96. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Hirigintzako arauen 54. artikulua, balio handiko nekazaritzako lurzoru urbanizaezina erregulatzeko. Behin betiko onespena

2025eko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 8an, argitara eman zen Lurralde Kohesiorako kontseilariaren martxoaren 7ko 30E/2025 Foru Agindua, behin betiko onesten duena Ablitasko Udal Planaren aldaketa bat, hirigintza arauen 54. artikuluari dagokiona, Patricia Arriazu Pardok eta Borja Arriazu Sánchezek (BORPA SC) sustatua.

Argitara ematen dira Ablitasko Udal Planean 1/2019 aldaketa, Patricia Arriazu Pardok eta Borja Arriazu Sánchezek (BORPA SC) sustatua, egiteko espedientearen hirigintza arauak, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin.

Ablitasen, 2025eko apirilaren 8an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Onetsitako araudia (PDF).

Iragarkiaren kodea: L2505395