegoan hondakinen gaineko eskumena duen erakundera bidali, hala eskatzen zaienean.

Apartatu honetan araututako hondakinetako baten kudeaketa okerra edo eskasa dela ondorioztatzen bada dokumentaziotik, 3 hilabeteko epean konpondu beharko da huts hori; bestela, sortzaileak bere gain hartu beharko ditu horren ondoriozko balizko zehapenak.

3. Herritarrek mankomunitateari edo agintaritzaren agenteei jakinaraziko diete bidean edo espazio publikoetan utzitako hondakinak daudela, hala nola altzariak, irrati-tresna elektrikoak, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak, etab.

4. Ordenantza honetan arautzen diren udal-eskumeneko hondakinek beti izanen dute titular arduradun bat, hondakinen sortzailea edo edukitzailea izanik titular.

Administrazio-erantzukizunetik salbuetsita geldituko dira hondakinak mankomunitateari ematen dizkiotenak baino ez, hondakin horiek Mankomunitateak kudea ditzan, ordenantza honetan eta aplikatu beharreko gainerako araudian jasotako aginduekin bat etorrita, eta une horretan Mankomunitatea bihurtuko da hondakin horien jabe. Erantzukizun horretatik salbuesten dira, halaber, hondakin horiek baimendutako edo erregistratutako kudeatzaile den pertsona fisiko edo juridiko bati ematen dizkiotenak, betiere ordenantza honetan aurreikusitakoaren arabera.

7. artikulua. Baimendu gabeko jarduketak eta betebeharrak hondakinak behar ez bezala uztearekin eta entregatzearekin lotuta.

1. Honako hauek ez daude baimenduta zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat:

a) Bide publikoan edo udalerriko edozein lekutan, hondakin mota horretarako prestatu gabeko edukiontzietan edo mankomunitateak zehaztutakoez bestelako lekuetan hondakinak uztea edo abandonatzea.

b) Hondakinak edukiontzietan uztea ordenantza honetan xedatutakoa bete gabe.

c) Espazio publikoetan horretarako paratutako zakarrontzietan ez, baizik eta beste leku batzuetan uztea tamaina txikiko hondakinak, hala nola paperak, txikleak, zigarrokinak, gozokiak, azalak eta antzeko hondarrak, eta zakarrontzietan uztea, poltsetan nahastuta, bilketa zerbitzu berezia ezarrita duten hondakinak.

d) Edukiontziak edo beren edukia manipulatzea, eta paperontziak edo beste edukiontzi batzuk beren tokitik atera edo iraultzea eta beste leku batzuetara eramatea.

e) Ordenantza honetan ezarri ez diren xedeetarako erabiltzea edukiontziak.

f) Hondakin solidoak edo likidoak zuzenean saneamendu sarera hustea.

g) Ordenantza honetan xedaturiko moduan mankomunitateko zerbitzuen esku jarri ondotik, hondakinak ateratzea, arakatzea edo jasotzea.

2. Etxeko animalia baten jabeak, txakur gidarien titularrak diren itsuek izan ezik, txakurrak bide publikoan eta espazio publikoetan hustutako hustuketak jaso beharko ditu, eta horretarako identifikatutako edukiontzietan utzi beharko ditu, edo, bestela, espazio publikoetan jarritako paperontzietan.

8. artikulua. Bilketa zerbitzuen finantzaketa.

Ordenantza honetan aurreikusitako hondakinak kudeatzeko zerbitzu mankomunatuen finantzaketa dagokion ordenantza fiskalean ezarriko da, hau da, bilketa zerbitzuak finantzarioki jasangarriak izanen dira, kostuen eraginean "kutsatzen duenak ordaintzen du" printzipioa aplikatuz.

II. TITULUA–BILKETA ZERBITZUA

I. KAPITULUA–BILKETA ZERBITZUARI BURUZKO XEDAPEN OROKORRAK

9. artikulua. Bilketa zerbitzuan sartutako jarduerak.

Bilketa zerbitzuan jarduketa hauek sartzen dira:

a) Hala badagokio, hondakinak ibilgailuetara edo hondakinak biltzeko beste baliabide batzuetara eramatea, hondakinen edukiontzietan edo sistema baliokideetan, bai eta azken horiek hustea eta jatorrizko puntuetara itzultzea ere.

b) Hondakinak garraiatu eta kudeaketako instalazio egokietan deskargatzea.

c) Aipatutako lan horien ondorioz isurtzen diren hondarrak jasotzea.

d) Edukiontziak eta bilketako beste gune batzuk mantendu, garbitu eta berrezartzea, erabilera esklusiboko edukiontziak izan ezik.

e) Bilketarako ibilgailuak mantendu, garbitu eta behar denean berriekin ordeztea.

10. artikulua. Bilketa zerbitzuaren modalitateak:

Ordenantza honetan xedatutakoaren ondorioetarako, bilketa zerbitzua honako modalitate hauetakoren batean emanen da, gizarte-ekonomiako erakundeen bidez gauzatzen direnak barne, titulu honetako II. kapituluan hondakin-frakzio bakoitzari buruz ezarritakoaren arabera:

a) Bilketa arrunta, mankomunitateak beti emanen duena, hondakin-sortzaileek zerbitzua eskatu beharrik izan gabe.

Mankomunitateak udal-hondakinen frakzioen bilketa arrunta eginen du, honako modalitate hauetako baten edo batzuen bidez:

–Atez atekoa, hau da, hondakina soltean itxitako poltsetan edo eskuz eta husteko ekintza mekanikorik gabe deskargatzeko bolumen txikiko ontzietan edo bide publikoan mankomunitateak adierazitako leku eta ordutegietan utzitako fardeletan (kartoi-paperaren kasuan) uztea.

–Hondakin mota bakoitzerako edukiontziak, behar bezala identifikatuak.

–Ezartzen ahal diren beste sistema batzuk.

b) Bilketa berezia. Mankomunitateak eginen du, baldin eta erabiltzaileak berariaz eskatzen badu. Zerbitzu hori hondakin hauek biltzeko emanen da:

–Altzariak eta tresnak.

–Koltxoiak.

–Bolumen handiko aparatu erradioelektrikoak.

–Partikularrek egindako sega, inausketa eta lorezaintzako beste jarduera batzuetan sortutako landare-hondarrak (udal-zerbitzuek egindako inausketetakoak izan ezik).

–Mankomunitateak berariaz zehazten dituen beste batzuk.

Aipatutako hondakinen bilketa bereziko zerbitzuaren eskaera telefonoz edo mankomunitateak edo, hala badagokio, zerbitzu-emaileak gaitzen duen beste edozein komunikabideren bidez egin beharko da.

Zerbitzu horien erabiltzaileek hondakinak mankomunitateak edo zerbitzu-emaileak adierazitako lekuan eta moduan utzi beharko dituzte, ezarritako datak, ordutegiak eta bestelako baldintzak errespetatuz.

Oro har, bilketa bereziko zerbitzua etxez etxe emanen da, non eta, kokapen-, distantzia- edo sarbide-baldintzak direla eta, ez den beste bilketa-bide bat ezartzen.

c) Sortzaileek hondakinak puntu garbi, finko edo mugikorrean biltegiratzearen bidez biltzea, titulu honetako 2. kapituluko bigarren atalean ezarritakoaren arabera.

d) Sortzailearen erantzukizun hedatuko sistemek ezarritako bilketa-puntuen bidez biltzea.

e) Ekimen solidarioen bidez biltzea, hondakinak kudeatzeko behar bezala identifikatutako eta erregistratutako gizarte-ekonomiako erakundeen bidez, 7/2022 Legearen 20.1.c) artikuluaren arabera, zerbitzu mankomunatuaren eskumenekoak ez badira. Kasu horietan, mankomunitateak aldez aurretik baimena eman beharko die erakunde horiei eskatzen dituzten hondakin-bilketak egiteko, bai eta horretarako behar diren bitartekoak jartzeko ere.

