Iragarkia
96. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 16a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
188/2025 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez koordinazio epaimahaiko kideak izendatzen baitira Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko deialdian, eta ebaluazio epaimahaietako kideak eta aholkulariak izendatzeko prozedura arautzen baita. Koordinazio epaimahaia, ebaluazio epaimahaiak eta aholkulariak aurreikusita daude sarbide probetarako deialdia arautu zuen azaroaren 8ko 490/2023 Ebazpenean.
Otsailaren 24ko 11/2021 Ebazpen horren 1. eranskineko 29. oinarriak xedatzen du sarbide probak koordinatzeko epaimahai bat eratuko dela, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak proposatu ondoren, zuzendari nagusiak izendatutakoa. Epaimahaia honela egonen da osatuta: epaimahaiburua, idazkaria eta lau epaimahaikide. Horretaz gain, ebazpen horrek xedatutakoaren arabera, epaimahaiburua izanen da Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko kide bat; idazkaria izanen da Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Ataleko kide bat; eta epaimahaiko kide izanen dira Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari atxikitako pertsona bat, eta gainerako hiru kideak hauen artekoak: katedradunen kidegoa, Bigarren Hezkuntzako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistrak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.
Ebazpenaren 1. eranskineko 30. oinarriak xedatzen duenaren arabera, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaritzak izendatutako ebaluazio epaimahaiak eratuko dira, sarbide probak koordinatzen dituen epaimahaiak proposatuta. Aholkulariak izendatzen ahal direla xedatzen da, antolakuntzako beharrizanen eta ebaluatu beharreko gaien arabera. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaritzak izendatuko ditu aholkulariak. Izendapenaren prozedura ez da oinarri horietan arautzen, eta, beraz, ebazpen honen bidez ezarri beharko da.
Ikusita Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariaren aldeko txostena, hizpide duena 2025-2026 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean sarrera probak egiteko deialdia.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Koordinazio epaimahaiko kideak izendatzea Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetan. Koordinazio epaimahaia aurreikusita dago probetarako deialdia onetsi zuen Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 490/2024 Ebazpenean, eta haren osaera ebazpen honen 1. eranskinean jasotzen da.
2. Proben prozedura ezartzea ebaluazio epaimahaietako kideak eta aholkulariak izendatzeko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko proben deialdian, bat etorriz ebazpen honen 2. eranskinean jasotako oinarrietan xedatutakoarekin. Aipatutako deialdia Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 490/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
3. Ebazpen hau eta bere eranskinak interesdunei jakinaraztea eta, ohartaraztea ezen ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
4. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari, Giza Baliabideen Plangintzarako Atalari, Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalari eta interesdunei.
5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko apirilaren 3an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
1. ERANSKINA.–KOORDINAZIO EPAIMAHAIA, LANBIDE HEZIKETAKO ZIKLOETAN, ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IRAKASKUNTZA PROFESIONALETAN ETA ARAUBIDE BEREZIKO KIROL IRAKASKUNTZETAKO ZIKLOETAN SARTZEKO PROBETAN
Epaimahaiburua: García Cifuentes, Sonia.
Ordezko epaimahaiburua: Azpilikueta Erro, Fabiola.
Idazkaria: Lerga Ayape, Iñigo.
Ordezko idazkaria: Lasheras Fernández, Beatriz.
1. epaimahaikidea: Subizar Garralda, Josean.
2. epaimahaikidea: Obregozo Istilart, Peio.
3. epaimahaikidea: Urio Elcano, David.
4. epaimahaikidea: Huarte Mateo, Diego.
Batzordeko kide ordezkoak:
1. epaimahaikidea: Arbea Polite, Jesús María.
2. epaimahaikidea: Guillén Ardanaz, Begoña Virginia.
3. epaimahaikidea: Irazoki Ibarra, Iñigo.
4. epaimahaikidea: Garde Istúriz, Jesús.
2. ERANSKINA.–AZAROAREN 8KO 490/2024 EBAZPENEAN EZARRITAKO EBALUAZIO EPAIMAHAIETAKO KIDEAK ETA AHOLKULARIAK IZENDATZEKO PROZEDURA
Erdi mailan sartzeko proben ebaluazio epaimahaiak.
1.–Ebaluazioko epaimahaiak, oro har, honela osatuta egonen dira:
–Epaimahaiburua, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren zuzendariak izendatuko du, sarbide proben koordinazio epaimahaiak proposatuta.
–Komunikazio arloko epaimahaikide bat.
