96. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AÑORBE

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat. Izendapen-proposamena

Añorbeko Udalean zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9.3 oinarria betez (deialdia onetsi zen alkatearen abenduaren 4ko 98/2024 ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an), oposizioko kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu du jarraian aipatzen den izangaiaren alde; izan ere, izangai hori, probak gaindituta, bete beharreko lanpostu kopuruan sartzen da, eta deialdiko baldintzak betetzen ditu:

ORLANDO ARTIEDA CADENA

Deialdiaren 9.3 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatutako oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko.

Añorben, 2025eko maiatzaren 7an.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L2506614