2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu bat (C maila), etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena. Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko apirilaren 3ko erabakiaren bidez, honako deialdi hau onetsi zen: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu bat (C maila), etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena, Berriozarko Udalean jarduteko (022 zenbakia du plantilla organikoan). Deialdia argitaratu zen 2024ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 18an.
Probak bukatu ondoren, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaiaren alde (betiere, betetzen zituen deialdian eskatutako baldintzak, eta hautaprobak gainditu zituen). Proposamen hori argitaratu zen 2025eko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 28an.
Berriozarko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko apirilaren 30ean egindako bilkuran, erabaki zuen proposatutako izangai hau izendatzea: Roberto Fuertes Oña. 022 lanpostua. Mantentze-lanetako ofiziala, etxezaintzan laguntzeko eginkizunekin, C mailakoa.
Izendatutako izangaiak 2025eko maiatzaren 26an jabetu beharko du lanpostuaz.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki honen aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Berriozarren, 2025eko maiatzaren 2an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2506420