2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, lurzatien itxiturari buruzkoa, Eguesibarko Udal Planeko Eraikingintza Ordenantzaren 67. artikuluan, Gorraizko Jaurerriko plan partzial zaharraren esparruan. Behin betiko onespena
Eguesibarko Udalak, 2025eko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa puntuala egitea Eraikingintza Ordenantzaren 67. artikuluan. Aldaketak eragiten die Gorraizko Jaurerriko plan partzial zaharraren esparruko lurzatien itxiturei.
Aldaketa horren hasierako onespenari eta arauzko jendaurreko aldiari buruzko iragarkia argitara eman zen 2025eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko aldian ez zitzaion alegaziorik aurkeztu. Hala bada, behin betiko onetsirik gelditu da, honekin batera ematen den testuaren arabera, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Argitara ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian.
Sarrigurenen, 2025eko apirilaren 14an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Onetsitako araudia (PDF).
Iragarkiaren kodea: L2505772