11. artikulua. Hondakinen bereizketari eta bilketari buruzko informazioa.

Mankomunitateak argitara emanen ditu zerbitzuaren baldintzak eta, bereziki, hondakin motak utzi eta biltzeko egun eta orduak, hondakinak uzteko baldintzak eta guneak, eta zerbitzua egokia izateko komenigarritzat jotzen den beste edozein.

12. artikulua. Hondakinen bereizketari eta bilketari buruzko sentsibilizazioa, heziketa eta informazioa.

1. Mankomunitateak kanpainak, programak edo bestelako jarduerak sustatuko ditu herritarrak kontsumo-ohituren inguruan sentsibilizatu, hezi eta informatzeko, hondakin gutxiago sortzeko, hondakinak jatorrian frakzio bidez bereizteko eta edukiontzietan uzteko, bai eta zaborra sakabanatuta sortzea prebenitzeko ere.

2. Aurreko paragrafoan adierazitakoari kalterik egin gabe, mankomunitateak kanpainak eginen ditu, beste administrazio eskudun batzuek egiten dituzten kanpainekin bat etorriz, erabilera bakarreko plastikozko poltsa eta material gehiegi kontsumitzeak ingurumenean dituen ondorio kaltegarriez eta horiek uztearen ondorioez kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko herritarrak, bai eta hondakinen sorreraren prebentzioaz ere.

3. Aurreko paragrafoetan adierazitako jarduerak garatzeko, mankomunitateak, besteak beste, lankidetza-hitzarmenak eta -akordioak sinatzen ahalko ditu subjektu publiko eta pribatuekin, hala nola unibertsitateekin, ingurumena babestea xede duten irabazi-asmorik gabeko erakundeekin, sortzailearen erantzukizun hedatuko sistemekin eta enpresa-elkarteekin.

4. Mankomunitateak, hondakinak bereizita biltzeko eta hobetzeko betebeharrak justifikatze aldera, bildutako hondakin-frakzio bakoitzari ematen zaion azken tratamenduaren berri emanen du sentsibilizazio- eta informazio-kanpaina eta -jardueretan, bere webgunearen bidez, bai eta hondakinen kudeaketatik eratorritako diru-sarreretan eta gastuetan duten eragin ekonomikoaren berri ere.

13. artikulua. Edukiontziak.

1. Zerbitzua emateko, mankomunitateak, hondakin-frakzio bakoitzaren bilketa-sistemaren arabera, kasu bakoitzean behar diren edukiontziak, bitartekoak eta instalazioak jarriko ditu hondakin-frakzioak biltzeko, eta, beharrezkoa denean, horien mantentze-lanez, garbiketaz eta birjarpenaz ere arduratuko da. Edukiontziak eta biltzeko bitartekoak behar bezala identifikatuko dira, eta frakzioen edukiontzi bereiziak, kolore berezituarekin eta dagokion serigrafiarekin.

2. Aurreko apartatuan adierazitakoari kalterik egin gabe, hondakinak biltzeko sistemaren arabera, hondakinak ekoizten dituzten enpresek eta udalek, salbuespen gisa, edukiontzi bat eskatzen ahalko diote mankomunitateari, erabilera esklusiborako. Edukiontzi horiek mankomunitateak zehaztutako kokalekuan eta maiztasunarekin jarriko dira, bilketa-zerbitzu mankomunatuak hondakinak biltzeko.

3. Merkataritza-hondakin ez-arriskutsuak biltzeko zerbitzu mankomunatuari atxikitako establezimenduen kasuan, mankomunitateak, zerbitzu mankomunatua erabiltzen duen frakzio bakoitzean sortutako hondakin-bolumenaren arabera, bereizita biltzeko edukiontziak erabiltzera behartzen ahalko ditu, mankomunitateak bilketa-zerbitzuarekin bateragarriak izan daitezen ezarritako ezaugarriekin.

4. Aurreko kasuetako edozeinetan, mankomunitateak bide publikoan bilketa-guneak eta, hala badagokio, edukiontziak non kokatzeko aholkua emanen du, irizpide hauek kontuan hartuta: eraginkortasuna, ekonomia, antolaketa, hurbiltasuna eta irisgarritasuna hondakinen erabiltzaileentzat, eta osasun eta segurtasun publikoa. Udal bakoitza izanen da kokaleku horren azken arduraduna.

II. KAPITULUA.–HONDAKINAK BILTZEARI BURUZKO XEDAPENAK

1. ATALA.–UDAL-ESKUMENEKO HONDAKINAK BEREIZITA BILTZEA

14. artikulua. Xedapen orokorrak.

1. 1. atal honetan ezarritako neurriak udal-eskumeneko hondakin guztiak biltzeari dagokionez aplikatuko dira, bai zerbitzua nahitaez ematen bada, bai, hala badagokio, nahi izanez gero, ordenantza honetako 4. artikuluko 1. eta 2. Apartatuetan ezarritakoaren arabera, hurrenez hurren.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, Ordenantza honen 5.2 artikuluarekin bat etorriz, mankomunitateak hondakin horiek biltzeko berariazko baldintzak ezartzen ahalko ditu, zerbitzua erabiltzaileek eskatu ondoren emateko beharra barne, 10.b) artikuluan araututako bilketa bereziko araubidean.

2. Udal-eskumeneko hondakin-sortzaileek, Ordenantza honetako 4. artikuluaren arabera, kapitulu honetan jasotzen diren moduetako batean utzi beharko dituzte hondakinak, 3. kapituluan ezartzen diren betebehar gehigarriei kalterik egin gabe.

15. artikulua. Jarduera ekonomikoen ondorioz sortutako hondakinak biltzeko berariazko arauak.

1. Ordenantza honen 4. artikuluaren arabera, jarduera ekonomikoen ondorioz sortzen diren udal-eskumeneko hondakin-sortzaileek, udal-eskumeneko hondakin sanitarioak barne, modu hauetakoren batean kudeatu beharko dituzte:

a) Hurrengo artikuluetan aurreikusitako biltzeko metodoren bat erabiliz, hondakin motaren arabera eta mankomunitateak adierazten duen moduan.

b) Kudeatzaile baimendu edo biltzaile erregistratu bati edo gehiagori entregatuz, kudeatzaile baimendu bati entregatuko zaiola bermatzeko.

2. Aurreko 1. paragrafoko a) apartatuetako kasuetan, mankomunitateak zehazten ahalko du zer baldintzatan emanen litzatekeen bilketa-zerbitzua.

3. Artikulu honetan ezarritakoa mankomunitateak bilketa-zerbitzua ematen duen hondakin guztiei aplikatuko zaie, nahitaez zein nahi izanez gero, baldin eta zerbitzuen edo industrien sektoreko establezimenduetan sortzen badira.

4. Ordenantza honetako 4. artikuluaren arabera udal-eskumenekoak ez diren hondakin-sortzaileek kudeatzaile baimendu bati edo erregistratutako biltzaile bati edo batzuei entregatuz kudeatu beharko dituzte hondakinak, kudeatzaile baimendu bati entregatuko zaizkiola bermatzeko, eta ez dituzte udal bilketa-zerbitzuak erabiliko. Nolanahi ere, arriskutsuak ez diren merkataritza-hondakinen sortzaileek 7/2022 Legearen 20.3 artikuluan ezarritakoa bete beharko dute.