–Gizarte arloko epaimahaikide bat
–Zientzia eta teknologia arloko epaimahaikide bat (Matematika)
–Zientzia eta teknologia arloko epaimahaikide bat (Natur Zientziak).
–Zientzia eta teknologia arloko epaimahaikide bat (Teknologia).
Eranskin honetan araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen dutenen artean izendatuko dira epaimahaikideak.
Hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen duenik ez badago, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaritzak zuzenean hautatzen ahalko ditu epaimahaikide horiek.
2.–Ebaluazio epaimahai bakoitzerako, mahaikideen ordezko bana izendatuko da prozedura berbera erabiliz.
Goi mailan sartzeko probaren ebaluaziorako epaimahaiak.
3.–Zientzia eta ingeniaritzako ebaluazioko epaimahaia, oro har, honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren zuzendariak izendatuko du, sarbide proben koordinazio epaimahaiak proposatuta.
–Gaztelania arloko epaimahaikide bat.
–Espainiako Historia arloko epaimahaikide bat.
–Atzerriko Hizkuntza arloko (ingelesa) epaimahaikide bat.
–Matematika arloko epaimahaikide bat.
–Fisika eta Kimika arloko epaimahaikide bat.
–Marrazketa Tekniko arloko epaimahaikide bat.
–Teknologia Industrial arloko epaimahaikide bat.
Eranskin honetan araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen dutenen artean izendatuko dira epaimahaikideak.
Hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen duenik ez badago, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaritzak zuzenean hautatzen ahalko ditu epaimahaikide horiek.
4.–Zientzietako eta ingeniaritzako ebaluazio epaimahairako, mahaikideen ordezko bana izendatuko da prozedura berbera erabiliz.
5.–Osasun Zientzietako ebaluazio epaimahaia, oro har, honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren zuzendariak izendatuko du, sarbide proben koordinazio epaimahaiak proposatuta.
–Gaztelania arloko epaimahaikide bat.
–Espainiako Historia arloko epaimahaikide bat.
–Atzerriko Hizkuntza arloko (ingelesa) epaimahaikide bat.
–Matematika arloko epaimahaikide bat.
–Biologia arloko epaimahaikide bat.
–Epaimahaikide bat Fisika eta Kimikarako.
–Lur eta Ingurumen Zientzien arloko epaimahaikide bat.
Eranskin honetan araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen dutenen artean izendatuko dira epaimahaikideak.
Hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen duenik ez badago, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaritzak zuzenean hautatzen ahalko ditu epaimahaikide horiek.
6.–Osasun Zientzietako epaimahairako, mahaikideen ordezko bana izendatuko da prozedura berbera erabiliz.
7.–Gizarte Zientzietako eta Giza Zientzietako ebaluazio epaimahaia, oro har, honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren zuzendariak izendatuko du, sarbide proben koordinazio epaimahaiak proposatuta.
–Gaztelania arloko epaimahaikide bat.
–Espainiako Historia arloko epaimahaikide bat.
–Atzerriko Hizkuntza arloko (ingelesa) epaimahaikide bat.
–Matematika arloko epaimahaikide bat.
–Enpresaren Ekonomia arloko epaimahaikide bat.
–Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien arloko epaimahaikide bat.
–Geografia arloko epaimahaikide bat.
–Psikologia arloko epaimahaikide bat.
Eranskin honetan araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen dutenen artean izendatuko dira epaimahaikideak.
Hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen duenik ez badago, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaritzak zuzenean hautatzen ahalko ditu epaimahaikide horiek.
8.–Gizarte Zientzietako ebaluazio epaimahairako, mahaikideen ordezko bana izendatuko da prozedura berbera erabiliz.
9.–Arteen ebaluazio epaimahaia, oro har, honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren zuzendariak izendatuko du, sarbide proben koordinazio epaimahaiak proposatuta.
–Epaimahaikide bat Gaztelania arlorako.
–Epaimahaikide bat Artearen Historiarako.
–Epaimahaikide bat Atzerriko Hizkuntza arlorako (ingelesa).
–Epaimahaikide bat Marrazketa Artistikorako.
–Epaimahaikide bat Bolumenerako.
–Epaimahaikide bat Marrazketa Tekniko arlorako.
Eranskin honetan araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen dutenen artean izendatuko dira epaimahaikideak.
Hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen duenik ez badago, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaritzak zuzenean hautatzen ahalko ditu epaimahaikide horiek.
10.–Epaimahai bakoitzerako, mahaikideen ordezko bana izendatuko da prozedura berbera erabiliz.
11.–Horretaz gain, oro har, epaimahaikide hauek izendatuko dira eta goi mailako proben epaimahai guztietan zeharka ariko dira:
–Epaimahaikide bat Euskararako.