5. Mankomunitateak egiaztatzen ahalko du jarduera ekonomikoak gauzatzearen ondorioz sortzen diren hondakinen edukitzaileek bete behar dituzten sortzailearen erantzukizun zabalduaren ondoriozko betebeharrak betetzen direla, eta balizko ez-betetze egoerak aurkezten ahalko dizkio autonomia-erkidegoko organo eskudunari.

16. artikulua. Ontzi arinen hondakinak bereizita biltzea.

1. Oro har, eta Ordenantza honen 20. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritakoa kontuan hartuta, etxeko ontzien hondakintzat hartzen diren ontzi arinen hondakinak, 1055/2022 Errege Dekretuaren 2.m) artikuluaren arabera, halakotzat hartuta plastikozko ontziak (edarientzako botilak, plastikozko poltsak eta 7/2022 Legearen IV. eranskinaren F apartatuan zerrendatutako plastikozko produktuak barne, etxeko ontzitzat hartzen direnak), metalezkoak (ferrikoa edo aluminikoa, bereziki kontserba latak eta edari latak) eta brikak, nahitaez utzi beharko dira horretarako identifikatutako edukiontzietan edo antzeko beste sistema batzuetan, erabiltzaileen etxeetan edo inguruetan (zehazki, edukiontzietan uzten direnean, edukiontzi horian sartu behar dira).

Gainera, ontzi arinen hondakinak horretarako prestatutako edukiontzietan uzten ahalko dira, Ordenantza honetako 20. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2. Botilak, poteak, latak eta materia organikoaren hondarrak dituzten bestelako ontziak, hala nola elikadura-hondarrak edo bestelako substantziak, erabat hustu beharko dira biltegiratu aurretik, substantzia horien hondarrak ezabatzeko.

3. Artikulu honen 1. apartatuan adierazitakoa gorabehera, mankomunitateak erabakitzen ahalko du 7/2022 Legearen IV. eranskinaren E zatian aipatzen diren plastikozko botilak (hiru litro arteko edukiera duten edarientzako botilak, horien tapa eta tapoiak barne) bereizita jaso behar izatea, desberdinduta edo bereizita bildutako beste hondakin-frakzio batzuekin batera, Batzordearen 2021eko urriaren 1eko 2021/1752 (EB) Betearazpen Erabakiaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera. Apartatu honetan ezarritakoa aplikatu behar denean, mankomunitateak adieraziko du zer baliabide espezifikotan utzi behar diren ontzi-hondakin horiek.

17. artikulua. Paper- eta kartoi-hondakinak bereizita biltzea (material horren ontziak barne).

1. Oro har, eta Ordenantza honetako 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritakoa kontuan hartuta, etxeko hondakintzat hartzen diren paper eta kartoi garbien hondakinak (etxeko hondakintzat hartzen diren ontzien hondakinak zein ontzikoak ez direnak, prentsa-paper gisa) ahalik eta tolestuen utzi beharko dira nahitaez edukiontzietan edo helburu horretarako identifikatutako eta erabiltzaileen etxeetan edo horien inguruetan kokatutako beste sistema baliokide batzuetan (zehazki, edukiontzietan uzten direnean, edukiontzi urdinean sartu behar dira). Bereziki, kartoi kaxak moztu eta tolestu eginen dira, edukiontzian modu egokian sartu ahal izateko, ahalik eta leku gutxien hartuz.

2. Biltegiratu aurretik, hondakin horietatik hondakin organiko guztiak kendu beharko dira, ehunezkoak, metalezkoak edo plastikozkoak, bai eta paper eta kartoi zikinezkoak ere, batez ere materia organikokoak. Hondakin horiek Ordenantza honetako 33. artikuluan gainerakoen frakziorako xedatutakoaren arabera utzi beharko dira.

18. artikulua. Beirazko ontzien hondakinak bereizita biltzea.

1. Oro har, eta Ordenantza honetako 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritakoa kontuan hartuta, etxeko hondakintzat hartzen diren beirazko ontzien hondakinak edukiontzietan edo helburu horretarako identifikatutako beste sistema baliokide batzuetan utzi beharko dira nahitaez, erabiltzaileen etxeetan edo haien inguruetan (zehazki, edukiontzietan uzten direnean, edukiontzi berdean sartu behar dira). Beira zuzenean botako da, poltsarik gabe.

2. Edukiontzian utzi aurretik, beirazko ontzietatik bereizi eta dagokion edukiontzian utzi beharko dira estalkiak, tapoiak, bilgarriak eta beirazko bilgarriaren hondakinetik bereizita bota daitekeen beste edozein elementu. Ondorio horietarako, aipatutako elementu bereizi horiek metalezkoak (ferrikoa edo aluminikoa) edo plastikozkoak direnean, ontzi arinen hondakinen edukiontzian utziko dira, eta beste material batzuetakoak direnean (kortxoa edo ehuna), biohondakinen edukiontzian utziko dira, biodegradagarriak direnean, edo ehunetarako edukiontzian, hurrenez hurren.

Era berean, edukiontzian edo sistema baliokidean utzi aurretik, beirazko ontzien hondakinak hustu beharko dira, bertan gera daitezkeen substantzia-hondarrak kentzeko.

19. artikulua. Biohondakinak bereizita biltzea. Etxeko konpostajea eta komunitateko konpostajea.

1. Biohondakin-sortzaileek nahitaez bereizi beharko dituzte jatorrian, eta horretarako identifikatutako edukiontzietan edo beste sistema baliokide batzuetan utzi beharko dituzte biohondakinak, erabiltzaileen etxean edo inguruetan (zehazki, edukiontzietan uzten direnean, edukiontzi marroian sartu behar dira).

Gainera, ekitaldi publikoen ondorioz sortzen diren biohondakinak horretarako gaitutako edukiontzietan gordetzen ahalko dira, Ordenantza honen 37. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2. Etxeko edo komunitateko konpostajearen bidez biohondakinak in situ tratatu nahi dituzten biohondakin-sortzaileek, mankomunitateari eskatu beharko diote, eta horrek beharrezko baliabideak emanen dizkio, eta arlo horretan dituzten betebeharrak behar bezala erabiltzen eta betetzen dituztela zainduko du.

Era berean, mankomunitateak etxeko konpostajea egiten duten pertsonen zerrenda eguneratua izanen du, baita komunitateko eta nekazaritzako konpostaje-eremuena ere, Estatuko eta autonomia-erkidegoko araudi aplikagarrian zehaztutakoaren arabera.

20. artikulua. Ontzien hondakinak, ontziak ez diren kartoi-paperaren hondakinak eta biohondakinak biltzeari buruzko arau espezifikoak.

1. Ordenantza honetako 16., 17. eta 18. artikuluetan adierazitako ontzi-hondakinak eta kartoi-paperaren hondakinak, 1055/2022 Errege Dekretuaren arabera baimendutako sortzailearen erantzukizun hedatuko sistemak garatzen dituzten bilketa osagarrietan horretarako gaitutako edukiontzietan edo sistema baliokideetan ere uzten ahalko dira, baita ekitaldi publikoak egiteko gaitzen direnetan ere, Ordenantza honetako 37. artikuluaren arabera. Azken horietan, ekitaldi horretan sortutako biohondakinak ere gordeko dira.

2. 16., 17. eta 18. artikuluetan ontziak ez diren paper kartoizko hondakinak eta ontzien hondakinak biltzeari buruz ezarritako arauak etxekotzat jotzen diren eta mankomunitateak nahitaezko bilketa-zerbitzua ematen duen hondakin horiei soilik aplikatuko zaizkie, Ordenantza honen 4.1 artikuluaren arabera.

3. Mankomunitateak merkataritza-hondakin ez-arriskutsutzat hartzen diren biohondakinak, ontzien hondakinak eta kartoi-paperaren hondakinak biltzeko zerbitzua ematen duenean, 4.2 artikuluaren arabera, hondakin-sortzaileek mankomunitateak berariaz zehaztutako moduan utzi beharko dituzte, 15. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe.

21. artikulua. Botiken eta horien ontzien hondakinak bereizita biltzea.

Botiken hondakinak (iraungitako botikak, erabiltzen ez direnak edo botika-hondarrak) eta ontzi-hondakinak, horiek eduki dituzten edozein materialenak, farmazietan kokatutako bilketa-puntuetan entregatuko dituzte edukitzaileek, edo, halakorik ezean, botika-sortzailearen erantzukizun hedatuko sistemen ekimenez ezarritako beste bilketa-gune batzuetan.

Nolanahi ere, botika-sortzailearen erantzukizun hedatuko sistemek zehaztuko dute bilketa hori, eta debekatuta dago etxeko hondakinen edukiontziak eta garbiguneak erabiltzea.

22. artikulua. Aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak bereizita biltzea.

1. Aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak dituztenek honela utzi beharko dituzte, bereizita biltzeko, 110/2015 Errege Dekretuaren arabera:

a) Aukera hori eskaintzen duten banatzaileen instalazioetan, aipatutako Errege Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoaren arabera.

b) Garbiguneetan, finko edo mugikorretan, II. titulu honetako 2. kapituluko 2. atalean araututakoetan, edo mankomunitateak Errege Dekretu horretako 19.2.a) artikuluan aurreikusitakoaren arabera aplikatzen duen bereizita biltzeko beste edozein bideren bidez.

c) Sortzailearen erantzukizun hedatuko sistemek gaitutako bilketa-guneetan, aipatutako Errege Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoaren arabera.

d) Hondakinen kudeatzaileek gaitutako bilketa-guneetan, aipatutako Errege Dekretuaren 28. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2. Mankomunitateak hitzarmenak sinatzen ahalko ditu udalerrietan jarduerak egiten dituzten banatzaileekin, aparatu elektriko eta elektronikoen etxeko hondakinak garbiguneetan entrega ditzaten, horretarako ezarritako data, ordutegi eta bestelako baldintzen arabera.

3. Aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak dituztenek profesional kualifikatu baten esku-hartzerik gabe atera daitezkeen pilak atera beharko dituzte horietatik, eta Ordenantza honetako 23. artikuluan aurreikusitakoaren arabera utzi.

23. artikulua. Pila eta metagailuen hondakinak bereizita biltzea.

Pila eta metagailuen hondakinak dituztenek honela utzi beharko dituzte, bereizita biltzeko, 106/2008 Errege Dekretuaren arabera:

a) Aukera hori eskaintzen duten banatzaileen instalazioetan, aipatutako Errege Dekretuaren 10.2. artikuluan ezarritakoaren arabera.

b) Garbiguneetan, finko edo mugikorretan, 2. atalean araututakoetan, edo mankomunitateak Errege Dekretu horretako 10.4 artikuluko a) eta b) apartatuetan aurreikusitakoaren arabera aplikatzen duen bereizita biltzeko beste edozein bideren bidez.

c) Sortzailearen erantzukizun hedatuko sistemek gaitutako bilketa-guneetan, aipatutako Errege Dekretuaren 10.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.

d) Hondakinen kudeatzaileek gaitutako bilketa-guneetan, aipatutako Errege Dekretuaren 10.4.d) artikuluan ezarritakoaren arabera.

24. artikulua. Sukaldeko olio erabilien bilketa bereizia, udalaren eskumenekoa.

1. Debeku da sukaldeko olio erabilia saneamendu sarera isurtzea.

2. Herritarrek 2 litroko plastikozko ontzi itxietan utziko dituzte etxeko kontsumoaren ondorioz sortutako sukaldeko olio erabiliak:

a) Horretarako jarritako edukiontzian.

b) Garbigune finkoan, mankomunitateak ezarritako mugen barruan.

3. Jatetxe, taberna, hotel eta bestelako jatetxe zerbitzuen titularrek sukaldeko olio erabilia biltegiratzeko edukiontzi egokiak izan beharko dituzte, gainerako hondakinetatik bereizita, eta kudeatzaile baimendu bati eman beharko dizkiote edo, bestela, kudeatzaile baimendu bati emanen zaizkiola bermatzen duen biltzaile erregistratu bati.

Hala ere, mankomunitateak hondakin horiek biltzeko udal-sisteman sartzea erabakitzen ahalko du, Ordenantza honetako 4.2 artikuluan aurreikusitako formularen baten bidez. Kasu horretan, erabilitako landare-olioak Ordenantza honetako 15. artikuluko 1.etik 4.era bitarteko apartatuetan ezarritakoaren arabera entregatuko dira.

25. artikulua. Obra txikietatik eta etxeko konponketatik eratorritako eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak eta obra-hondakinak bereizita biltzea.

1. Herritarrek edukiontzietan edo poltsa erresistenteetan utzi beharko dituzte obra txikietako eta etxeko konponketako eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak eta obra-hondakinak (105/2008 Errege Dekretuaren 2.d artikuluan definitutakoak), eta garbigune finkoan entregatu, behar bezala kudeatzeko, mankomunitateak ezarritako mugen barruan.

Obra txikietatik eta etxeko konponketatik datozen eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak eta obra-hondakinak dira etxe partikular, saltegi edo bulego batean edo zerbitzuen sektoreko higiezin batean egiten diren eraikuntza edo eraispen obrak dira, teknika errazekoak eta eraikuntza eta ekonomia aldetik garrantzi txikikoak; haien ondorioz ez dira aldatzen bolumena, erabilera, denek erabiltzeko instalazioak edo etxebizitza eta lokalen kopurua, eta ez dute behar tituludun profesionalek sinatutako proiekturik.

2. Aurreko apartatuan ezarritakoa gorabehera, amiantoa duten hondakinak eta obra-hondakinak eta etxe partikularretatik kendutako tximistorratz erradioaktiboak kudeatzaile baimenduari entregatu beharko zaizkio, dagokion araudi sektorialean ezarritakoaren arabera.

26. artikulua. Etxeko animalia hilen bilketa berezia.

1. Debekatuta dago edozein espezietako animalia hilak bide publikoan edo udal-mugarteko edozein lursailetan abandonatzea.

2. Hildako etxe-abereak dituztenek, herritar partikularrak zein albaitari-klinikak izan, kudeatzaile baimendu bati edo biltzaile erregistratu bati entregatuz kudeatu beharko dituzte hondakin horiek, kudeatzaile baimendu bati entregatuko zaizkiola bermatzeko.

27. artikulua. Udal-eskumeneko tamaina handiko hondakinen (altzarien eta tresnen hondakinak) bilketa bereizia.

1. Tamaina handiko hondakinak (altzarien eta tresnen hondakinak) dituztenek honela utzi beharko dituzte bereizita biltzeko, 7/2022 Legean xedatutakoaren arabera, eta, betiere, berrerabiltzeko prestaketaren bidez hondakin horien kudeaketa sustatzen duten bilketa-bitartekoak lehenetsiz:

a) Bilketa zerbitzu bereziaren eskatuz, mankomunitateak hondakin horietarako bilketa mota hori ezarrita badu.

b) Ordenantza honetako 2. atalean araututako garbigune finkoan entregatuz, mankomunitateak ezarritako mugen barruan, edo mankomunitateak aplikatutako beste edozein bilketa modu bereiziren bidez.

c) Kudeatzaile baimendu bati edo biltzaile erregistratu bati entregatuz, mankomunitateak aldez aurretik baimendutako kudeatzaile baimendu bati entregatuko zaizkiola bermatzeko, irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekonomiako erakundeak barne.

d) Sortzailearen erantzukizun hedatuko sistemek gaitutako bilketa-puntu batera eramanez, hala badagokio.