–Epaimahaikide bat Atzerriko Hizkuntzarako (frantsesa).
12.–Epaimahaiburuak epaimahaikide baten funtzioak betetzen ahal ditu erdi mailako arloetako batean eta goi mailako ikasgaietan.
Ebaluazio batzordeetako burua izendatzeko prozedura.
13.–Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatuko du ebaluazioko batzordeko burua.
Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak izendatuko du, sarbide proben koordinazio epaimahaiak proposatuta.
Ebaluazio batzordeetako kideak eta aholkulariak izendatzeko prozedura.
14.–Zikloetan sartzeko ebaluazio epaimahaietan kide edo aholkulari izendatzen ahal diren irakasleek baldintza hauek bete behar dituzte:
–Kidego hauetakoak izatea: Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailerreko maisu-maistrak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.
–Erdi mailako sarbide probaren arloaren eta goi mailako sarbide probaren gaiaren irakaskuntzan aritu izana.
15.–Aurreko oinarrian aipatutako baldintzak betetzen dituzten irakasleek eskatzen ahal dute zikloetan sartzeko proben ebaluazio epaimahaietan kide edo aholkulari gisa borondatez parte hartzea.
Borondatez parte hartzeko eskaera aurkezteko, ebazpen honen 3. eranskineko eredua erabili beharko da, eta posta elektronikoz bakarrik bidaltzen ahalko zaio sarbide proben koordinazio epaimahaiari (ordenafp@navarra.es helbidera), xxxxxxxx@educacion.navarra.es helbide elektroniko pertsonaletik. Horretarako, 7 egun naturaleko epea izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera. Aurreko urteetan parte hartzea eskatu dutenek ez dute berriz aurkeztu behar dokumentazioa, ez bada dokumentazio berria aurkezteko.
16.–Borondatezko partaidetzako eskaeren kopurua handiagoa bada erdi mailako sarbide probaren arlo bakoitzerako izendatu behar diren epaimahaikideen postu kopurua edo aholkularien postu kopurua baino, hurrenkera zerrenda bat ezarriko da, lehentasun irizpide hauen arabera:
a) Lehena. Nafarroan zikloetan sartzeko proben aurreko deialdietan epaimahaikide eta aholkulari izendatutakoak, eta Oinarrizko Lanbide Heziketan edo Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetan (oinarrizkoa eta lanbide lantegia) irakaskuntza lana egin dutenak.
b) Bigarrena. Lehenengo taldean ez daudenak.
17.–Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:
a) Lehenengo taldea:
–Lehena. Sarbide proben epaimahaikide edo aholkulari gisa eta oinarrizko mailako, Oinarrizko LH edo HLKPko (oinarrizkoa eta lanbide lantegiak) zikloetan irakasle gisa izandako esperientziaren arabera.
Zikloetan sartzeko proben epaimahaikide edo aholkulari izendatu duten deialdi bakoitzeko: 1 puntu.
Oinarrizko mailako, Oinarrizko LH edo HLKPko zikloetan irakasle gisa lan egin duen ikasturte bakoitzeko: 1 puntu.
Ikasturte berean, pertsona bat aipatutako ziklo eta programetan epaimahaikide edo aholkulari izendatu badute eta irakaskuntza lana egin badu, puntu bat bakarrik emanen zaio.
–Bigarrena. Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da 2025-2026 ikasturteko onarpen prozesuaren barnean egindako zozketaren emaitza.
b) Bigarren multzoa:
–Lehena. DBHko 3. eta 4. mailetan eskatzen den arloko gaien irakaskuntzan duen esperientzia.
Dagokion arloan irakaskuntza lana egin duen ikasturte bakoitzeko: 1 puntu.
–Bigarrena. Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da 2025-2026 ikasturteko onarpen prozesuaren barnean egindako zozketaren emaitza.
18.–Borondatezko partaidetzako eskaeren kopurua handiagoa bada goi mailako sarbide probaren arlo bakoitzerako izendatu behar diren epaimahaikideen edo aholkularien postu kopurua baino, hurrenkera zerrenda bat ezarriko da, lehentasun irizpide hauen arabera:
a) Lehena. Nafarroan zikloetan sartzeko proben aurreko deialdietan epaimahaikide eta aholkulari izendatutakoak, eta Nafarroan sarbide probak prestatzeko ikastaroan edo sarbide ikastaroan irakasle aritutakoak.
b) Bigarrena. Lehenengo taldean ez daudenak.