3. Nolanahi ere, mankomunitateak Ordenantza honetako 5.2 artikuluan aurreikusitako neurriren bat aplikatzearen mende paratzen ahalko du bilketa, 15. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe.

28. artikulua. Koltxoien bilketa berezia.

1. Debekatuta dago koltxoiak publikoan edo udal-mugarteko edozein lursailetan abandonatzea.

2. Etxeko hondakintzat hartzen diren koltxoiak dituztenek honako modu hauetakoren batean kudeatu beharko dituzte hondakin horiek:

a) Bilketa zerbitzu bereziaren eskatuz, mankomunitateak hondakin horietarako bilketa mota hori ezarrita badu.

b) Ordenantza honetako 2. atalean araututako garbigune finkoan entregatuz, mankomunitateak ezarritako mugen barruan, edo mankomunitateak aplikatutako beste edozein bilketa modu bereiziren bidez.

c) Kudeatzaile baimendu bati edo biltzaile erregistratu bati entregatuz, mankomunitateak aldez aurretik baimendutako kudeatzaile baimendu bati entregatuko zaizkiola bermatzeko, irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekonomiako erakundeak barne.

3. Nolanahi ere, mankomunitateak Ordenantza honetako 5.2 artikuluan aurreikusitako neurriren bat aplikatzearen mende paratzen ahalko du bilketa, 15. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe.

29. artikulua. Sega, inausketa eta lorezaintzako beste jarduera batzuetan sortutako landare-hondakinen bilketa berezia, udal-eskumenekoa.

1. Sega eta inausketa eta lorezaintzako beste jarduera batzuetan sortutako landare-hondakinen sortzaileek modu hauetakoren batean kudeatu beharko dituzte hondakin horiek:

a) Bilketa zerbitzu bereziaren eskatuz, mankomunitateak hondakin horietarako bilketa mota hori ezarrita badu.

b) Garbigune finkoan utziz, mankomunitateak ezarritako mugen barruan.

c) Kudeatzaile baimendu bati edo, bestela, kudeatzaile baimendu bati emanen zaizkiola bermatzen duen biltzaile erregistratu bati emanez.

d) Edukiontzi espezifikoetan edo mankomunitaterako prestatutako sistema baliokideetan biltegiratuta.

d) Hondakinak beren kabuz tratatuz, etxeko konpostajearen bidez, baldin eta bizilagunei eragozpenik edo usainik sortzen ez badiete eta mankomunitateari aldez aurretik jakinarazi badiote, aplikatu beharreko araudian ezarritako betebeharrak betetzeko eta metodo honen bidez kudeatu diren biohondakin kopuruak zenbatzeko.

2. Nolanahi ere, mankomunitateak Ordenantza honetako 5.2 artikuluan aurreikusitako neurriren bat aplikatzearen mende paratzen ahalko du hondakin horien bilketa, 15. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe.

30. artikulua. Abandonatutako ibilgailuen bilketa.

1. Debekatuta dago udal-mugarteko edozein lur motatan ibilgailuak abandonatzea.

2. Ordenantza honetan ezarritakoaren ondorioetarako, ibilgailu bat abandonatuta dagoela ulertuko da, eta etxeko hondakintzat hartuko da, 7/2022 Legearen 2 at) artikuluko azken paragrafoari eta 265/2021 Errege Dekretuaren 3.d) artikuluko bigarren paragrafoari jarraikiz, honako kasu hauetan:

a) Leku berean hilabete baino gehiago aparkaturik gelditzen denean eta berez mugitzea ezinezko egiten duten kalteak dituenean edo matrikula plakak falta dituenean edo irakurtezinak direnean.

b) Baja administratiboko egoeran izanik ere eremu publikoan dagoenean.

c) Agintaritza eskudunak ibilgailua eremu publikotik kendu eta berariaz prestatutako udal-biltegian uzten duenetik bi hilabete baino gehiago pasatzen direnean.

3. Ibilgailu baten titularrak ibilgailua botatzeko asmoa badu, balio-bizitzaren bukaeran ibilgailuen tratamendurako zentro baimendu (TZB) batean entregatzeko betebeharra du, zuzenean edo harrera instalazio baten bidez, eta egiaztatu beharko du ibilgailu horren azken helmuga TZB bat izan dela, 265/2021 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

31. artikulua. Ehun-hondakinak bereizita biltzea (arropa, oinetako erabiliak eta etxeko bestelako ehunak).

Herritarrek nahitaez utziko dituzte ehun-hondakinak (arropa, oinetako erabiliak eta etxeko bestelako ehunak) puntu hauetakoren batean, bereizita biltzeko, berrerabiltzeko eta balorizatzeko (berrerabiltzeko prestatzea barne):

a) Bide publikoan dagoen eta mankomunitateak eskuragarri jarri duen edukiontzian, 7/2022 Legeak hondakinen bilketari eta, hala badagokio, tratamenduari buruz eskatzen dituen gainerako eskakizunak alde batera utzi gabe.

b) Sortzailearen erantzukizun hedatuko sistemek gaitutako bilketa-puntu batean, hala badagokio.

32. artikulua. Etxeko hondakin arriskutsuen bilketa bereizia.

1. Mankomunitateak baliabide egokiak jarriko ditu herritarrek etxeko hondakin arriskutsuak bereizita utzi ahal izan ditzaten:

a) Garbigunean, finkoan edo mugikorrean, mankomunitateak ezarritako mugen barruan.

b) Mankomunitateak berariaz gaitutako edo baimendutako beste bitarteko edo instalazio batzuetan.

2. Ordenantza honetako 11. eta 12. artikuluen arabera garatutako informazio-, sentsibilizazio- eta heziketa-jardueren esparruan, mankomunitateak artikulu honetan araututako hondakinen identifikazioari eta ezaugarriei buruzko informazioa emanen die herritarrei, baita hondakinen sorrera murrizteari, edukiontzietan uzteko moduari eta bereizita biltzeak giza osasunean eta ingurumenean dituen ondorioak minimizatzeko dituen abantailei buruzkoa ere.

33. artikulua. Beste frakzio batzuetan sartu gabeko hondakinen bilketa (gainerakoen frakzioa).

1. Hondakin-sortzaileek Ordenantza honetako II. Tituluko 2. kapituluaren arabera beste frakzio batzuetan bereizita jasotzen ez diren hondakinak, garbiguneetan entregatu ezin direnak, eta, beraz, "gainerakoen frakzioa" izena dutenak, helburu horretarako identifikatutako edukiontzietan edo sistema baliokideetan utzi beharko dituzte, erabilera kolektiborako edo erabilera esklusiborako (zehazki, edukiontzia "Gainerakoen frakzioa" gisa identifikatuta egon beharko da).

2. Gainerako frakzioa poltsa iragazgaitz itxietan utziko da, isuriak eragozteko bezain erresistenteak diren poltsetan.

2. ATALA–GARBIGUNE FINKOAK ETA GARBIGUNE MUGIKORRAK

34. artikulua. Garbiguneetan onar daitezkeen hondakinak.

1. Mankomunitateko garbiguneetan eta mankomunitatearen menpekoetan etxeko hondakin hauek uzten ahalko dira:

a) Sukaldeko olio erabiliak.

b) Pilen eta metagailuen hondakinak, berun-azidozko baterien hondakinak barne.

c) Tamaina handiko hondakinak, hala nola altzariak eta tresnak.

d) Obra txikietan eta etxeko konponketetan sortutako eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak, amiantoa dutenak edo erradioaktiboak izan ezik.

e) Aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak, lanpara eta luminarien hondakinak barne.

f) Inausketako hondakinak eta lorezaintzako beste hondakin batzuk.

g) Erradiografiak.

h) Kristalak, hala nola edalontziak, platerak, kopak eta leiho eta ateetako kristalak.

i) Aerosolen eta produktua duten espraien hondakinak.

j) Presiozko ontzien hondakinak.

k) Kutsatutako ontzien hondakinak (substantzia kutsatzailedun produktuak dituztelako edo eduki dituztelako, hala nola pinturak, bernizak, disolbatzaileak, pestizidak, libragailuak eta abar).

l) Etxeko hondakin arriskutsuak.

m) Koltxoiak.

n) Ordenantza hau garatzeko arauetan mankomunitateak berariaz zehazten dituen beste hondakin batzuk.

2. Mankomunitateak herritarren eskura paratzen ahalko du garbigune mugikorren zerbitzua, bai eta 1. apartatuan adierazitako garbigune finkoez bestelako instalazioena ere. Horietan, zehazten diren etxeko hondakinak uzten ahalko dira, zehazten diren maiztasun eta kokalekuetan.

3. Mankomunitateak beti izanen du herritarren eskura garbigune finkoan eta, hala badagokio, garbigune mugikorretan utz daitezkeen hondakinen zerrenda bat, bai eta ordutegiei eta funtzionamendu-egunei, onartutako gehieneko bolumenari eta gordetzeko moduari buruzko informazioa ere.

35. artikulua. Garbiguneen erabiltzaileak.

1. Garbigune finkoa eta, hala badagokio, garbigune mugikorrak, aurreko artikuluko 1. apartatuan zerrendatutako hondakinak gordetzeko, mankomunitateko edozein herritan helbideratuta dauden edo etxebizitzen titularrak diren herritar partikularrek erabiltzen ahalko dituzte.

2. Ordenantza hau garatzeko arauen bitartez, mankomunitateak determinazio hauek ezartzen ahal ditu garbigunea eta, hala badagokio, garbigune mugikorrak erabiltzeari dagokionez:

a) Entrega bakarrean uzten ahal diren hondakinen gehieneko kantitatea mugatzea.

b) Zuzenbidez onartuak diren bitartekoren bat baliatuta, agiri bidez egiaztatzea utzi beharreko hondakinak etxekoak direla.

III. KAPITULUA.–HONDAKIN-SORTZAILE JAKIN BATZUEN BETEBEHARRAK, GAIKAKO BILKETA ETA GOI MAILAKO KALITATEKO BIRZIKLATZEA SUSTATZEKO

36. artikulua. Merkataritza-establezimenduen eta zerbitzu eta industria-instalazioen barruan ontzien (eta ontziak ez diren kartoi-paperaren) hondakinak, beirazkoak eta biohondakinenak barne, jatorrian bereiztea.

1. 20.3 artikuluaren bigarren paragrafoan eta 7/2022 Legearen 25. artikuluaren lehen paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz, zerbitzuen sektoreko merkataritza-establezimendu indibidualek eta kolektiboek, jatetxeak, tabernak, hotelak eta industria-instalazioak barne, baldin eta horietan bilketaren udal-zerbitzuan sartuta dauden ontzien (eta ontziak ez diren paper-kartoiaren) hondakinak sortzen badira (Ordenantza honen 3. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan ezarritakoaren arabera), nahitaez bereizi beharko dituzte hondakin horiek jatorrian, mankomunitateak izendatutako bereizte-sistemaren arabera, aipatutako establezimendu edo instalazioen barruan.

Betebehar hori biohondakinei ere aplikatuko zaie, 7/2022 Legearen 25.3 artikuluaren arabera.

2. Hala ere, artikulu honetan jasotako betebeharretik kanpo geratzen dira zerbitzu publikoen sektoreko instalazioak, baldin eta establezimenduen barruan ontzien eta biohondakinen hondakinak bereizteko berariazko araubidea ezarrita badute, beren funtzionamendu-arauen arabera.

3. Merkataritza-establezimendu kolektiboek "Nahitaezko bilketa bereiziko frakzio desberdinetarako bereizte-plana" aurkeztuko diote mankomunitateari, establezimendu horren esparruaren barruan instalatutako lokal edo salmenta-puntu guztiek sinatua.

4. Aurreko apartatuetan adierazitako betebeharra betetzeko, merkataritza-establezimenduak berariazko edukiontziak edo baliabide material nahikoak edo antzeko beste neurri edo prozedura bat izan beharko du aipatutako lokal edo salmenta-puntuen barruan, jardueraren ohiko jardunean 1. apartatuan adierazitako hondakinak bereizten eta biltegiratzen ahalko direla bermatzeko, sortzen diren gainerako hondakinetatik bereizita.

Ondorio horietarako, 1. apartatuan adierazitako hondakinak zuzenean bereizi beharko dira, eta ondoren edukiontzietan edo barrutian edo inguruetan horretarako prestatutako bilketa bereiziko sistema baliokideetan entregatu beharko dira, ondoren beste bereizketarik egin behar izan gabe.

5. Ordenantza hau garatzeko arauetan artikulu honetan araututako betebeharrak beste hondakin batzuei aplikatzea erabakitzen ahalko da, 1. apartatuan aurreikusitakoez gain.

6. Mankomunitateak artikulu honetan jasotako betebeharrak sartuko ditu kasuan kasuko jarduera gauzatzeko eska daitezkeen lizentziak eta baimenak edo udalak esku hartzeko beste bitarteko batzuk ematean.

37. artikulua. Ekitaldi publikoetan nahitaez jaso beharreko frakzioak jatorrian bereiztea.

1. Ekitaldi publikoen antolaketan, mankomunitatea osatzen duten udalek unean-unean indarrean dagoen Nafarroako Foru Komunitateko araudi sektorialean ezarritakoa bete beharko dute.

2. Mankomunitatea osatzen duten udalekin lankidetzan arituko da, araudi sektorial hori betetzeko.

III. TITULUA.–ERANTZUKIZUNAK ETA ZEHAPEN ARAUBIDEA

I. KAPITULUA.–ERANTZUKIZUNA, ZAINTZA, IKUSKAPENA ETA KONTROLA

38. artikulua. Erantzukizuna.

1. Ordenantza honetan ezarritakoa ez betetzea dakarten ekintzek edo ez-egiteek administrazio erantzukizuna ekarriko dute, alde batera utzi gabe bide zibilean edo penalean eskatzen ahal den erantzukizuna.

Aurrekoaren ondorioetarako, ordenantza honetan adierazitako betebeharrak ez betetzeak ekarritako erantzukizunak eskatuko zaizkie subjektu arduradunei, ez haiek egindako ekintzengatik bakarrik, baizik eta haien ardurapean dauden pertsonek eta animaliek egindakoagatik ere.

2. Erantzule bat baino gehiago dagoenean eta ezin denean zehaztu haietako bakoitzak arau-haustean izandako parte-hartze maila, erantzukizuna solidarioa izanen da.

3. Betebehar kolektiboak direnean, hala nola edukiontzi edo ontzi normalizatuak erabiltzea, kontserbatzea eta garbitzea, betebeharra esleitu zaion erakundeari egotziko zaio erantzukizuna, hala nola mankomunitateak erabilera propioko edukiontzien erabilera lagatzen dien enpresei.