19.–Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:
a) Lehenengo taldea:
–Lehena. Nafarroan sarbide proben epaimahaikide edo aholkulari gisa izandako esperientzia, eta sarbide probak prestatzeko ikastaroan edo sarbide ikastaroan irakasle gisa izandako esperientzia.
Zikloetan sartzeko proben epaimahaikide edo aholkulari izendatu duten deialdi bakoitzeko: 1 puntu.
Sarbide ikastaroan edo sarbide probak prestatzeko ikastaroan irakaskuntza lana egin duen ikasturte bakoitzeko: 1 puntu.
Ikasturte berean, pertsona bat aipatutako ziklo eta programetan epaimahaikide edo aholkulari izendatu badute eta irakaskuntza lana egin badu, puntu bat bakarrik emanen zaio.
–Bigarrena. Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da 2025-2026 ikasturteko onarpen prozesuaren barnean egindako zozketaren emaitza.
b) Bigarren multzoa:
–Lehena. Batxilergoko 1. eta 2. mailan eskatzen den arloko gaien irakaskuntzan duen esperientzia.
Dagokion arloan irakaskuntza lana egin duen ikasturte bakoitza: 1 puntu.
–Bigarrena. Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da 2025-2026 ikasturteko onarpen prozesuaren barnean egindako zozketaren emaitza.
20.–Sarbide proben epaimahai koordinatzaileak ofizioz egiaztatuko du epaimahaikide edo aholkularien izendapena.
Dagozkion ziklo, programa eta gaietan irakaskuntza lana egiaztatzeko, irakasle non aritu eta ikastetxe horretako idazkaritzak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da.
21.–Koordinazio epaimahaiak Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak sinatutako izendapenaren bidez eginen dio jakinarazpena ebaluazio epaimahaiko kide hautatu den interesdunari, behin epean jasotako eskabide guztiak barematu ondoren.
22.–Ebaluazioko epaimahaietako kideak edo aholkularitzarako behar direnak izendatzeko borondatezko irakasle nahikorik ez balego, proben arlo eta gai bakoitzerako beharrezko kideak eta aholkulariak zuzenean hautatuko dira.
3. ERANSKINA.–ESKAERA, ZIKLOETAN SARTZEKO PROBEN EPAIMAHAIKIDE - AHOLKULARI GISA BORONDATEZ PARTE HARTZEKO – 2025. URTEA
Norberaren datuak.
Deiturak: ................................................................................... Izena: ..............................................
NANa: ................................................................ Tel.: .............................................................................
Helbide elektronikoa: ...............................................................................................................................
Irakasleen kidegoa: .................................................................................................................................
Espezialitatea: .........................................................................................................................................
2024-2025 ikasturtean zer ikastetxetan irakasten duen:
.................................................................................................................................................................
Borondatezko parte-hartzea.
Epaimahaikide gisa parte hartzea eskatzen dut.
Aholkulari gisa parte hartzea eskatzen dut.
"X" batekin adierazi dagokion arloa edo gaia:
ERDI MAILAKO PROBA | GAZTELANIA | EUSKARA |
Komunikazio arloa | ||
Gizarte Esparrua | ||
Esparru Zientifiko-teknologikoa |
GOI MAILAKO PROBA | GAZTELANIA | EUSKARA |
Gaztelania | ||
Euskara | ||
Espainiako Historia | ||
Ingelesa | ||
Frantsesa | ||
Matematika | ||
Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika | ||
Fisika eta Kimika | ||
Marrazketa Teknikoa | ||
Teknologia Industriala | ||
Enpresaren Ekonomia | ||
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak | ||
Psikologia | ||
Geografia | ||
Biologia | ||
Kimika eta Fisika | ||
Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak | ||
Artearen Historia | ||
Marrazketa Artistikoa | ||
Bolumena |
Baremazio irizpideak egiaztatzea.
Sarbide proben epaimahaikide eta/edo aholkulari izendapena. Urteak zehaztu: ...............................
(ez da beharrezkoa dokumentazioa aurkeztea).
Irakaskuntza lana Oinarrizko LHko zikloetan/HLKPko zikloetan (oinarrizkoa eta lanbide lantegia). Dagokion ikastetxeko idazkaritzak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Irakaskuntza lana Sarbide ikastaroan edo Prestakuntza ikastaroan. Dagokion ikastetxeko idazkaritzak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Irakaskuntza lana DBHko 3. eta 4. mailetan. Dagokion ikastetxeko idazkaritzak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Irakaskuntza lana Batxilergoko 1. eta 2. mailetan. Dagokion ikastetxeko idazkaritzak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Iragarkiaren kodea: F2505927
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