39. artikulua. Zaintza eta ikuskapena.

1. Ordenantza honetan xedatutakoa betetzen den ikusteko ikuskapen eta zaintza eginkizunak horiek esleituak dituzten langileek beteko dituzte, baita mankomunitateko udalerri bakoitzeko udaltzainek ere.

2. Aurreko apartatuan aipatu langileak, beren ikuskapen eginkizunak betetzean, agintaritzako agente izanen dira, eta ahalmena izanen dute, aldez aurretik abisatu gabe, ordenantza honetan araututako jardueren instalazioetara joateko, baita hondakinak biltzeko sistemen edukia ikuskatzeko ere, hala nola edukiontziak eta zabor poltsak.

40. artikulua. Laguntza eman beharra.

Saltokien, etxebizitzen, industrien eta ordenantza honen xede diren beste jarduera batzuen arduradunek eta hondakinen sortzaileek, edukitzaileek eta kudeatzaileek, aplikatu beharreko araudiarekin bat, aurreko artikuluan aipatu langileei erraztasunak eman beharko dizkiete ikuskapen lana egiteko eta instalazioetan sartzeko, baita laguntza eta behar diren agiriak eman ere ikuskapen lanak egin ahal izateko.

II. KAPITULUA.–ARAU HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK

41. artikulua. Arau-hausteak.

1. Arau-haustetzat jotzen dira ordenantza honetan ezarritakoaren aurkakoak diren ekintzak edo ez-egiteak, baita Estatuko edo autonomia erkidegoko legedian, arlo honetan, tipifikatuta daudenak ere, nahiz eta horrek ez duen galarazten ordenantza honen manuek zehatzago identifikatzen laguntzea.

2. Ordenantza honetan tipifikatutako arau-hausteak arinak, astunak eta oso astunak izaten ahal dira, hondakinen legerian eta Toki Araubidekoan ezarritakoaren arabera.

42. artikulua. Arau-hauste arinak.

Arau-hauste arintzat joko dira honako hauek:

a) Edukiontziak eremu publikora ateratzea zerbitzu publikoak bilketa egin dezan, mankomunitateak ezarritako ordu eta tokietatik kanpo.

b) Hondakinak bildu eta uzteko ordutegiak ez betetzea.

c) Eremu publikoetan ezarritako paperontzietatik kanpo uztea hondakin txikiak, hala nola paperak, txikleak, zigarrokinak, gozokiak, azalak eta antzeko zakarrak.

d) Edukiontziak edo beren edukia manipulatzea, eta paperontziak edo beste edukiontzi batzuk beren tokitik atera edo iraultzea eta beste leku batzuetara eramatea.

e) Ordenantza honetan ezarri ez diren xedeetarako erabiltzea edukiontziak.

f) Ordenantza honen 13.2.b) eta 13.3 artikuluan azaltzen diren betebeharrak ez betetzea.

g) Erabilera esklusiboko edukiontzi bat erabiltzea mankomunitatearen baimenik izan gabe, ordenantza honen 13.2.a) artikuluan ezarritakoa urratuz.

h) Merkataritzako hondakin arriskugabeen sortzaileek eta/edo edukitzaileek ordenantza honen 6.2 artikuluan xedatutakoa ez betetzea.

i) Hurrengo bi artikuluetan ezarritako arau-hausteetakoren bat egitea, zenbateko edo garrantzi urriagatik astuntzat edo oso astuntzat jotzea merezi ez badu.

43. artikulua. Arau-hauste astunak.

Arau-hauste astuntzat joko dira honako hauek:

a) Edozein udal-hondakin mota, baita zaborra sakabanatuta ere, kontrolik gabe abandonatu edo isurtzea bide publikoan edo mankomunitateak horretarako zehaztutako tokietatik kanpo, baldin ez bada pertsonen osasuna arrisku larrian jarri, edo ingurumenean ez bada eragin kalte edo narriadura larririk.

b) Mankomunitatearen zaintzako, ikuskapeneko eta kontroleko jarduera oztopatzea, baita ordenantza honen 39. artikuluan aurreikusitako laguntza emateko betebeharrak ez betetzea ere.

c) Udalaren eskumeneko hondakinak, arriskutsuak ez direnak, ordenantza honetan adierazitakoak ez diren pertsona fisiko edo juridikoei ematea, saltzea edo lagatzea, eta hondakin horiek aurreikusita ez dauden baldintzetan onartzea.

d) Dokumentazioa emateko betebeharra ez betetzea, eta aplikatzekoa den araudian eskatzen diren datuak ezkutatzea edo faltsutzea.

e) Establezimenduen barruan jatorrian bereizteko betebeharrak ez betetzea, ordenantza honetako 36. artikuluan ezarritakoak.

f) Ekitaldi publikoetan, ontzien, ontziak ez diren kartoi-paperen eta biohondakinen hondakinak jatorrian bereizteko betebeharrak ez betetzea, ordenantza honen 37. artikuluan ezarritakoak.

g) Ordenantza honetan xedaturiko moduan mankomunitateko zerbitzuen esku jarri ondotik, hondakinak ateratzea, arakatzea edo jasotzea.

h) Etxeko eta merkataritzako hondakin arrisku gabeak ordenantza honetan ezarritakoaren aurka ematea, 7/2022 Legearen 20.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere osasun eta higiene publikoa, ingurumenaren babesa edo kontsumitzaileen segurtasuna larriki aztoratzen ez badira.

i) Hondakinak hondakin mota bakoitzaren edukiontzia edo gunea ez den batean uztea, edo ordenantza honetan xedatutakoa bete gabe.

j) Arau-hauste oso astunen artean sartzen den arau-hausteren bat egitea, zenbateko edo garrantzi urriagatik halakotzat jotzea merezi ez badu.

44. artikulua. Arau-hauste oso astunak.

Arau-hauste oso astunak izanen dira:

a) Edozein udal-hondakin mota kontrolik gabe abandonatu edo isurtzea bide publikoan edo mankomunitateak horretarako zehaztutako tokietatik kanpo, pertsonen osasuna arrisku larrian jarri bada edo ingurumenean kalte edo narriadura larria eragin bada.

b) Udalaren eskumenekoak diren hondakinak ordenantza honetan adierazitakoez bestelako pertsona fisiko edo juridikoei ematea, saltzea edo lagatzea, baita hondakin horiek aurreikusitakoez bestelako baldintzetan onartzea ere.

c) Etxeko eta merkataritzako hondakin arrisku gabeak ordenantza honetan ezarritakoaren aurka ematea, 7/2022 Legearen 20.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere osasun eta higiene publikoa, ingurumenaren babesa edo kontsumitzaileen segurtasuna larriki aztoratzen badira.

d) Aurreko artikuluko d) eta g) apartatuetan astuntzat tipifikatutako edozein jokabide, baldin eta jokabide horien ondorioz honako hauek gertatu badira:

Herritarren bizikidetza modu larri, berehalako eta zuzenean trabatzea, beste pertsona batzuen lasaitasunari edo legezko eskubideak erabiltzeari edo mota guztietako jarduerak araudi aplikagarriaren edo osasungarritasun eta apaindura publikoen arabera gauzatzeari eragiten dioten ekintzen bidez; Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan tipifikatutako arau-hausteetan sailkatu ezin diren jokaerak badira.

–Bilketa-zerbitzua edo beste zerbitzu publikoa erabiltzeko eskubidea dutenei galaraztea hartaz baliatzea.

–Bilketa-zerbitzuaren edo beste zerbitzu publikoaren ohiko funtzionamendua galaraztea edo horretarako oztopo larriak jartzea.

45. artikulua. Zehapenak.

42. artikulutik 44. artikulura artean sailkatutako arau-hausteengatik zehapen hauek ezarriko dira:

1. Arau-hauste arinak direnean:

a) 42. artikuluaren b) eta c) apartatuetan tipifikatutako arau-hausteak direnean: 2.000 eurora bitarteko isuna.

b) Gainerako arau-hauste arinen kasuan: 750 eurora bitarteko isuna.

2. Arau-hauste astunak direnean:

a) 43. artikuluko a), b), c), e), f), h) eta i) apartatuetan tipifikatutako arau-hausteak direnean: 2.001 eurotik 100.000 eurora bitarteko isuna, etxeko hondakin arriskutsuak direnean izan ezik, halakoetan isuna 20.001 eurotik 600.000 eurora bitartekoa izanen baita.

b) Gainerako arau-hauste astunen kasuan: 1.500 eurora bitarteko isuna.

3. Arau-hauste oso astunak direnean:

a) 44. artikuluko a), b) eta c) apartatuetan tipifikatutako arau-hausteak direnean: 100.001 eurotik 3.500.000 eurora bitarteko isuna, hondakin arriskutsuak direnean izan ezik, halakoetan isuna 600.001 eurotik 3.500.000 eurora bitartekoa izanen baita.

b) Gainerako arau-hauste oso astunen kasuan: 3.000 eurora bitarteko isuna.

4. Aplikatzekoa den legerian hala aurreikusita dagoenean, aurreko apartatuetan zehaztutako zehapen ekonomiko guztiak edo batzuk ordezten ahalko dira gizartearentzako lanekin (hala nola espazio publikoak garbitzeko lanak), prestakuntza-ikastaroetara, banakako saioetara edo arau-hauslea hiri-espazioko jokabide-arauen inguruan sentsibilizatzeko beste edozein neurri alternatiborekin.

46. artikulua. Lehengoratu beharra.

1. Kasu bakoitzean bidezkoa den zehapena galarazi gabe, arau-hausleak konpondu egin beharko du eragindako kaltea, eta hondatutakoa lehengora itzuli.

2. Arau-hausleak ez badu eragindako kaltea adierazitako epean konpontzen edo arau-haustea eragin duen jokabideak jarraitzen badu, organo eskudunak hertsatzeko isunak jartzea erabakitzen ahalko du, ordenantza honen 47. artikuluan ezarritakoarekin bat.

3. Era berean, betetzen ez bada, mankomunitateak birjarpen subsidiarioa egiten ahalko du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 102.3 artikuluan ezarritakoaren arabera. Egin beharreko jarduketen kostuak arau-haustearen erantzulearen kargura izanen dira eta, hala behar denean, eragindako kalte eta galeren ondoriozko kalte-ordaina eskatzen ahalko zaio.

47. artikulua. Isun hertsatzaileak.

42. artikuluaren b) eta c) apartatuetan, 43. artikuluaren a), b), c), e), f), h) eta i) apartatuetan eta 44. artikuluaren a), b) eta c) apartatuetan tipifikatutako arau-hausteen kasuetan, ezar daitekeen zehapenari kalterik egin gabe, organo eskudunak hertsatzeko isunak paratzea erabakitzen ahalko du, 7/2022 Legearen 117. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan ezarritakoarekin bat.

Hertsapen-isun bakoitzaren zenbatekoak ez du gaindituko egindako arau-hausteagatik finkatutako isunaren herena.

48. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen preskripzioa.

1. Arau-hausteak honako epe hauetan preskribatuko dira, zehatutako egintza egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita:

a) Arau-hauste arinak: 42. artikuluaren b) eta c) apartatuetan tipifikatutako arau-hausteak direnean, urtebetera; gainerako arau-hauste arinak, sei hilabetera.

b) Arau-hauste astunak: 43. artikuluko a), b), c), e), f), h) eta i) apartatuetan tipifikatutako arau-hausteak badira, hiru urtera; gainerako arau-hauste astunak, bi urtera.

c) Arau-hauste oso larriak: 44. artikuluko a), b) eta c) apartatuetan tipifikatutako arau-hausteak direnean, bost urtera; gainerako arau-hauste oso larriak hiru urtera.

2. Ezarritako zehapenak epe hauetan preskribatuko dira, espedientearen administrazio-ebazpena eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita:

a) Arau-hauste arinengatik ezarritakoak: urtebeteren buruan.

b) Arau-hauste astunengatik ezarritakoak: 43. artikuluko a), b), c), e), f), h) eta i) apartatuetan tipifikatutako arau-hausteak badira, hiru urtera; gainerako arau-hauste astunak, bi urtera.

c) Arau-hauste oso astunengatik ezarritakoak: 44. artikuluko a), b) eta c) apartatuetan tipifikatutako arau-hausteak direnean, bost urtera; gainerako arau-hauste oso astunak hiru urtera.

III. KAPITULUA.–ZEHAPEN-PROZEDURA

49. artikulua. Eskumena eta zehapen prozedura.

1. Mankomunitateko buruari dagokio zehapen-espediente administratiboak ebaztea, 7/1985 Legearen 21.1.n) artikuluak horretarako ematen dion eskumena baliatuz, ahalmen hori beste organo batzuei esleitu zaienean izan ezik.

2. Ordenantza honen arabera zehapenak ezartzea eta erantzukizunak eskatzea 39/2015 Legean, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean eta aplikatu beharreko gainerako araudian aurreikusitakoaren arabera eginen da.

1. Xedapen indargabetzaile bakarra.

Indargabetuta geratzen da Nafarroako Erriberagoitiko HHHS Mankomunitatearen hiri-hondakin solidoak kudeatzeko Ordenantza, 1998KO IRAILAREN 21EKO NAOren 113. ZENBAKIAN argitaratua, 1997ko abenduaren 18ko Biltzarraren erabakiz onartua, bai eta Ordenantza honetan jasotako gaiak arautzen dituzten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak ere, Ordenantzaren edukiaren aurka edo aurka badaude.

2. Azken xedapenetako lehena.–Garatzeko gaikuntza.

Lehendakaritzak, bere eskumenak erabiliz, ordenantza honetako artikuluak interpretatzen, argitzen eta garatzen ahalko ditu, eskumen horiek beste gobernu-organo batzuei esleitzeari kalterik egin gabe, Toki Araubideari buruzko araudiaren arabera.

3. Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Ordenantza hau indarrean sartuko da testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean, Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioak tokiko entitateei beren egintzak edo erabakiak deuseztatzeko errekerimendua egiteko epea iragandakoan, 1990eko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.–Erabaki hau jendaurrean egon den bitartean alegazioak aurkeztu dituzten interesdunei jakinaraztea, dagozkien errekurtsoak adierazita.

Bosgarrena.–Behin betiko erabaki hori eta kudeaketa arautzen duen udal-ordenantzaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitateko iragarki-oholean argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera indarrean sartuz. Halaber, interesdunen eskura egonen da entitatearen egoitza elektronikoan.

Seigarrena.–Onartu eta hamabost eguneko epean, Autonomia Erkidegoko dagokion departamentuari behin betiko onarpen-erabakiaren kopia eta ordenantzaren testuaren kopia osoa bidaltzea, bai eta horren kopia kautotu osoa ere.

Zazpigarrena.–Lehendakariari ahalmena ematea era guztietako agiriak sinatzeko eta sinatzeko, eta, oro har, gai honekin zerikusia duen guztirako.

Azkoienen, 2025eko irailaren 23ean.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.

Iragarkiaren kodea: L2506020